New York
2021/09/07 - 13:05
Irailaren 11ko atentatuen osteko egunkarien azalak
Munduko egunkari garrantzitsuenetako batzuen azalak, 2001eko irailaren 11n New Yorken izandako atentatuen biharamunean.
2021/09/04 - 01:57
Bidenek I-11ko atentatuen inguruko dokumentuak desklasifikatzeko agindua eman du
Hain zuzen ere, Al-Qaidak burututako eraso horietatik 20 urte igaro baino egun batzuk lehenago iragarri du erabakia Etxe Zuriak, sei hilabeteko epean dokumentuak argitaratzeko helburuarekin. Irailaren 11ko atentatuetan 3.000 pertsona inguru hil ziren.
2021/09/03 - 13:02
48 pertsona hil dira AEBko ipar-ekialdean izandako uholdeen ondorioz
"Ida" urakanak 23 hildako utzi ditu New Jerseyn, 12 New Yorken, hiru Westchesterren, hiru Philadelphian eta bat Conneticuten.
2021/09/03 - 10:39
Ida ekaitzak gutxienez 42 hildako utzi ditu AEBko ipar-ekialdean
Heriotza gehienak bizileku bezala erabiltzen diren sotoak urak hartu dituenean gertatu dira. Zuhaitzen erorketek ere eragin dituzte biktimak.
2021/09/02 - 23:14
Euriteak New Yorken
Ekaitzek uholde handiak eragin dituzte New Yorken. Hiria larrialdi egoeran dago eta metroa ia osorik geldirik
2021/09/02 - 10:52
New Yorkek larrialdi egoera ezarri du Ida urakanak eragindako euriteen ondorioz
Metroaren ia linea guztiak geldirik daude, uholdeek eta ur-jauziek urez bete baitituzte. Hiriko hainbat kale urak hartu ditu eta auto asko harrapatuta geratu dira.
2021/08/10 - 22:38
Andrew Cuomok dimisioa eman du New Yorkeko gobernadore gisa, sexu-jazarpen salaketen ostean
Gobernadoreak barkamena eskatu du emakumeren bat haserre sentitu bada, baina Fiskaltzaren txostena (hamaika biktima jasotzen ditu) "faltsua" dela esan du.
2021/07/22 - 23:24
Interneteko etenaldi batek zerbitzurik gabe utzi ditu hainbat herrialdetako zenbait webgune
Arazoa Akamairen zerbitzuan izandako akats batengatik izan da, eta, besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, FedEx, AT&Tt eta McDonald’s enpresek mozketak izan dituzte euren zerbitzuetan.
2021/07/09 - 10:52
Elsa ekaitz tropikalak uholdeak eragin ditu New Yorken
New York hiriko hainbat kale eta metro geltoki uez bete dira Elsak eragindako euriteen ondorioz.
2021/07/03 - 18:25
Askatasunaren Estatuaren ahizpa txikia New Yorken da egun batzuetarako
Ontzi batean eraman dute Frantziatik AEBra 3 metroko erreplika. Laster Washingtonera lekualdatuko dute eta han egongo da hurrengo 10 urteetan.
2021/06/14 - 16:32
Turistak itzuli dira New Yorkera, baina mugek itxita jarraitzen dute europarrentzat
New Yorkeko Udalak historiako kanpainarik garestiena jarri du martxan turistak erakartzeko. 30 milioi dolar inbertituko ditu 280.000 laguni jaten ematen dion sektorea suspertzeko.
2021/05/26 - 12:45
Epaimahai handi batek erabakiko du Trumpen aurkako epaiketarako oinarririk badagoen
Donald Trumpek, bere aldetik, ikerketak "kutsu erabat politikoa" duela esan du, eta "Ameriketako Estatu Batuetako inoizko sorgin-ehizarik handienaren jarraipen hutsa" dela.
2021/05/25 - 22:12
New York 9 minutu eta 29 segundo belaunikatu da George Floyden omenez
New Yorkeko agintari eta buruzagi komunitarioak 9 minutu eta 29 segundoz belaunikatu dira George Floyden omenez.
2021/05/22 - 19:18
Empire State Buildingek 90 urte bete ditu
New Yorkeko ikur bihurtu da dudarik gabe 443 metroko eraikina. 4 milioi bisitari jasotzen zituen pandemiaren aurretik.
2021/05/20 - 00:42
Txertoa jaso dutenek ez dute maskara eraman beharko New Yorken
Txertatuek ez dute maskara eraman beharko New Yorken. Pandemia sasoiko neurri gehienak ezabatu ditu, eta 24 orduz martxan da berriro.
2021/05/19 - 23:08
New Yorkeko Fiskaltzak ikerketa kriminala abiatu du Trumpen enpresen aurka
AEBko presidente ohiak esan du bera auzipetzeko ahalegin "ustela” eta "etsia” dela.
2021/05/12 - 22:48
New Yorkeko metroan bidaia-bonuak oparitzen dituzte, txertatzearen truke
New Yorkeko metroan txertoa hartzea posible da. Gainera, txertoa hartu nahi duen orori bidaia-bonoa oparitzen diote.
2021/05/11 - 10:58
New York turistak txertatzen hasi da, sektorea suspertzeko
New Yorkeko Udalak txertaketa guneak jarri ditu turistentzat hiriko hainbat puntutan. Dosi bakarra behar duen Janssenen txertoa jartzen zaie bisitariei.
2021/04/16 - 10:22
Une hunkigarria: Ekuadorreko familia bat berriro elkartu da hiru urteren ostean
Hiru urte elkar ikusi gabe egon ostean, Ekuadorreko familia bat New Yorkeko aireportuan elkartu den une hunkigarria zuzenean bizi izan du Amaia Uribek.
2021/04/01 - 16:55
Artelanak whatsapp bidez erosteko aukera martxan da dagoeneko
New Yorken bizi diren nafar batek eta galiziar batek eskuragarriago egin nahi dute artea eta 500 dolarretatik beherako koadroak saltzen dituze whatsappetik.