Nazioarteko omenaldia Agirre lehendakariari
Jose Antonio Agirre lehenengo lehendakariaren ondarea aztertzeko egitarau kulturala eta instituzionala egingo dute, nazioarteko kongresu batekin batera, Renon, Berlinen eta New Yorken, lehendakaria Alemaniako hiriburuan izan zela 75 urte eta lehendakari izendatu zutela 80 urte beteko direnean.
Berlingo Euskal Etxeak egindako proiektu batetik abiatutako ekimena aurkeztu dute gaur Bilbon Asier Vallejo Jaurlaritzaren kanpo harremanetarako arduradunak, Ainhoa Añorga Berlingo Euskal Etxeko presidenteak, eta Agirre Lehendakari Centerren eta Etxepare Institutuaren ordezkariek.
Asier Vallejok azaldu duenez, Agirre lehendakaria 1941ean Berlinen izan zela gogoratzea da helburuetako bat, bertan izan baitzen New Yorkera eraman zuen erbestean, eta "euskal herritarren belaunaldi batek" Europar Batasunari egin zioten ekarpena ere goraipatu nahi dute.
Eusko Jaurlaritzaren arduradunak azpimarratu du Gerra Zibilaren ostean Agirre lehendakaria "errefuxiatua" izan zela hainbat herrialdetan, eta orain EBk errefuxiatuen arazoari aurre egiteko nahikoa ez duela egiten kritikatu du.
Kongresua
Lehenengo jarduera martxoan izango da, Nazioarteko Kongresuaren lehenengo zatiarekin. Renon izango da, Nevadako Unibertsitatean, 26an eta 29an, eta Agirre lehendakariaren Jaurlaritzak utzitako nazioarteko ondarea aztertuko dute. Besteak beste, Gernikako bonbardaketa eta Ipar Euskal Herriaren 1940 eta 1944 arteko okupazioa izango dituzte hizpide.
Kongresuak ekainaren 1ean jarraituko du, Berlingo Humboldt Unibertsitatean, eta frankismoaren errepresioaz eta Jaurlaritzaren eta Vatikanoaren arteko harremanaz hitz egingo dute, besteren artean.
Kongresuaren hirugarren zatia ekainaren 9an egingo dute, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izango da hizlarietako bat.
Gainera, maiatzean eta ekainean, Berlingo Euskal Etxeak hainbat egitasmo egingo ditu gaiarekin lotuta, Jaurlaritzaren laguntzarekin: hitzaldiak, kontzertuak, etab.
tzertuak, etab.Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"