Nekazaritza
2023/04/28 - 11:03
Lehortea, elikagaien salneurrien etsai
Erregaien prezioak izan ziren lehendabizi, Ukrainako gerraren ondorioz sortutako hornidura falta ondoren, eta orain lehortea dator. Elikagaiak merkatzea zaila izango da, euria egiten ez badu.
2023/04/28 - 09:00
Elikagaien prezioen igoerak ez du etenik: zer ari da gertatzen?
Ukrainako gerra, erregaien prezioak... eta orain lehortearen mamua daukagu gainean. Arabako Garlan kooperatibako teknikari eta nekazariekin eta Arkaitz Irazu ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Nola eragiten die lehorteak elikagaien prezioei?
2023/04/26 - 11:23
Bittor Oroz: ''Angula arrantzan jarraitu ahal izateko profesionalizatu eta mugatu egin da lizentzia kopurua''
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, aurrerantzean lizentzia kopurua 150era mugatuko dute.
2023/04/24 - 14:39
Elikagaien prezioa jaitsi egingo dela ziurtatu du Planasek, baina pazientzia eskatu die kontsumitzaileei
Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritza ministroak ez du zehaztu noiz izango den jaitsiera, baina data ez dagoela urrun uste du. Aitzitik, lehorteak eta Ukrainako gerrak prezioetan eragina izaten jarraituko duela gogorarazi du.
2023/04/19 - 16:25
Erriberako nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko uzta, eta udaberrian zer landatu aztertzen ari dira
Esako urtegiaren menpe dauden labore ureztatuen nekazariek, berriz, buruhauste handia dute. Izan ere, % 57an dago egun, iaz baino 20 puntu gutxiago. Nafarroako Gobernuak maiatzaren hasieran deituko du lehortearen mahaia egoera aztertu eta konponbideak bilatzeko.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
2023/04/11 - 10:59
21 urteko nekazari bat hil da Ekoran traktorea iraulita
Ezbeharra atzo 14:00ak aldera gertatu zen, Arabako Errioxako udalerri horretako lursail batean.
2023/04/03 - 17:09
Kenyako Kithoni herriko baserritarrek bat egin dute lehorteari eta goseari aurre egiteko
Atzerritik datozen elikagaien menpekotasunarekin amaitzeko ekimenak geroz eta ugariagoak dira Kenyan. Mikel Reparazek ekimen hauetako bat gertutik ezagutzeko aukera izan du.
2023/04/02 - 20:28
EHNEk elikagai sintetikoen ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak nabarmendu du "ezinezkoa" dela bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.
2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.
2023/03/31 - 20:11
Elikadura burujabetasuna berreskuratzeko lanean ari dira Tigrayn
Gerrak zauri larriak utzi ditu Tigrayn, eta bi urtean ezin izan dute ezer ekoitzi. Orain, eurien zain ari dira, lurral berriz landatu ahal izateko.
2023/03/19 - 18:49
Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria
Arabako Nekazal eta Abeltzainen Elkarteak igande honetan Gasteizen egindako batzarrean, 216 bozetatik 117 jaso ditu Basterrak.
2023/03/19 - 17:26
Ur falta nabarmena izan ostean, Esako urtegia hasi da maila berreskuratzen
Joan den urrian bere edukieraren % 11 baino ez zuen beteta; gaur egun, aldiz, Pirinioetako elurra urtu eta egin duen euriari esker, % 66an dago. Hala ere, euri gutxi egin du, ohiko kopuruaren laurdena; horregatik, uraren maila igotzeak arnas pittin bat eman badie ere, kezka dute laborariek.
2023/03/14 - 15:37
Gero eta gehiago dira doitasuneko nekazaritzaren alde egiten ari direnak
Punta puntako teknologia erabiltzen dute Nafarroako nekazari askok, uztaren informazio zehatza bildu eta jasangarriago egiteko.
2023/02/20 - 15:32
Ekoizpen kostuen eragina murrizteko "ahalegina" eskatu dio Planasek elikadura kate osoari
Espainiako Nekazaritza ministroa elikadura kateko eragile guztiei zuzendu zaie. Bilakaera positiboa aurreikusten den arren, hori kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioetan ere islatu dadila eskatu du.
2023/02/19 - 21:44
Kenyako nekazariak, hazi transgenikoen aurka
Haziak ekoizten dituzten munduko enpresa handiek, agrokimikako enpresa handiek, Afrika jo dute begiz. Kenyan, esaterako, gobernuarekin harremanetan daude euren hazi transgenikoak zabaldu ahal izateko. Bertako nekazariak, ordea, asmo horiei aurre egiteko antolatzen hasi dira.
2023/02/19 - 18:31
Espainiako Nekazaritza ministroak jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin aztertuko du prezioen gorakada
Urtebetean % 15 baino gehiago garestitu dira oinarrizko elikagaiak, eta horri irtenbidea bilatzeko asmoz batzartuko dira astelehen honetan.
2023/02/08 - 14:36
500 traktorek baino gehiagok Paris blokeatu dute pestiziden betoaren aurkako protestetan
Frantziako Gobernuak erremolatxa soroetan neonikotinoideak erabiltzea debekatuko duela iragarri du. Protesta ekintzen ondorioz, auto-ilara oso handiak izan dira Parisen eta inguruetan.
2023/01/29 - 16:28
Esne produkzioaren jaitsiera eta Azpeitiko Udalari jarritako helegitea, ENBAren urteko batzarraren gakoak
Kezka dago ENBA sindikatuan, gastuen igoerak esne produkzioa %25 jaitsiarazi duelako. Bestalde, abeltzaintzarako lurrak arriskuan egon daitezkeela eta, baserritarren sindikatuak helegitea jarri dio Azpeitiko Udalari, Urrestillak planta fotovoltaikoa eraikitzeko baimena eman duelako.
2023/01/26 - 12:11
Berotze globalaren eraginak gurean: Eltxoak neguan, gaupasak sargoriagatik eta gereziondoak loretan udazkenean
Klima aldaketaren inpaktuak ugariak eta agerikoak dira, gure egunerokoan igartzeraino. BC3ra, klima aldaketa ikertzeko euskal zentrora, jo dugu ondorio horiek zeintzuk diren eta nola txikitu ahal ditugun jakiteko.