Nutrizioa
2022/04/27 - 23:21
Jatetxeetan alkoholik gabeko dieta mediterraneoa sustatzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak
Aholku sorta bat ematen duela errepikatzeko ohar bat igorri behar izan du Ministerioak. "Ez dira debekuak, beraz, gezurra da eguneko menuetatik ardoa edo garagardoa debekatuko dituztela", azpimarratu du.
2022/04/04 - 22:45
Familiek 500 euro gehiago gastatuko dituzte oinarrizko elikagaietan aurten, OCUren arabera
Erosketa saskia nabarmen garestitu da. OCU kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du, hala jarraituz gero, aurten familiek 500 euro gehiago gastatuko dituztela oinarrizko elikagaietan.
2022/04/04 - 21:26
OCUren arabera, erosketa-saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero
Aztertutako 156 produktu baino gehiagotik % 84 garestitu dira azken urtean. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergente, margarina, pasta, platanoak eta izokinaren salneurriak gehien igo diren prezioak dira.
2022/03/23 - 15:22
Denda handien hornitzaileek hornidura faltarik ez dagoela diote
Elikagaiak ekoiztu eta banatzen dituzten enpresak kezkatuta daude, baina era berean lasaitasun mezua bidaltzen dute. Onartzen dute produktu batzuk falta daitezkeela, baina lanean ari omen dira dendak ondo hornitzeko.
2022/03/22 - 14:46
Produkturik ez pilatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei, hornidura ziurtatuta baitago
Banatzaileek produkturik ez dela faltako esan dute, eta horiek pilatzeak salneurriak igotzea eta eskasia ekarriko lituzkeela ohartarazi dute.
2022/03/21 - 15:26
Elikagaien hornidura hainbat egunetarako bermatu dute Mercairuñan, asteburuan biltegiak bete ostean
Normaltasun osoz eskaintzen ari da zerbitzua Mercairuñan. Asteburuan piketeen jarduna txikiagoa izan omen da eta soilik Almeriatik ekartzen dituzten barazkien eskasia dago.
2022/03/21 - 15:22
Fruta eta barazki zehatz batzuk baino ez dira falta, baina prezioak etengabe garestitzen ari dira
Produktu gehienak gaur-gaurkoz bermatuta daudela berretsi dute agintariek. Egoera noiz konponduko zain, lasaitasunez eta zentzuz erosteko aholkatzen digute aste honetan ere.
2022/02/11 - 21:56
New Yorkeko eskoletan ostiralero menu beganoak ematen hasi dira, elikadura osasungarria sustatzeko
New Yorkeko eskoletan, haurrek ostiralero menu beganoa izan dezakete, alegia, produktu begetalez osatutako menua, animalia jatorrikorik gabe. Janari azkarraren herrialdean, elikadura osasungarria sustatuz, obesitateari aurre egin nahi dio New Yorkeko alkateak.
2021/11/19 - 09:04
Abian da Elikagaien Bilketa Handia Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan
Bilketa azaroaren 25era arte egingo dute, eta aurten ere ez da presentziala izango; elikagaien bankuek donazioak egiteko eskatu dute, elikagai-bonuen zein ekarpen ekonomikoen bidez.
2021/10/28 - 22:20
Zenbat garestitu dira oinarrizko produktuak?
Erosketa saskia, batez beste, %10-12 garestitu da azken hiruhilekoan. Barazkiak bereziki igo dira, tomateak, esaterako, %16 eta fruta %15. Oliba olioa %6 eta esnea eta arrautzak %5 inguru. Beste behin, krisi energetikoa dago atzean.
2021/10/20 - 20:25
Otogoieneko Borda Berri erretegiaren 'Txingurri' pintxoa, Euskal Herriko onena
'Txingurri' Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.
2021/08/19 - 22:31
Euskal muskuiluak supermerkatuetara heldu dira
Euskadiko Muskuilua supermerkatuetara heldu da. Itsaso zabalean dago haztegia, Mendexan, eta ikerketan urte batzuk eman eta gero, azkenean lortu dute.
2021/07/29 - 13:30
Salmonella, Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batean
Alertarekin lotuta ez da kasurik baieztatu Espainian, baina Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute.
2021/07/04 - 22:44
Getariako Fernando Alberdi, munduko 36 izozkigilerik onenen artean
Gelato Festival World Masters Italiako izozki artisauen munduko txapelketarako hautatu dute. Dona Doniko jabea duela 9 urte sartu zen izozkigintzan. Carlos Arribas zarauztarra izan zuen maisu.
2021/06/15 - 16:29
Jasangarritasuna, elikagai osasungarriak eta digitalizazioa aztergai Food4Future azokan
Hiru egunez, eta lehenengoz pandemia hasi zenetik, BECen milaka lagun espero dira foodtech industriaren kongresuan.
2021/06/14 - 09:50
Aurreneko hegaluzeak gaur porturatuko dituzte, baina kopuru handirik ez
Kanpainaren hasierak "ez du arrantzaleek espero zuten erritmorik izan", Kofradia Itsas Etxeak jakitera eman duenez.
2021/06/10 - 16:40
Leintz Gatzagan eta Añanako Gatz Haranean ekoitzitako gatzek Eusko Labela lortu dute
Arabako Gesaltza Añanan 148 tona gatz ekoizten dituzte urtean. Gipuzkoako Leintz Gatzagan, berriz, bi tona. Eusko Labela duen 18. produktua da gatza.
2020/12/10 - 13:52
Beltza izeneko patata merkaturatu dute, antioxidatzaileak dituen barietate berria
Produktua sortzeko erabiltzen duten prozedura metodo naturaletan oinarrituta dago erabat, kalitatezko aldaera desberdinak gurutzatuz egiten baita.
2020/11/16 - 14:32
Bizkaiko Elikagaien Bankuak bere izena erabiliz iruzur egiten ari direla salatu du
Bankuaren izenean telefono deiak egiten ari omen dira, biktimei banketxeko datuak eskatuz. Erakundetik gogorarazi dutenez, ordea, ekarpenak bonuen edo webgunearen bidez bakarrik egin daitezke.
2020/11/16 - 11:03
Hasi da Nafarroan azken 25 urteetako elikagaien bilketa garrantzitsuena
Supermerkatuko kutxan, Internet bidez, banku-transferentzia eginda edo dohaintza digitalen bitartez eman ahalko dute dirua herritarrek.