Noos auzia
2016/02/25 - 17:12
Urdangarinekin COEko kide zelako aliatu zela deklaratu du Torresek
Horrenbestez, ukatu egin du harekin Noos sortzeko arrazoi nagusia Errege Etxearekin zuen lotura izatea.
2016/02/25 - 15:10
Torresek ukatu egin du Cristina infantarekin itunik
Bestalde, ikusmina dago Iñaki Urdangarinek noiz deklaratuko. Gaur arratsaldean edo bihar deklaratu beharko du.
2016/02/25 - 12:03
Torresek berretsi du fakturak 'benetakoak' direla
Noos Institutuko kideak ez deklaratzeko eskubidea erabili du lehenengoz epaiketan.
2016/02/24 - 15:21
NOOSek eta Errege Etxeak aholkulari bera zutela adierazi du Torresek
Noos Institutuak eta Errege Etxeak aholkulari bera zutela baieztatu du eta arazoak hasi zirenean Errege Etxeak erabaki zuela zein izango zen Urdangarinen etorkizuna.
2016/02/24 - 12:51
Erregearen abokatuak beste fundazio bat sortu zuen Urdangarinentzat
Diego Torresek berretsi egin du Errege-etxeak Iñaki Urdangarinek Noos Institutuan egiten zuen guztiaren berri bazuela.
2016/02/23 - 15:11
Errege Etxearekin lotu du auzia Diego Torresek
Esan duenez, Juan Carlos erregearen abokatuak eta Ogasunak egiten zutenaren berri bazuten, eta euren oniritzia jasotzen zutela Miguel Tejerirorekin egiten zituzten bileratan.
2016/02/23 - 12:57
Noosek erregearen abokatuaren oniritzia zuen, Torresen arabera
Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen bazkide zenak adierazi duenez, Jose Manuel Romerok eta Ogasunak Noosen jarduerak berrikusten eta onartzen zituzten.
2016/02/23 - 11:36
Erregearen abokatuaren eta Ogasunaren oniritzia zutela dio Torresek
Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen bazkide zenak adierazi duenez, Jose Manuel Romerok eta Ogasunak Noosen jarduerak berrikusten eta onartzen zituzten.
2016/02/18 - 14:40
Ruiz-Gallardonek Urdangarini eskaini zion Madril 2016 zuzentzea
Hautagaitza olinpiarraren kontseilari delegatuak azaldu duenez, erregearen koinatuak "fundazio bat" zuela esateko deitu zion.
2016/02/16 - 15:11
Infantak Aizoonen ez zuela erabakirik hartzen esan du Tejeirok
Borboiko Cristinak ez zuela inolako erabikirik hartzen senarrarekin erdibana zuen Aizoon enpresan esan dio Marco Antonio Tejeiro diruzain ohiak fiskalari.
2016/02/16 - 13:02
'Infantak Noos Institutuko jarduerekin ez zuen zerikusirik'
Marco Antonio Tejeiro Noos Institutuko kontulariak adierazi duenez, Cristina infantak ez zuen zerikusirik Institutuaren jarduerekin.
2016/02/16 - 11:50
Infanta errugabetu du Noos Institutuko kontulari ohiak
Marco Antonio Tejeirok epaiketan esan duenez, zuzendaritzako kide bazen ere, erregearen arrebak ez zuen eguneroko jardunean parte hartzen.
2016/02/12 - 14:06
Nooseko kontulari ohia: 'Aizoon enpresak langile faltsuak zituen'
Gainera, Pedralbes jauregitxoko etxeko langileak infantaren eta Urdangarinen enpresako kideak ziren.
2016/02/12 - 13:37
Aizoonek gezurrezko langileak zituen, Tejeiroren arabera
Nooseko kontulari oiharen arabera, Cristina infanta eta Iñaki Urdangarinen Aizoon enpresak gezurrezko langilak zituen.
2016/02/11 - 11:16
Matas: 'Urdangarinekin ondo konpontzea komeni zitzaigun'
“Erruduna naiz eta egindako kaltea ordaintzen saiatuko naiz”, esan du Balear Uharteetako presidente ohiak. "Egitasmo guzti honek Urdangarin jaunaren parte-hartzerik gabe ez du zentzurik", adierazi du.
2016/02/11 - 10:50
Urdangarin 'bitartekaria' zela adierazi du Matasek epaiketan
Jaume Matasek adierazi duenez, Illes Balears taldearen babesa lortzeko egindako lanaren trukean, txirrindulari taldearen segimedu bulegoa eskatu zuen Urdangarinek.
2016/02/10 - 13:36
Gonzalo Bernal: 'Jaume Matas presidentearen aginduak ziren beti'
Illesport Fundazioko zuzendari ohiak argitu duenez, gaiak ez zituen “sekula” Matasekin zuzenean jorratu, baina Ballesterren eta Linaresen aginduak Exekutiboko buruzagiarenak ziren.
2016/02/09 - 11:06
'Urdaingarini eztabaidarik gabe ordaintzeko agintzen zuen Matasek'
Jose Luis Ballester akusatuak esan duenez, Iñaki Urdangarinek eskatutako guztia ordaintzeko agindua eman zien Balearretako presidente ohiak.
2016/02/08 - 10:20
Palmako Auzitegian gaur ekingo diote berriro Noos auziaren epaiketari
Lehenengo Jose Luis Pepote Ballester Balear Uharteetako Kirol zuzendari nagusi ohia galdekatuko dute astearte honetan. Ballesterrek ikerketari lagundu zion.
2016/02/07 - 14:41
Noos kasuko epaiketari berriro ekingo diote etzi Palman
18 akusatuen deklarazioak hasiko dira eta, akusatuen eserlekuan, lehenengoz, Espainiako Errege-etxeko kide bat ikusiko dugu: Cristina infanta.