Minbizien % 35 elikadura on batez saihestu daitezke
Herrialde garatuetan, baliteke minbizien % 10 fruta eta barazki gutxi jateak ekartzea. Are gehiago, elikadura osasungarri batek % 35 jaitsi ditzake gaixotasun hori izateko aukerak.
Datu horiek, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak, Iñigo Sainz de Inchaustegui Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko (AECC) ordezkariak eta elkarte horretako Gabriel Maria Otalora Bizkaiko gerenteak eskaini dituzte ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian.
Otalorak garrantzi handia eman nahi izan dio gaixotasun horren prebentzioari, elikadurak, aktibitate fisikoak eta alkohol edota tabakoaren kontsumoak gaur egungo minbizien % 40a eragin ditzakelako. Gainera, aipatutako tabakoa gaixotasun hori saihesteko faktore garrantzitsuena da.
Azkenaldian, tabakoaren eraginez sortutako minbizien kopurua igo egin da Euskadin, eta, hori dela eta, Bizkaiko AECCk erretzeari uzten laguntzeko talde-terapiak sortu zituen. Talde horietan 341 pertsonak hartu zuten parte, eta, elkartearen kalkuluen arabera, parte-hartzaileen % 48k utziko dio erretzeari.
Tumore ohikoenak
Euskadin, minbizi kasuek gorantz egin dutela azpimarratu dute, nahiz eta hazkunde horrek biztanleriaren hazkundearekin eta bizi-itxaropenarekin erlazio zuzena izan. Datu horiek direla eta, azken sei urteetan gaitz horrengatik Osakidetzan operatutakoen adinaren batezbestekoa 2,5 urte hazi da.
AECCk eskainitako datuei erreparatuz, gizonen kasuan tumorerik ohikoenak prostatakoak (% 20,7), kolonekoak (% 16,5) eta biriketakoak (% 14.8) dira, eta emakumeen artean bularrekoak (26,4) kolonekoak (% 12,8) eta uterokoak (% 6,2).
Herrialde garatuetan, baliteke minbizien % 10 fruta eta barazki gutxi jateak ekartzea. Are gehiago, elikadura osasungarri batek % 35 jaitsi ditzake gaixotasun hori izateko aukerak.Datu horiek, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak, Iñigo Sainz de Inchaustegui Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko (AECC) ordezkariak eta elkarte horretako Gabriel Maria Otalora Bizkaiko gerenteak eskaini dituzte ostegun honetan Bilbon eginiko agerraldian. Otalorak garrantzi handia eman nahi izan dio gaixotasun horren prebentzioari, elikadurak, aktibitate fisikoak eta alkohol edota tabakoaren kontsumoak gaur egungo minbizien % 40a eragin ditzakelako. Gainera, aipatutako tabakoa gaixotasun hori saihesteko faktore garrantzitsuena da.Azkenaldian, tabakoaren eraginez sortutako minbizien kopurua igo egin da Euskadin, eta, hori dela eta, Bizkaiko AECCk erretzeari uzten laguntzeko talde-terapiak sortu zituen. Talde horietan 341 pertsonak hartu zuten parte, eta, elkartearen kalkuluen arabera, parte-hartzaileen % 48k utziko dio erretzeari.Tumore ohikoenakEuskadin, minbizi kasuek gorantz egin dutela azpimarratu dute, nahiz eta hazkunde horrek biztanleriaren hazkundearekin eta bizi-itxaropenarekin erlazio zuzena izan. Datu horiek direla eta, azken sei urteetan gaitz horrengatik Osakidetzan operatutakoen adinaren batezbestekoa 2,5 urte hazi da.AECCk eskainitako datuei erreparatuz, gizonen kasuan tumorerik ohikoenak prostatakoak (% 20,7), kolonekoak (% 16,5) eta biriketakoak (% 14.8) dira, eta emakumeen artean bularrekoak (26,4) kolonekoak (% 12,8) eta uterokoak (% 6,2).
Zure interesekoa izan daiteke
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea 14:00etan irekiko dute berriro, Baionatik Bordelera joateko
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.
5 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, emazteari modu jarraituan tratu txarrak eman eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.
HIES kasu berrien kopurua 125etik 95era jaitsi da aurten; hala ere, adituek zuhur jokatzeko eskatu dute
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, 125etik 95era. Harribeltza elkartearen esanetan, zuhur hartu behar da datua, lehen aldia delako eta beheranzko joera finkatzeko urteak pasa behar direlako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 21 udalerritako ur-kontsumoa mugatzea gomendatu dute
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Sukarrieta, Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroa dira ur-eskasiak kaltetutako herriak.
Sarek eta Donostiako Piratek abuztuaren 14rako mobilizazioa deitu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde
Bi eragileak elkarrekin aritu dira lanean lehen aldiz, eta indarrak batu dituzte “gatazkaren ondorioei konponbide integrala" emateko beharra azpimarratzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, bikotekidea hiltzea egotzita
Hilketa atzo arratsaldean gertatu zen. Erasotzaileak labankadaz hil zuen emakumea, Bartzelonako Sant Marti barrutiko etxebizitza batean, eta, ondoren, ihes egin zuen. Etxebizitzan, bikotearen bi seme-alaba adingabeak zeuden.