New York
2024/01/01 - 16:43
Horrela egin diote ongietorria 2024ari munduko hainbat tokitan
2023ko agurreko irudirik onenez gozatzeko ibilaldia. Horrela, eman diote 2024ari ongietorria munduko hainbat tokitan.
2023/12/27 - 23:13
'The New York Times'ek Microsoft eta OpenAI salatu ditu bere testuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Salaketan, GPT-4k (OpenAIren produktuetako bat) sortutako hainbat testuren adibideak jazo ditu egunkariak. Testu horiek ia ezin dira bereizi hedabideak argitaratutako ikerketa batzuetatik.
2023/09/30 - 14:21
Euri jasa bortitz batek New York geldiarazi du, eta larrialdi egoera ezartzera behartu ditu agintariak
Erregistroak daudenetik, 1948tik inoizko bigarren irailarik euritsuena bihurtu du erauntsiak. Biktimarik ez da baina arazo eta kalteak handiak dira eraikin eta garraio zerbitzuetan.
2023/09/20 - 19:18
Guterres, NBEko klima goi-bileran: "Infernuaren ateak zabaldu ditugu"
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia oso kritiko agertu da isuriak zerora murriztea helburu duen ekonomia eredu baterako trantsizio energetikoa "blokeatzen saiatu" diren konpainia handiekin.
2023/07/31 - 17:11
Anak eta Fatimak Estatu Batuetara sartzea eta amarekin elkartzea lortu dute
Ana eta Fatima, Venezuelako bi neskato, Ciudad Juarezen ezagutu genituen maiatzean. Orduan kalean bizi ziren, aitarekin, Estatu Batuetako muga gurutzatzeko zain. Azkenean, lortu dute eta, bidaia luze baten ostean, amarekin batu dira New Yorken.
2023/07/14 - 22:49
Hollywoodeko aktoreek eta gidoilariek protesta egin dute kaleetan
Grebara jotzea erabaki dute eta hala ekaitz perfektua sortu da sektorean. Ondorioak berehala hasi dira igartzen telebista zein zinerako grabaketetan.
2023/06/09 - 12:03
Kanadan piztutako 440 suteak AEBetako ipar-ekialdea itotzen ari dira
Une honetan, 441 baso-sute Kanada kiskaltzen ari dira. Urtarriletik, sugarrek 3,8 milioi hektarea baso eta landaretza erre dituzte Kanadan, ohikoa baino askoz gehiago.
2023/06/08 - 16:52
Zortzikoiztu egin da New Yorken ohikoa den kutsadura maila, Kanadako suteek eragindako keagatik
Inoiz ezagutu gabeko tenperatura altuen ondorioz, Kanadan 150 sute baino gehiago piztu dira, batez ere Quebecen. Eta horietako asko, kontroletik kanpo daude. Baina su horien kea, Estatu Batuetara heldu da, eta irudi ikusgarriez gain, osasun arazoak sortu ditu bertan.
2023/06/07 - 22:30
Kanadako baso-suteen keak New Yorkeko skylinea estali du
15 estatutako osasun agintariek, Vermontetik Hego Carolinara, atmosferako materia finak osasunerako kaltegarriak diren mailak gaindi ditzakeela eta milioika egoiliarren arnasketa zaildu dezakeela ohartarazi dute.
2023/06/04 - 11:36
Hainbat atxilotu eta segurtasun neurri bereziak Hong Kongen, Tiananmengo sarraskiaren 34. urteurrenean
Azken orduotan zortzi pertsona atxilotu dituzte, "ordena publikoa aztoratzeagatik, sedizioa bultzatzeagatik eta jarrera iskanbilatsuagatik". Hori dela eta, segurtasuna nabarmen indartu da Hong Kongen, 6.000 polizia-agenterekin.
2023/05/07 - 13:46
Kirmen Uribe: "New Yorken nago, euskaraz idazten dudalako"
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria irabazi du Kirmen Uribek. Une honetan New Yorken bizi da, eta uste du, euskarak eraman duela New Yorkera. Hiri horretan kulturarekin dagoen grina azpimarratu du Uribek, beste era batera bizi baitute kultura; arauak eta legeak hautsiz.
2023/05/02 - 11:42
Famatuek Karl Lagerfeld gogoratu dute Met Gala dotore batean
Ospetsu ugari izan dira bart New Yorkeko Met Galan, Karl Lagerfeld modaren ikono zenari gorazarre eginez eta haren legatuari keinu ugari eginez.
2023/04/19 - 10:59
Hildako bat eta bost zauritu New Yorken, lau solairuko aparkaleku bat erorita
Aparkalekua 1957an eraiki zuten, eta lurraren gainean altxatzen zen lau solairuko egitura zen. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, egitura behera etorri da eta ibilgailuak bata bestearen gainean pilatuta geratu dira.
2023/04/12 - 13:37
Xabier Anduaga abeslaria Metropolitan Operan arituko da estreinakoz
Donostiar tenoreak New Yorkeko areto mitikoan kantatuko du apirilaren 13, 16, 22, 26 eta 29an, Donizettiren "L'Elisir d'Amore" komedian.
2023/04/05 - 00:00
Donald Trumpi 34 delitu leporatu dizkiote
AEBko presidente ohiak ez du bere burua errudun jo. Trump Juan Manuel Merchan New Yorkeko Manhattan auzitegiko epailearen aurrean aurkeztu da, Fiskaltzaren aurrean izan eta gutxira.
2023/04/04 - 22:11
Donald Trumpek bere burua entregatu du Stormy Daniels aktore pornoaren auziko karguak irakur diezazkioten
Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak Manhattango Fiskaltzaren esku utzi du bere burua, Stormy Daniels aktore pornoari egindako ordainketaren harira inputatu dizkioten 30 karguak irakur diezazkioten.
2023/04/04 - 21:21
Donald Trumpen jarraitzaileak eta kontrakoak, aurrez aurre, New Yorkeko auzitegiaren kanpoaldean
Donald Trump AEBko presidente ohiak gaur ezagutuko ditu Stormy Daniels auzian egozten dizkioten kargu guztiak. Daniels aktore pornoa da, eta harekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko dirutza jaso omen zuen Trumpen abokatuaren eskutik.
2023/04/04 - 10:33
New York, gotortuta istiluen beldur
AEBko presidente ohiak aurreratu duenez, fiskalak 33 kargu egotziko dizkio. Buruzagi errepublikanoaren aldeko eta kontrako mobilizazioak daude deituta, eta, badaezpada, polizia andana egongo da New York hiria zaintzen.
2023/04/04 - 00:42
Donald Trump New Yorkera iritsi da, epaile baten aurrean deklaratu beharko duelako gaur
Donald Trump AEBko presidente ohia New Yorken lurreratu da. Epailearen aurrean deklaratu beharko du, Stormy Daniels aktore pornoari egindako ordainketa irregularraren auzian inputatuta baitago.
2023/03/31 - 10:59
Trump auzipetu dute, eta kargu kriminalei aurre egin beharko dien AEBko lehen presidente ohia izango da
New Yorkeko epaimahai nagusiak buruzagi errepublikanoa auzipetzea ebatzi du Stormy Daniels porno aktorearekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko ordainketa sekretuaren auzian. Trumpek salatu duenez, "jazarpen politikoaren" eta "sorgin ehizaren" biktima da.