New York
2017/03/29 - 13:49
Bàlu, Laboa eta Muguruza New Yorkeko Broadwayn jarri dituen artista
Ormaiztegin jaio arren, Bartzelonan bizi den kale artista da Bàlu. New Yorken egindako ekintza baten harira izan dugu: Laboa eta Muguruza kantuaren lekuan, Broadway eta 26 kaleen kantoian jarri ditu.
2017/03/17 - 08:04
San Patriziok munduko monumentuak koloreztatu ditu Irlandaren omenez
New York, Washington, Rio de Janeiro, Londres, Erroma eta Madrid hirietan, besteak beste, bat egin dute Irlandako uhartean kristautasuna sartu zuen santuaren omenezko jaiarekin.
2017/02/15 - 10:03
Trumpen aholkulariek Errusiako inteligentzia zerbitzuekin lotura zuten
The New York Times egunkariak argitaratu duenez, AEBko presidentearen kanpaina-arduradunek harreman zuzena zuten Kremlineko espioitza zerbitzuetako goi funtzionarioekin.
2017/02/09 - 19:39
Elurte ikusgarria New Yorken
New York hiria guztiz zurituta esnatu da. 25 zentimetroko elur-geruza izan da nagusi hiriko kaleetan.
2016/11/10 - 07:59
65 pertsona atxilotu dituzte New Yorken, Trumpen aurkako protestetan
New York, Washington, Denver, Seattle eta Boston hiriek ere hartu dituzte AEBko presidente berriaren aurkako bilkurak.
2016/11/08 - 22:19
Trumpek eta Clintonek New Yorken eman dute botoa
Donald Trump bere emaztea Melania Trumpekin joan da bozkatzera eta Hillary Clinton bere senarrarekin, Bill Clintonekin. Bi hautegaiek New Yorken eman dute botoa.
2016/11/08 - 18:07
Hillary Clintonek New Yorken bozkatu du dagoeneko
New Yorken goizko 8.00etan eman du Hillary Clintonek botoa. Bere senarra Bill Clintonekin joan da bozkatzera eta hauteskundeak irabaztea espero duela adierazi du.
2016/09/19 - 22:20
Susmagarri bat atxilotuta, New Jerseyko eta New Yorkeko bonben harira
Hain zuzen ere, 28 urteko Ahmad Khan Rahami da atzemandakoa.
2016/09/19 - 11:11
Lehergailu bat zartarazi dute New Jerseyko tren-geltoki batean
Eztanda handia izan da. Pakete susmagarri bat atzeman dute bi herritarrek, eta lehergailu-teknikariek leherrarazi dute.
2016/09/18 - 10:19
29 pertsona zauritu dira New Yorken izandako leherketan
Poliziak inguruko tabernak eta jatetxeak jendez hustu ditu eta trafikoa eten du seigarren etorbidean.
2016/09/12 - 16:00
Custo Barcelonak New Yorken aurkeztu du moda-bilduma berria
Aurten ere Custo Barcelona diseinatzaile ezagunak bilduma-berria aurkeztu du New Yorkeko moda-astean.
2016/09/12 - 10:37
Isabel Zapardiez donostiarrak New Yorken erakutsi ditu bere diseinuak
Isabel Zapardiez diseinatzaile donostiarrak New Yorkeko Modan Astean parte hartu du, eta emaztegaientzat egindako diseinuak erakutsi ditu desfile batean.
2016/08/11 - 10:53
New Yorkeko Trump dorrea eskalatzeagatik gizon bat atxilotu dute
New Yorkeko Bosgarren etorbidean dagoen eraikina Donald Trumpen kuartel nagusia eta bizilekua da. Bi ordu behar izan ditu poliziak eskalatzailea atxilotzeko.
2016/07/11 - 12:06
Aerosmitheko gitarrista, ospitalean, kontzertu batean erorita
Joe Perry Hollywood Vampires taldearekin kontzertua eskaintzen ari zen New Yorken, taula gainetik jausi denean. Egonkor dago.
2016/07/04 - 12:33
Turista bat larri zauritu da Zentral Parkean izandako eztanda baten ostean
Dirudienez leherketa haitz bat zapaltzerakoan gertatu zen, baina oraingoz eztandaren zergatia ikertzen ari dira. Izan ere, su artifizial batzuen hondarrak lekutik hurbil aurkitu dituzte.
2016/06/07 - 22:03
Agirre lehendakariaren ondarea, New Yorken
Columbia Unibertsitatean Jose Antonio Agirre lehendakariari buruzko nazioarteko biltzar bat egingo dute datorren ostegunean.
2016/05/16 - 11:49
Agirre lehendakaria erbestean, Berlindik New Yorkera
Lehenengo Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien artean, Renok, New Yorkek y Berlinek Jose Antonio Agirreren erbesteratzea oroituko dute.
2016/05/03 - 11:01
METeko festako alfonbra gorri ikusgarria
Diseinu galaktikoak eta zilar kolorekoak nagusitu dira New Yorken. Aurtengo festaren gaia teknologia berrieak izan da.
2016/04/20 - 10:09
Clintonen eta Trumpen garaipena New Yorkeko borroka erabakigarrian
Hautagai demokrataren garaipena inkestek aurreikusitakoa bezain estua izan da. Bestalde, Trumpek aise irabazi die (botoen % 60,2) John Kasichi eta Ted Cruzi.
2016/04/19 - 15:54
Trump eta Hilary Clinton faborito, New York estatuan
Gaurko New Yorkeko primarioetan ez da ezusteko handirik espero, baina orderzkari banaketari adi begiratu beharko zaio.