New York
2020/04/10 - 11:28
New York da orain koronabirusaren munduko epizentro handia
Orotara, hirian 159.937 positibo zenbatu dituzte, Espainian (152.446 kasu) eta Italian (143.626) baino gehiago.
2020/04/07 - 00:37
New Yorkeko Bronxeko zooan tigre batek positibo eman du koronabirusean
Dirudienez sintomarik ez zuen baina birusaren eramaile zen zaintzaileetako batek kutsatu du, hau da, birusa gizakiarengandik animaliara igaro da.
2020/04/06 - 15:55
Aste gogorra espero dute AEBn
Estatu Batuetako agintariek uste baino lehenago jo lazake goia kutsadura kopuruak. Trump presidenteak adierazi duenez, argia ikusten da tunelaren amaieran.
2020/04/05 - 16:34
300.000 kutsaturen langa gainditu dute Estatu Batuetan
Orain arteko egunik latzena bizi dute New York estatuan. Herrialde osoan kutsatutakoen herenak daude bertan. New York hirian soilik, 2.600 hildako baino gehiago daude.
2020/04/05 - 00:40
Koronabirusagatik 300.000 kutsatu baino gehiago daude AEBn
Gainera, 8.000 pertsona baino gehiago hil dira, gehienak New Yorken, han baitago pandemiaren erdigunea.
2020/03/31 - 10:32
''USNS Comfort'' ospital-ontzia New Yorkera heldu da
AEBetako Itsas Armadako ontziak 1.000 ohe ditu eta hiriko osasun-sistemarentzako oso lagungarria izango dira.
2020/03/30 - 10:39
Kanpainako ospitale bat altxatzen ari dira New Yorkeko Central Parken
Samaritans's Purse erakunde ebanjeliko humanitarioak kanpainako ospitale bat altxatu du New Yorkeko Central Parken, hirian koronabirus kasuen hazkundea dela eta.
2020/03/28 - 18:54
Koronabirusagatik 100.000 kutsatu baino gehiago AEBn, eta 1.545 hildako
100.000 kutsatuen muga gainditu duen lehenengo herrialde bihurtu da AEB. Pandemiaren erdigunea New Yorken dago, han baitaude kasuen ia erdia.
2020/03/28 - 15:42
New Yorkek ditu AEBetan koronabirusarekin kutsatutako pertsonen ia erdiak
Amerikako Estatu Batuetan 104.000 kasutik gora antzeman dira, eta txarrena iristear dago. Kasuen ia erdiak New Yorken dituzte, eta ahal duten guztia egiten ari dira ohe kopurua handitzeko.
2020/03/27 - 08:40
Koronabirusaz kutsatutako pertsona gehien dituen herrialdea da AEB, Txinaren aurretik
New Yorkeko ospitaleak gainezka egiten hasi dira eta ekipamendu-gabezia handiak izan dituzte azken egunetan. Hori dela eta, astelehenerako kanpaina-ospitale bat prest izatea espero dute.
2020/03/26 - 15:27
24 orduko epean, 12.000 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Estatu Batuetan
New York estatuan, baina batez ere hirian bizi dute Estatu Batuetako egoerarik larriena: 20.000 kutsatu eta 280 hildako daude, azken datuen arabera.
2020/03/21 - 15:53
Miamiko hondartzak itxi dituzte koronabirusaren ondorioz
Ameriketako Estatu Batuetan ia 20.000 kasu atzeman dira eta 275 lagun hil dira. Agintariak geroz eta neurri zorrotzagoak hartzen ari dira eta New Yorken eta Kalifornian konfinamendua ezarri dute.
2020/03/20 - 10:39
Kaliforniak etxean geratzeko agindu die herritarrei, koronabirusa dela eta
Kaliforniako gobernadoreak ez du zehaztu noiz arte egongo den indarrean debekua, baina urruntze soziala kontuan izateko eskatu die Kalifornian bizi diren herritarrei.
2020/03/12 - 08:14
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik
Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, "tokian tokiko baldintzen arabera" doituko dituzte murrizketak.
2020/03/11 - 18:09
Harvey Weinstein, 23 urteko kartzela-zigorra, bortxaketa eta sexu erasoa egotzita
Lehen graduko sexu-ekintza kriminal baten eta hirugarren graduko bortxaketa baten erruduntzat jo zuten.
2020/03/11 - 08:15
Bidenek demokraten primarioak irabazi ditu Michiganen eta aurrea hartu dio Sandersi
Astearteko emaitzen ondoren, hautagai demokrata izateko bidea erraztu dio Sandersek Bideni, izan ere, presidenteorde ohiak 817 ordezkari ditu dagoeneko, eta senatari ezkertiarrak 659.
2020/02/21 - 15:24
Mondragon taldeko ordezkaritza bat New Yorken da
Mondragon taldeko ordezkaritza bat New Yorken da egun hauetan, kooperatibismoa ezagutarazi eta negozio aukera berriak bilatzeko.
2020/01/06 - 18:49
Weinsteinek bizi osorako espetxe zigorra jaso dezake bi emakume bortxatzea leporatuta
Hasi da Harvey Weinsteinen kontrako epaiketa New Yorken. Hollywoodeko ekoizlerik garrantzitsuena izan zenak bizi osorako kartzela zigorra jaso dezake bi emakume bortxatzeagatik.
2019/12/31 - 14:59
Milioi bat lagunek emango diote ongietorria hamarkada berriari Times Squaren
180 milioi estatubatuarrek jarraituko dute ekitaldia telebista bidez. 1904tik egiten duten ohitura da, baina urtez urte bertakoez gainera hainbat eta hainbat turista erakartzen ditu.
2019/12/23 - 15:04
2.000 etxegabe baino gehiago bizi dira New Yorkeko metroan
New Yorkeko metroan bizi diren etxegabeen kopurua murriztu egin nahi dute. 2.000 lagun inguru bizi dira une honetan metroko geltoki eta trenetan.