Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean
Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietako ur-hornidura bermatuta dago, baina Nafarroa hegoaldeko urtegiak maila kezkagarrian daude apirileko azken astean.
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten Arabako Ullibarri eta Urrunaga urtegi arabarrak eta Ordunte (Burgos), % 75, % 73 eta % 87an daude beteta, hurrenez hurren, Ebroko Ur Konfederazioaren datuen arabera. Donostia urez hornitzen duen Añarbe, bere aldetik, % 82an dago beteta.
Urtegi arabarretan ur maila ez da askorik jaitsi duela hilabeteko mailatik -bi hektometro Ullibarrin eta bat Urrunagan-, apirila lehorra egin duen arren.
Azken hiru hilabeteko lehortearen ondorioz, data hauetan azken hamar urteetan batez beste neurtu diren mailatik (% 85) behera dauden arren, eta duela urtebete % 88ra zegoela kontuan hartu behar bada ere, ur hornidura bermatua dago.
Gizpuakoan Añarbekoa da, 37,2 hektometroko edukierarekin, urtegirik handiena, Donostia eta inguruko herriak hornitzen ditu. Gaur egun 30,7 hektometro ur daude bertan gordeta, edukieraren % 82,4, beraz. Azken hilabetean igo ere egin da maila, egin duen euri apurragatik.
Hegoaldera okerrago
Nafarroan, hegoaldera egin ahala, okerrera egiten du egoerak. Nafarroako ipar partean eta erdialdean, urtegien maila azken urteetako batez besteko maila paretsu edo are hobexeagoan ere aurkitzen dira. Urdalur % 83an dago betea, iruindarrak urez hornitzen dituen Eugi % 90ean eta Irabia % 78an.
Itoiz ordea % 69ra dago, azken hamarkadako batez besteko % 78,7ko mailatik ia hamar puntu behera.
Egoera bereziki kezkagarria da Esa eta Allotzen. Esako urtegiak 447 hektometro kubikoko edukiera izanik, 250 ditu beteta, % 56, beraz. 2022ko aste honetako maila eta azken hamarkadako batez bestekoa % 84koa da.
Allotz, berriz, % 48ra dago. 66 hektometro kubikoko edukiera du Allotzek eta Lizarra aldean lurrak ureztatzerako eta argindarra lortzeko erabiltzen da bertako ura. Urtegi horretan azken hamarkadan % 79ko maila izan da aste honetan batez beste; iaz, urte sasoi honetan % 88 zuen beteta.
Zure interesekoa izan daiteke
N-634 errepidea itxita dago Galdakao parean, bi noranzkoetan, auto baten eta kamioi baten arteko istripua tarteko
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aipatutako "gertakari larria" goizaldean jazo zen. Lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.