New York
2015/08/24 - 22:54
Zazpi anai-arreba isolatuta hazi dira apartamentu txiki batean
New Yorken, urteetan zazpi anai-arreba isolatuta hazi dira apartamentu txiki batean, kanpoko munduarekin ia harremanik gabe. Dokumental bati esker egin dira ezagunak Estatu Batuetan.
2015/08/09 - 00:24
Bi lagun atxilotuta, kasinora joateko alabak autoan abandonatzeagatik
Bikote bat atxilotu dute New Yorken, kasinora jolastera joan ziren bitartean, bi alaba adingabeak kotxean abandonatuta uzteagatik.
2015/06/12 - 01:02
Ornette Coleman jazzaren ikurra hil da
Arrakasta handienak 50eko eta 60ko hamarkadetan lortu zituen musikaria funtsezko figura izan zen jazzaren historia aldatzeko.
2015/06/09 - 16:46
Ehunka polizia bi presoren bila, New York estatuan
Segurtasun handiko espetxe batetik ihes egindako bi presoen bilaketa indartu du Poliziak Kanadako mugan. Espetxe barruan laguntza jaso zutela uste dute ikertzaileek.
2015/06/07 - 13:11
Bi presok New Yorkeko espetxe batetik ihes egin dute, tunel bat eginda
Betiko kartzela-zigorra zuten bi presok ihes egin dute segutasun handiko kartzela batetik, New York estatuko handiena, hain zuzen ere.
2015/05/06 - 13:54
'Charlie Hebdo' aldizkaria omendu dute New Yorken
Segurtasun neurri handien artean ospatu den ekitaldi batean, 'Charlie Hebdo' aldizkari satiriko frantziarra omendu dute New Yorken.
2015/05/05 - 12:14
2015eko MET galako moda pasarela txundigarria
Metropolitaneko gala 'urteko alfonbra gorri garrantzitsuena' dela esaten da. Aurtengo ekitaldian soineko txundigarriak ikusteko aukera izan dugu.
2015/04/22 - 11:29
New Yorkeko gobernadoreak Kuba bisitatu du
Andrew Cuomok Estatu Batuetako enpresari talde batekin bisitatu du Kuba bertan egon ditezkeen negozio aukerak aztertzeko asmoarekin.
2015/04/10 - 22:55
Gustav Klimt-en 'Urrezko dama', New Yorken ikusgai
Zinemetan estreinatu den pelikula batek eta New Yorken ireki berri duten erakusketak artelan handi baten historia dakarte. Gustav Klimt-en 'Urrezko dama'z ari gara.
2015/03/28 - 15:19
50 bat etorkinek gose greba hasi dute New Yorken
AEBetako etorkinen egoera legeztatzeko prozesua epaitegiek geldiarazi dute eta New Yorkeko estatuan paperik gabeko etorkinak babesteko legea finantziaziorik gabe gelditu da.
2015/03/22 - 15:35
New Yorkera ere iritsi da Korrika
Euskal etxeak antolatuta, euskaldun talde batek bat egin du euskararen aldeko lasterketarekin Brooklyn auzoan.
2015/03/21 - 12:07
Zazpi ume hil dira Nueva Yorken izandako sute batean
Sua sukaldean izandako zirkuitulabur batek eragin du eta hildako gazte guztiak familia bereko kideak ziren.
2015/03/14 - 17:55
Euskal baleazaleen aztarnek ikusmin handia piztu dute New Yorken
Esploratzaileen elkarteak Ternua eta Labrador penintsulara antolatuko duen espedizioa aurkeztu du, nazioarteko adituen eskutik.
2015/02/22 - 12:42
Elurrak gogor jo du Estatu Batuetako ekialdean
Paisaia zurira ohituta ez dauden tokietan ere jo du gogor elur denboraleak, eta arazo handiak dituzte hiri handietan: New Yorken eta Bostonen, kasu.
2015/02/16 - 10:41
Santa Ageda koplak, New Yorkeko Fashion Weeken
Roberto Etxeberria moda diseinatzailek bigarren aldiz hartu du parte New Yorkeko Fashion Weeken. Desfilearen amaieran Santa Ageda koplak entzun dira, koreografia berezi batekin.
2015/02/15 - 13:02
Nueva Yorkek azken hamarkadetako egunik hotzena izatea espero du gaur
Central Park-en, 1888tik tenperatura baxuenak izatea espero da, Meteorologia Zerbitzuaren arabera. Zenbait estatutan, era berean, batez besteko tenperaturan baino 30 gradu gutxiagoan egongo dira.
2015/02/15 - 12:54
Muturreko hotza eta haizeteak Estatu Batuetako ipar-ekialdean
"Neptuno" izena du neguko ekaitz horrek, eta tenperatura baxuak eta haize indartsuak utzi ditu Estatu Batuetako ipar-ekialdean.
2015/02/02 - 11:54
Strauss-Kahn auzitara, prostituta sare bat bere zerbitzura zuelakoan
Sumarioaren arabera, gutxienez 15 bat orgia egin zituen Belgikan, Parisen, Washingtonen eta Nueva Yorken, NDFko presidente izan zen garaian.
2015/01/27 - 09:48
New Yorkeko metro, autobus eta tren zerbitzuak, bertan behera
Elur ekaitz handia espero dute gaurko AEBtako ekialdean eta horregatik New Yorkeko metro, autobus eta tren zerbitzuak bertan behera geratu dira.
2015/01/27 - 09:40
Elur-denborale historiko batek New York geldiarazi du
Elurteak, haizeteak eta hotzak milioika herritarri eragin diete. Hiri barruko ohiko trafikoa erabat etenda dago eta 6.500 hegaldi inguru bertan behera utzi dituzte.