Agirre lehendakaria erbestean, Berlindik New Yorkera
Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbeste luze eta gogorrean Berlinen izan zela 75 urte beteko diren honetan, nazioarteko erakunde esanguratsuek omenaldi egitarau zabala antolatu dute.
Ekitaldien sustatzaileek jakitera eman dutenez, alde batetik, nazioarteko kongresua egiten ari dira, martxotik ekainera Renon, Berlinen eta New Yorken; eta bestetik, Berlingo Euskal Etxeak jarduera ugari antolatu du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra.
"Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak azaldu zuen moduan, egitarauak ez du Agirre lehendakariaren testuinguru historikoa soilik aztertuko, egungo Europar Batasunaren jaiotza ere bertan kokatzen baita. Jose Antionio Agirre lehenengo Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak erbestean egin zuen lana azpimarratu nahi izan zuen hitz horiekin, bere ihesaldia oroitu", azaldu dute prentsa-oharrean.
Era berean, Etxepare Euskal Institutuak eta Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studiesek "The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre?s Government" kongresua antolatu dute, Agirre Lehendakaria Centerren, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta EHUren Mikel Laboa katedraren laguntzarekin.
Kongresu hirukoitz horren arduradun akademikoak Xabier Irujo William. A. Douglass Center for Basque Studiesen zuzendariordea, Mari Jose Olaziregi Etxebare Euskal Institutuaren Euskara Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendaria eta Carsten Sinner Leipzigeko Unibertsitatekoa dira.

Prentsa-oharrean zabaldu dutenez, "egitarauaren helburu nagusiak Agirre Europako ikuspuntutik aztertzea eta EB eraikitzeko egindako ekarpena aiortzea izango dira. Agirre lehendakariaren irudiaren eta garrantziaren inguruan orain arte antolatu den kongresu akademiko handiena da, eta goi mailako ekitaldia izango da, ez soilik hizlarien kalitateagatik, baita jorratuko diren gaiak askotarikoak izango direlako".
Ekainean, geldialdia Berlinen
Berlinen ekainaren 1ean egingo duten Kongresuan Agirreren eta beste euskal herritar batzuen erbesteratzea eta Europaren eraikuntza aztertuko dituzte. Bertan izango dira Carlos Collado Seidel (Phillips Universitat Marburg), Joan Villarroya (Bartzelonako Unibertsitatea), Nicholas Rankin idazle eta kazetaria, eta Hilai Raguer i Suñer historialaria. Bestalde, Berlingo Euskal Etxeak egitarau kulturala eta instituzionala prestatu du, hainbat erakunde eta artistarekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren babesarekin. Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra egingo dituzte ekitaldi horiek "Agirre in Berlín 1941-2016. Das Baskenland mitten in Europa" izenburupean (Euskal Herria Europaren bihotzean).
Gerra zibilak eta euskal herritarren erbesteratzeak hainbat arte diziplinatan izandako eragina ere jasoko dute; horretarako, argitalpenak, hitzaldiak, kontzertuak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Bestea beste, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek "Zaldiak eta beren itzalak" ikuskizuna aurkeztuko dute Gorki antzoki ezagunean. Alemanierara itzuliko dituzte Agirre lehendakariaren egunkari kritikoan Alemaniari dagozkion zatiak eta "De Guernica a Nueva York pasando por Berlin" liburua; eta Agirrek Berlinen ezagutu zituen lekuen eta bizitokien mapa bat ere osatu dute. www.agirreinberlin.eus webgunean daude xehetasun guztiak, eta Añorgak argitu duenez, "hau ez da ekainaren 3an amaitzen. Alemaniatik eta alemanieraz euskal historia ezagutu nahi nahi duenak aukera izango du aurrerantzean".
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.