Juan Guaidoren jarraitzaileak Venezuelak Brasilen duen enbaxadan sartu dira
Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko buruzagiaren eta bere burua presidente izendatu zuenaren jarraitzaileak Venezuelak Brasilen duen enbaxadan sartu dira asteazken honetan, Brasilian.
Maria Teresa Belandriak (Guaidok Brasilen duen ordezkaria) ohar batean adierazi duenez, funtzionario batzuek gaur goizean esan dute "Juan Guaido presidentea onartzen dutela" eta "egoitza diplomatikoa Brasilen legitimoki egiaztatutako ordezkaritzari borondatez" emango ziotela.
Brasilgo Langileen Alderdiko Paulo Pimenta diputatu brasildarraren esanetan, ordez, taldeak eraikina "inbaditu" du goizaldean, eta "nahiko borroka bortitza" izan da Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren defendatzaileen eta aurkakoen artean.
"Brasiliako poliziak edo kantzileria berak gune hori indarrez hartzen saiatu ziren kolpisten ekintza erraztu eta babestu izanaren zantzuak daude", adierazi du Pimentak.
Enbaxadaren barruan dauden Guaidoren aldekoak EFE albiste-agentziari esan diotenez, Polizia Militarra bertan dago, eta uneotan egoera "lasaitasun handikoa" da.
Zure interesekoa izan daiteke
Trump Txinara joango da maiatzaren 13tik 15era, Xi Jinpingek gonbidatuta
Bidaia, Iranen aurkako erasoagatik atzeratua, Hego Korean hasiko da. Bertan, bi aldeek merkataritzari buruzko elkarrizketak izango dituzte.
Iranek bake proposamenari emandako erantzuna "guztiz onartezina" dela esan du Trumpek
Ez du erantzunaren xehetasunik eman, baina Teherani ohartarazi dio ez diela estatubatuarrei "barrerik" egingo. Brent upelaren prezioa % 4,5 garestitu da, 105,81 eurora arte, AEBko presidentearen erreakzioaren berri izan ostean.
Abukeshek Bartzelonan da jada, eta Avila astelehenean iritsiko da Brasilera, Israelen atxilotuta "sei egun gogor" igaro ostean
Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak iragarri du Abukeshek eta Avila deportatu dituztela, eta "probokatzaile profesional" deitu die.
Iranek AEBren azken bake proposamenari erantzun dio
Bertako hedabideen arabera, Irango Islamiar Errepublikak eskatu du negoziazioen lehen fasean gatazkaren amaiera bideratzeko, xehetasun gehiagorik eman ez badu ere.
Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte
Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".
Laboristen gainbehera Ingalaterran, Eskozian eta Galesen; populistak eta independentistak nagusi
Ingalaterran, Nigel Farageren Reform UK alderdia nagusitu da iparraldean eta erdialdean; Eskozian, SNP bosgarren agintaldia lortzeko moduan geratu da, eta Galesen, Plaid Cymruk aurrekaririk gabeko garaipena lortu du.
Europar Batasuna, nazioartean ahots bakarraren bila
Gerra hain gertu dauden eta aliantzak aldatzen ari diren honetan, Europak bere ingurura begiratzen du baina baita bere barrura ere. Izan ere, munduan izango duen lekua besteen baitan baino gehiago, bere esku dagoelako.
Putinek eta Zelenskik su-etena adostu dute maiatzaren 9tik 11rako
Era berean, herrialde bakoitzak 1.000 preso askatuko ditu.
EBren berrarmatzea: Alemaniak Europako armadarik handiena izan nahi du
Europar Batasuna berrarmatzeko moduaz eztabaidatzen ari da, AEBk kontinentean duen presentzia militarra murrizteko mehatxua egin ostean. Ane Irazabal EITBk Berlinen duen korrespontsalak egoeraren gakoak aztertu ditu EITBk ekoitzitako “Europa norabide bila” erreportaje sortako atal honetan.
AEBk eta Iranek elkarri eraso egin dioten arren, su-etenak indarrean jarraitzen duela ziurtatu du Trumpek
AEBko presidentearen arabera, bere Administrazioak Iranekin "negoziatzen" jarraitzen du Ekialde Hurbileko gatazkari amaiera emango dion akordioa lortzeko. Iranek, bere aldetik, "garaipena laster" ospatuko duela iragarri du, eta, aldi berean, Ormuzko itsasartearen "jabetza" aldarrikatu du.