Auzipetutako lehen presidentea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

New York, gotortuta istiluen beldur

AEBko presidente ohiak aurreratu duenez, fiskalak 33 kargu egotziko dizkio. Buruzagi errepublikanoaren aldeko eta kontrako mobilizazioak daude deituta, eta, badaezpada, polizia andana egongo da New York hiria zaintzen.
Presidente ohia, Trump Dorrera heltzean.
Presidente ohia, Trump Dorrera heltzean. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidente ohiak gaur (18:15 GMT, 20:15ean Euskal Herrian) ezagutuko ditu Stormy Daniels auzian egozten dizkioten kargu guztiak. Daniels aktore pornoa da, eta harekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko dirutza jaso omen zuen Trumpen abokatuaren eskutik. Buruzagi errepublikanoa atzo heldu zen New Yorkera. Hiria gotortuta du Poliziak, istiluak gertatuko diren beldur. 

Trumpek bere sare sozialean goizaldean botatako mezu sorta batean adierazi duenez, Alvin Bragg Manhattan barrutiko fiskalak 33 kargu leporatuko dizkio. Trumpen hitzetan, "ez dago aldaketarik, ezta sorpresarik ere" egotzitakoen artean, eta "ez dut deliturik egin", berretsi du. 

Joan den astean auzipetu zuten Trump, Stormy Daniels aktore pornoari 130.000 dolar (120.000 euro baino gehiago) ordaintzea egotzita. Horrenbestez, kargu kriminalei aurre egin beharko dien AEBko lehen presidente ohia izango da. Inputazioak kolokan jar lezake Etxe Zurirako aurkeztu asmo duen hautagaitza. 

Presidente ohia epailearen aurrera eraman aurretik, manifestazioa deitu dute haren aldekoek (16:30 GMT, 18:30ean Euskal Herrian). eta bertan izango da Marjorie Taylor Green kongresista errepublikanoa. Mobilizazioa Collect Pond parkean egingo dute, Manhattango epaitegiaren aurrean. Trumpen kontrako elkarretaratzeak ere izango dira hiri horretan bertan. 

Protestak liskartsuak izan daitezkeen beldur, Etxe Zuria prest da, zer gerta ere. New Yorkeko Poliziak erne egoteko deia egin die agente guztiei, barne ohar batean. 

Behin karguak ezagututa, Trumpek agerraldia egingo du Palm Beachen (Florida hegoaldea, 00:15 GMT, 02:00etan Euskal Herrian) duen etxean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X