Nestor Basterretxea
2023/09/29 - 20:12
Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala (1924-2014) Artiumen esku geratuko da
Bermeoko artistaren milaka dokumentu dira, XX. mendearen euskal artea ulertzeko ezinbesteko erreferentea. Artistaren familiak milaka dokumentu Artium museoari eman dizkio, katalogatu eta digitalizatu ditzan.
2023/06/25 - 17:43
Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur taldeko azken artista
1966an sortu zuen Gaur taldea Amable Ariasekin, Rafael Ruiz Balerdirekin, Nestor Basterretxearekin, Eduardo Chillidarekin, Remigio Mendibururekin, Jorge Oteizarekin eta Jose Luis Zumetarekin.
2023/06/25 - 16:41
Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur talde artistikotik bizirik zegoen kide bakarra
Artista donostiarrak 1966an sortu zuen taldea Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumetarekin batera. Donibane Lohizuneko bere etxean hil da 91 urte zituela.
2022/04/25 - 12:59
Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.
2021/11/13 - 17:10
Nestor Basterretxearen "Egun on Baiona" eskultura inauguratu dute Lapurdiko hiriburuan
Mugimenduan ulertu eta ikusi behar den eskultura da, Baionaren historia eta nortasuna gorpuztu nahi dituena. Eskultore zenaren etxekoak, hunkituta eta pozik agertu dira.
2021/10/13 - 15:40
Ibilbidea Gasteizen, Nestor Basterretxearen artean zehar
Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium museoak doako bisita gidatuak eskainiko dituzte, Basterretxearen lanaren inguruan hiriak gaur egun eskaintzen dituen hiru erakusketak konektatuta.
2021/10/07 - 16:52
Nestor Basterretxeari buruzko atzerabegirakoa atondu du Vital Fundazioak artistaren familiarekin batera
Bermeoko sortzailearen 300 lan inguru biltzen ditu, horietako asko inoiz erakutsi gabeak. Atzerabegirakoan dauden obrak Bilboko Arte Ederren museoak, San Telmo museoak, partikularrek eta familiak berak utzi dituzte.
2021/06/03 - 16:52
Aratz mendian agertu da Nestor Basterretxearen "Araba" eskultura, 25 urteren ostean
Ia 25 urtez desagertuta egon eta gero, mendizale batek jatorriz artistak jarri zuen lekutik metro batzuetara aurkitu du. Eskultura Araiako herriak gordeko du hemendik aurrera.
2021/03/29 - 19:03
Legebiltzarrak erakusketa bat eskaini dio Izarori, Basterretxeak egin zuen ikurrari
On line bisita daitekeen erakusketan, artistak instituzioaren ikurra sortzeko egin zuen bidea irudikatu dute.
2015/04/28 - 21:37
Nestor Basterretxearen 'Bakearen usoa' Saguesen dago jada
Itsasora begira egongo da aurrerantzean, egileak nahi zuen moduan. Zurriolako lanengatik Amaran jarri zuten, baina, ingurua txukundu ostean, bere jatorrizko tokira joan da usoa.
2014/12/10 - 18:46
'Bakeraren Usoa' desmuntatu dute, Zurriolara eramateko
Nestor Basterretxearen 'Bakearen Usoa' eskultura Zurriolako pasealekura eramango dute, itsasoaren ondora. Gaur, desmuntatze prozesuari ekin diote.
2014/11/20 - 17:08
Artista bermiotarraren erakusketarik intimoena eta erakutsi gabekoa
Xabier Sáenz de Gorbeak bisita gidatua eskeini die kazetariei. 153 lan eta zenbait bideolanek osatzen dute erakusketa. Lanen erdiak erakutsi gabekoak dira eta Hondarribiako etxean zeuzkan jasota.
2014/09/05 - 12:39
Tabakalerako plaza berriak 'Nestor Basterretxea' izena edukiko du
Gainera, "Zimbaue" artista zenak egindako eskultura inauguratuko dute gaur Hondarribian, Arma Plazan.
2014/07/14 - 23:46
Nestor Basterretxearen lan oparoa, irudietan
Azken agurra egin diote Euskal Herriak 20. mendean izan duen sortzaile handienetako bati. Eskultore, margolari eta zinegile izan zen Basterretxea, besteak beste.
2014/07/14 - 22:31
Euskal gizartearen ordezkaritza zabala, Basterretxearen azken agurrean
Larunbatean hil zen, 90 urterekin, eta bere omenezko ekitaldi zibila egin dute Zorroagako eliza izandakoan Basterretxeak berak hala eskatuta.
2014/07/13 - 19:15
Nestor Basterretxeak gurean utzitako ondarea zabala eta oparoa da
Euskal Herrian barrena, hainbat hiriburu eta herritako kaletan ikusgai utzi digu bere arrasto oparo eta emankorra.
2014/07/12 - 18:18
Gipuzkoak 'euskal kulturaren berpizkundeko figura' oroitu du
Garitanoren ustez, euskal gizarteak asko zor dio Basterretxeari, "herriarekin eta politikarekin konprometitutako gizona" baitzen. Bizkaiko aldundiak artistaren konpromiso "abertzalea" azpimarratu du.
2014/07/12 - 17:32
Wert: 'Basterretxea artista konprometitua eta polifazetikoa zen'
Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministroak Basterretxea "artearen zale amorratua" zela adierazi du, eta haren obra ezagutzeko gonbita luzatu du.
2014/07/12 - 17:06
Basterretxearen heriotza osteko erreakzioak
Artista eta pertsona hurbiletik ezagutu zutenen adierazpenak
2014/07/12 - 16:14
Garitano: 'Euskal kulturaren berpizkundean lan egin zuen'
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak esan duenez, "frankismoaren gau beltzean, Oteiza eta beste hainbatekin batera, oso gizon konprometitua izan zen Basterretxea".