65 pertsona atxilotu dituzte New Yorken, Trumpen aurkako protestetan
Donald Trump AEBko presidente hautatu eta hurrengo egunera, milaka lagunek herrialdeko hiri nagusietako kaleak hartu dituzte, hauteskundeen emaitzekin ados ez daudela adierazteko.
New Yorkekoa izan da jendetsuena, bertan, gutxienez 5.000 pertsona bildu dira -Poliziaren arabera- Trump Dorrean, "ez da nire presidentea" oihukatuz.
65 pertsona atxilotu dituzte New Yorken desordena publikoa eragitea leporatuta, agintariek esan dutenez.
Filadelfiakoan (Pensilvania) ere jendetza bildu da, han Trump Dorrearen aurrean egin dute bat eta enpresaburuaren aurkako oihuak bota dituzte.
Hiriburuan -Washington- eta Atlantan (Georgia), Bostonen (Massachusetts), Denverren (Coloradon), Austinen (Texas), Portlanden (Oregon), Seattlen (Washington), Los Angelesen, San Frantziskon eta San Diegon ere protestak egin dituzte.
Horietan guztietan Hillary Clintonek Trumpek baino boz gehiago jaso zituen.
Portlanden bildu diren 2.000 lagunek -Poliziaren arabera- zera esan dute: 'KKKri ez (Ku Klux Klan), AEB faxistari ez, Trumpi ez".
Protesta gehienetan istilurik ez bada egon, Oakland (California) ezkerraren eremuan manifestariek barrikadak egin dituzte eta su eman diete. Horrezkero istiluak izan dira Poliziarekin.
Manifestazio gehiago, asteburuan
Aipatutako protesten antolatzaileek martxa gehiago deitu dituzte astebururako, herrialdeko hiri nagusietan.
Gainera, protestariak gaur gauean ere bilduko dira New Yorkeko Union Squaren.
Manifestazioak asteburu osoan zehar egingo dituzte, baina deitzaileek urtarriaren 20an ere Washingotnen protesta egiteko deia egin dute, egun horretan hartuko baitu kargua Trumpek.
Rudy Giuliani New Yorkeko alkate ohiak protestarien aurka egin du, eta "haur negarti mimatuak" direla esan du.
>>Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen ustez, 'irrigarria' da Errusiak lagundu egin ziola pentsatzea
Horrenbestez, ukatu egin du 'The Washington Post' egunkariak atzo argitaratutakoa, hots, Errusiak hauteskundeetan esku hartu izana.
Israel eta Palestinaren arteko bakea lortu nahiko lukeela dio Trumpek
Siriako gerraren inguruan "mundu guztiaren iritzia ez bezalakoa" duela esan du, eta 'alt-right' talde ultraeskuindarretik aldendu da.
Clinton:'Behin baino gehiagotan pentsatu dut kalera berriz ez irtetea'
Estatu idazkari ohiak ez du sentitzen duen "etsipen sakona" ezkutatu, faborito zen hauteskundeetan galdu eta gero.
Hauteskunde-kanpainan iragarritako asmoei garrantzia kendu die Trumpek
Hauteskundeak irabazi zituenetik lasaiago hitz egiten du hedabideen aurrean, eta diskurtsoa ere aldatu duela nabari daiteke.
Obama: 'Kezkatuta ote nagoen Trump dela eta? Erabat'
Jarduneko presidenteak esan duenez, Trumpen "izaeraren alde batzuk" ez zaizkio "lagungarriak izango" Etxe Zurian. Guantanamoren inguruan, esan du ezin izan duela espetxe "madarikatua" itxi.
Trumpek Stephen Bannon izendatu du estrategia buru
Etxe Zurian izango dituen aholkularien artean Stephen Bannon presidente berriaren estrategia burua izango da, askoren ustez eskuin mutur arrazistaren ordezkaria.
Trump, AEBko presidente zaharrena, Reaganekin batera
70 urterekin hartuko du kargua urtarrilaren 20an, eta berarekin horrenbeste konparatzen duten Ronald Reaganen lekukoa hartuko du presidente zaharrenaren tituluan. Gazteena Kennedy izan zen (45 urte).
Etxe Zurian izandako beste bilera
Michelle Obamak eta Melania Trumpek tea hartu eta "Etxe Zurian seme-alabak" hezteak ekartzen dituen arazoen inguruan hitz egin zuten. Ondoren, Trumpek esan du Melaniari asko gustatu zaiola Michelle.
Trumpen 10 asmo nagusiak
Mexikoko mugan harresi bat altxatzea, TPPa baztertzea edota klima aldaketaren borrokaren kontrako diru-laguntzak gutxitzea agindu du, besteak beste.
Trumpen aurka manifestatu dira bigarren egunez AEBko hainbat hiritan
Donald Trump presidente hautatu ondoren protesta manifestazioak izan dira hainbat hiritan, bigarren egunez. Jendetsuenak New York, Los Angeles eta Whasingtonen. Portlanden istiluak izan dira.