Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nestor Basterretxearen 'Bakearen usoa' Saguesen dago jada

Iragarkia
18:00 - 20:00
Nestor Basterretxearen 'Bakearen usoa' Saguesen dago jada
Itsasora begira egongo da aurrerantzean, egileak nahi zuen moduan. Zurriolako lanengatik Amaran jarri zuten, baina, ingurua txukundu ostean, bere jatorrizko tokira joan da usoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Flamenco On Fire Iruñea argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Flamenco On Fire jaialdiak ‘tablao’ inprobisatu bihurtu ditu Iruñeko balkoirik enblematikoenak

Iruñeko balkoirik esanguratsuenak benetako ‘tablao’ bihurtu dira berriro egun hauetan, Flamenco On Fire jaialdiaren edizio berri bati esker. Gaur eguerdian, udaletxeko balkoitik, Pedro Heredia 'El Granaino' kantari ezagunak errezitaldi intimo eta hunkigarria eskaini du, Gabriel Lorenteren gitarra-jole bikainak lagunduta. Flamenco On Fire jaialdiaren egitarauak bihar jarraituko du toki berean; hain zuzen ere, Jose Merce maisuaren saioa dago iragarrita bertan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X