Nutrizioa
2013/03/27 - 18:03
Listeriak jota dagoen gaixoa ospitaleko janariarekin ez dela kutsatu ziurtatu dute
Bertako janariak eragindakoa izan daitekeela zabaldu da, eta catering enpresak erabat ukatu du albistea. Euren janarietan bakterio kutsadurarik izan ez dela ziurtatu dute Nafarroako legebiltzarrean.
2013/02/10 - 00:01
Frantziak Findus eta Carrefour etxeetako lasainak erretiratu ditu
Picard eta System U etxeetako produktuekin ere gauza bera egin du. Zaldi haragiaren jatorria Errumaniako hiltegi batean dagoela uste dute, zaldi haragia txahalkia balitz bezala saltzen baitzuten.
2013/01/21 - 08:03
Elikagaien iraungitzea atzeratu al daiteke?
Gobernua iraungitze-data atzeratzea aztertzen ari da, baina Elikagaien Segurtasunerako Agentziak erabakiko du elikagaien iraungitze-data edo hobetsitako kontsumo-data izan behar duten.
2013/01/07 - 12:35
Gabonetako gehiegikeriak arintzeko gomendioak
Urteko sasoi honetako gehiegikerien aurrean, adituek jarduera fisikoa eta dieta mediterraneoa gomendatzen dute.
2012/10/25 - 18:09
OCUk iruzurra leporatu dien oliba olioko marken zerrenda
Guztira, 40 marka aztertu ditu. Horietako 9k iruzurra egin dute etiketan, eta horietako bi ez dira kontsumorako egokiak.
2012/08/29 - 13:48
Larunbatean igoko da BEZa. Zein produktu garestituko dira, eta zenbat?
Gobernuak % 18tik % 21era igoko du BEZ zerga orokorra, eta % 8tik % 10era murriztua. Zein produktu igoko da hiru puntu eta zein bi?
2012/02/07 - 14:46
Argaltzeko dietak eskaintzen dituzten webguneak 'ez dira fidagarriak'
Eroski Consumer aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, sasi-dietak eskaintzen dituzte aztertu dituzten Interneteko atari gehienek eta dietak ez zaizkiola bezeroari egokitzen.
2012/02/06 - 16:48
Minbizien % 35 elikadura on batez saihestu daitezke
Elikadura, jarduera fisikorik eza, eta alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa daude gaur egungo minbizien % 40ren atzean.
2012/01/18 - 13:41
Hanburgesa eta saltxitxa osasuntsuak Bizkaian ekoizten dira
Bizkaiko harakinen elkarteak (OkelBiz) hanburgesa eta saltxitxa osasuntsuak lantzen ditu, gehigarri kimikorik eta kontserbagarririk gabe eta euskal produktuekin.
2012/01/10 - 21:42
Askaria egiteko, hobe ogitartekoa opila baino
Donostiako Udalak kanpaina berezia hasiko du eskoletan. Maiatza bitartean, hamar mila ogitarteko inguru banatuko ditu eskola irteeran.