Espainiako Nekazaritza ministroak jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin aztertuko du prezioen gorakada
Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroa jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin batzartuko da astelehen honetan, oinarrizko elikagaiek izan duten garestitzearen aurrean irtenbide bat bilatzeko asmoz.
Azken urtean elikagaien prezioak % 15eko gorakada izan du, eta bost hilabetetan KPIak beherazko joera izan badu ere, azkenekoan % 5,6ko gorakada izan da EAEn eta % 6,4koa Nafarroan.
Adibide batzuk jartzearren, limoiak, patatak eta arrautzak, jatorrian %80tik gora garestiagoak dira aurten iaz baino, eta laranjak %101 igo dira. Tipulak, oinarrizko elikagaia hori ere, % 238 garestitu dira azken urtean. Azukrea % 50 baino gehiago garestitu da, eta % 30 baino gehiago esnea eta olioa.
Guztia batuz gero, kontsumitzailea da erosketa egiterakoan gehien nabaritzen duena.
Azkenaldian izan dira horri konponbidea emateko proposamenak, tartean Yolanda Diazek erosketa saskiari topea jartzeko egin zuena, Unidas Podemosek oinarrizko 20 produkturen prezioa % 14 merkatzea proposatzen zuena, edo Espainiako Gobernuak ezarri zuen BEZaren jaitsiera (3 euro gutxiago 30 euroko erosketa batean).
Baina emaitzak ez dira, antza, behar besteko onak izaten ari, eta horregatik, Planas elikagai ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin bilduko da irtenbide bila.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.