New York
2022/06/23 - 23:06
AEBko Gorenak armak publikoki eramatearen aldeko epaitza eman du
Orain arte, suzko armak edukitzeko eskubidea babesten zuen Konstituzioak, baina eremu pribatuan eta norberaren defentsarako soilik.
2022/05/24 - 12:06
New Yorken hiriko azken telefono publikoak kendu dituzte
New York 2015ean hasi zen hirian zeuden 8.000 telefono publikoak kentzen. Gaur azkena kendu dute eta New York Hiriko Museoan egongo da ikusgai aurrerantzean.
2022/05/15 - 11:06
Gutxienez 10 lagun hil ditu motibazio arrazista izan zezakeen gazte batek Buffalon
Gorroto delitu gisa ari da tiroketa ikertzen Polizia. 18 urteko gazte zuri bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa eta epaiketa azkarra egiteko prozesatu dute.
2022/05/10 - 08:45
195 milioi dolarretan saldu dute Marilyn Monroeren erretratu bat eta XX. mendeko artelan garestiena bihurtu da
New Yorkeko Christie´s etxean egin dute enkantea, eta Larry Gagosian bildumazaleak erosi du Andy Warholek egindako 'Shot Sage Blue Marilyn' erretratua.
2022/05/03 - 10:53
Met Galak New Yorkeko ''urrezko aroa'' omendu du
New Yorkeko Metropoli Museoko Moda Institutuarentzat dirua biltzen da ekitaldi honetan. Festa maiatzaren lehen astelehenean ospatzen da normalean, baina pandemiarekin 2020ko hitzordua bertan behera geratu zen eta iaz, berriz, irailera atzeratu behar izan zuten.
2022/04/14 - 12:43
New Yorkeko metroan izandako tiroketaren susmagarri nagusia atxilotu dute
Frank James Manhattaneko hegoaldeko East Village auzoan atxilotu dute bi agentek, oinezko batek kalean ikusi, argazkiak atera eta irudia Twitterren zintzilikatu ostean.
2022/04/13 - 22:30
New Yorkeko metroaren erasoko susmagarri nagusia atxilotu dute
Erasoak ia 30 zauritu utzi zituen Brooklynen. 62 urteko James East Village auzoan atxilotu dute, Manhattanen.
2022/04/13 - 15:28
New Yorkeko polizia metroko tiroketaren egilearen bila dabil
Poliziak pertsona susmagarri bat identifikatu du eta 50.000 dolarreko ordainsaria eskaini du topatzen lagundu dezakeen informazioagatik. Erasotzaileak 30 bat bidaiari zauritu zituen, bost larri tartean.
2022/04/12 - 22:24
Gizon bat tiroka hasi da New Yorkeko metroan, eta hainbat pertsona zauritu ditu
Zaurituetako bost larri daude. Agintarien esanetan, erasoa ez da terrorista izan.
2022/04/12 - 17:46
30 bat pertsona zauritu dituzte New Yorkeko metroan izandako tiroketan
Polizia gas maskara bat omen zeraman gizon baten bila omen dabil. Gertatutakoa ez direla eraso terrorista bezala ikertzen ari esan dute agintariek.
2022/04/03 - 11:20
New Yorken, Berlinen, Madrilen eta Bartzelonan ere, euskararen alde
Berriro ere, euskarak muga guztiak gainditu ditu eta Korrikaren aldeko aldarria izan da Europako eta AEBko hainbat puntutan, EITBko berriemaileek jaso dutenez.
2022/02/11 - 21:56
New Yorkeko eskoletan ostiralero menu beganoak ematen hasi dira, elikadura osasungarria sustatzeko
New Yorkeko eskoletan, haurrek ostiralero menu beganoa izan dezakete, alegia, produktu begetalez osatutako menua, animalia jatorrikorik gabe. Janari azkarraren herrialdean, elikadura osasungarria sustatuz, obesitateari aurre egin nahi dio New Yorkeko alkateak.
2022/02/03 - 15:41
Armen indarkeriak nabarmen egin du gora New Yorken; 1.800 tiroketa izan ziren iaz
Joe Biden New Yorken egongo da gaur, armen indarkeriari aurre egiteko plan bat iragartzeko. Bere administrazioak 500 milioi dolar inbertitu nahi ditu hirietako segurtasuna areagotu eta legez kanpoko armen trafikoa geldiarazteko.
2022/01/30 - 22:05
'Bonbogenesiak' AEBko hamar estatu kolpatu ditu, eta 70 milioi laguni eragin die
Estatu Batuetako ipar ekialdea zurituta gelditu da. 'Bonbogenesia' deitu diote adituek azken urteotako ekaitzik gogorrenari. Hamarestatu kolpatu ditu eta elurra ez ezik, urakan itxurako haizea eragin du. Milaka hegaldi bertan behera geratu dira baina elurraz gozatzeko aukera ere utzi du denboraleak.
2022/01/09 - 23:17
Gutxienez 17 pertsona hil dira New Yorken izandako sute batean
8 haur daude hildakoen artean. Dan Nigro New Yorkeko suhiltzaileen buruak kazetariei adierazi die 63 zauritu behintzat badaudela.
2022/01/02 - 15:54
New Yorkeko erakargarri turistiko bisitatuena bilakatu da Summit eraikina
Summit kristalez, ispiluz eta argiz beteriko espazioa da eta New Yorken perspektiba berri bat eskaintzen du. Instalazio artistikoak ere baditu, eta ikuspegi bikaina dago bertatik.
2021/12/27 - 12:54
Javier Zulueta: "Omikronek talde-immunitatea ekarri eta pandemiarekin bukatu lezake"
Monte Sinai ospitaleko pneumologia eta zainketa intentsiboen buruaren arabera, aldaera berriak amaiera eman liezaioke pandemiari, eta txertaketaren garrantzia azpimarratu du.
2021/12/27 - 11:40
New York turistaz bete da berriro, baina kutsaketek kolokan jarri dituzte euren planak
New Yorken, kutsaketak %80 igo dira azken bi asteotan. Eta kolpe gogorra izaten ari da turismoarentzat. Izan ere, Gabonetako denboraldia izaten da urteko sasoirik onena, eta mugak itxita egon ondoren, orain, hiria bisitariz betetzen ari zen unean kutsaketen gorakada iritsi da.
2021/12/20 - 15:31
AEBn kutsaketak bikoiztu egin dira, eta New Yorken azken 3 egunotan 60.000 kasu berri atzeman dira
Azken egunotan kutsaketak bikoiztu egin dira eta New York da berriro pandemiaren epizentroa. Azken 24 orduotan, 22.000 kasu berri atzeman dira eta adituek esan dute hori hasiera baino ez dela. Urtarrilerako aurreikusten dute han txarrena.
2021/12/06 - 18:54
Sektore pribatuko langileak txertatzera behartuta egongo dira New Yorken
Bill de Blasio New York hiriko alkateak iragarri duenez, sektore pribatuko langile guztiek nahitaez hartu beharko dute covid-19aren aurkako txertoa abenduaren 27tik aurrera.