Nicolás Maduro
2019/05/26 - 19:28
Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian elkartuko dira datorren astean
"Bigarren negoziazio-txanda bat" iragarri zuen larunbatean Norvegiako Atzerri Ministerioak, eta bi aldeek baieztatu egin dute gaur.
2019/05/24 - 12:33
Huawei konpainian 'berehalako inbertsioa' egingo duela iragarri du Madurok
Enpresa txinatarrak Venezuelan 4G sarea instalatzen lagundu dezan da Maduroren helburua.
2019/05/21 - 08:41
Venezuelako Asanblea Nazionalerako hauteskundeen aurrerapena iragarri du Madurok
Oraingoz, Juan Guaido oposizioko buruak ez du baztertu hauteskundeetara aurkeztea.
2019/05/17 - 13:46
Venezuelak Washingtonen duen enbaxadan zeuden ekintzaileak atxilotu dituzte
Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuek jakitera eman dutenez, Venezuelako enbaxada barrura sartu eta ekintzaileak atxilotzeko agindua bete dute.
2019/05/16 - 21:25
2004az geroztik preso zegoen komisario bat berak askatu duela dio Guaidok
Ivan Simonovis etxean giltzapeturik zuten. Bere indultua jaso ondoren askatu dutela adierazi du Guaidok.
2019/05/16 - 18:31
Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian negoziatzen ari dira
Hartu-emanak Kuban hasi ziren eta Oslon zenbait bilera egin dituzte sekretuan, Norvegiako Atzerri Ministerioaren bitartekaritzarekin.
2019/05/16 - 08:46
AEBk bertan behera utzi ditu Venezuelarekin dituen hegaldi guztiak
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak AEBren erabakia salatu du, eta 'zirkulatzeko askatasunaren aurkako erasoa' dela esan du.
2019/05/14 - 11:55
Venezuelak Washingtonen duen enbaxada uzteko eskatu die AEBk ekintzaileei
Ekintzaile gehienek dagoeneko eraikina utzi dute, baina lau pertsona barruan dadude oraindik.
2019/05/13 - 13:02
Maduroren Gobernuari zigor gehiago ezartzeko eskatu dio Guaidok EBri
Halaber, Europan izendatu dituen ordezkariak "ahalik eta gehien legitimatu" ditzala eskatu die Guaidok EBko "aliatuei", trantsizio gobernua "sendotzen laguntzeko".
2019/05/12 - 00:25
Venezuelarekin negoziatu nahi duten enpresei ‘arretaz ibiltzea’ aholkatu die AEBk
Era berean, Juan Guaidok hitz egiten duen bakoitzean herrialdean Interneterako sarbidea mozten duten enpresei zigorrak ezarriko dizkie AEBk
2019/05/10 - 21:32
Edgar Zambrano Parlamentuko presidenteordea zentro militar batera bidali dute
Beste bederatzi diputaturekin batera, Juan Guaido Parlamentuko buruzagiak bultzatutako kolpe militarrean parte hartzea leporatzen diote.
2019/05/10 - 13:26
Argindarra kendu dute Venezuelak AEBn duen enbaxadan, ekintzaileak kanporatzeko
Beste alde batetik, Juan Guaidok beste itzalaldi bat salatu du Zulia estatuan, eta, itzalean bada ere, kalera irteteko deia egin die herritarrei, “diktadurarekin amaitzeko”.
2019/05/09 - 10:37
Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteordea atxilotu dute
Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuak Edgar Zambrano atxilotu du, asteartean Batzar Nazional Konstituziogileak zazpi diputaturi inmunitatea kendu ostean.
2019/05/09 - 10:33
Edgar Zambrano Asanblea Nazionaleko presidenteordea atxilotu dute
Juan Guaido opositoreak "bahiketa" gisa hartu du atxiloketa. Bere burua Venezuelako presidente izendatu zuenak gidatutako estatu kolpe saiakera babestu izana leporatuta atxilotu dute.
2019/05/08 - 09:02
Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogileak immunitatea kendu die zazpi diputaturi
Chavismoak apirilaren 30eko estatu kolpe saiakerarekin lotzen ditu.
2019/05/07 - 23:30
Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Venezuelan misio bat bideratzeko prest
"Krisiari irtenbide baketsu eta demokratikoa emateko, aukera zehatzak aurkezteko eta eztabaidatzeko prest dago taldea", horren hirugarren bileraren adierazpenaren arabera.
2019/05/07 - 16:31
Estatu kolpe ahalegiak venezuelarren kezka areagotu du
Gaur da astebete Nicolas Maduroren aukako estatu kolpe ahalegina egin zutela. Saiakerak ezinegona sortu du Chavismoan eta oposizioaren batasuna pitzatu du.
2019/05/06 - 12:43
Venezuelarako harreman taldea gaur eta bihar bilduko da, konponbide baten bila
Costa Ricako hiriburuan izango den batzarrean, nazioarteko aditu taldeak Venezuelan azken asteotan gertatutakoa aztertuko du.
2019/05/06 - 10:43
Guaidok atea ireki dio esku-hartze militarrari
Orain arte, Juan Guaidok baztertu egiten zuen Estatu Batuetako esku-hartze militar baten aukera Nicolas Maduro botatzeko. Orain, jada, ez dio ezezkorik.
2019/05/05 - 15:21
Oposizioak kuartel atarietan biltzeko egindako deialdiak huts egin du
Atzo Guaidoren jarraitzaileak polizia eta militarrengana hurbildu ziren euren alde egiteko eskatuz. Ez zen, ordea, aparteko istilurik izan.