Oiartzun
2021/03/21 - 21:47
Jaizkibel mendian sutea piztu da
Dagoeneko kontrolpean dute. Gaintzurizketa inguruko basoan izan da, eta sugarrek eragindako kea Lezotik edota Errenteriatik ere ikusi da.
2021/03/10 - 15:33
Gipuzkoan sei herri daude 60ko intzidentziaren azpitik
Bizkaiak eta Arabak baino intzidentzia tasa txikiagoa dauka Gipuzkoak. Eta hiru hiriburuetatik Donostia da transmisio baxutik gertuen dagoena.
2021/03/03 - 19:34
Sute batek pabilioi bat kiskali du Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean
Suak plastikoa ekoizteko enpresa bat erre du eta lau langile artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Inguruko beste enpresa batzuetan ere izan dira kalteak.
2021/03/03 - 15:43
Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean industria-nabe batek su hartu du
Sutea plastiko enpresa batean piztu da eta langileak barrutik atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu (irudiak: @marclovesmeblog eta EITB Media).
2021/01/24 - 15:39
"Itxaropentsu" dago Bernardina, covid-19aren aurkako txertoaren bi dosiak hartu ondoren
Txertaketa zikloa amaituta, bigarren dositik astebetera, Bernardina Escuderok ez du sumatu albo-ondoriorik. Egoitzan segurtasun neurri zorrotzekin jarraituko dute, baina orain "lasaiago" dago.
2021/01/04 - 17:42
Aiton-Etxek dio inoiz ez duela ukatu erabiltzaileen txertoa hartzeko eskubidea
Gaineratu duenez, "jaso nahi duenak, unea iristen denean, bere osasun-zentrora jo ahal izango du".
2021/01/04 - 15:41
Oiartzungo Aiton Etxe zentroko zuzendaritza, azalpenak ematera behartuta
Zentroko zuzendaritzak adierazi duenez, ez diote txertatzeari uko egiten. Osasun arduradunen jarraibideek esango omen dute noiz eta nola egingo den eta azken erabakia norbanakoen esku dagoela diote.
2021/01/02 - 21:09
Oiartzungo eguneko zentro batek uko egin dio erabiltzaileak txertatzeari
Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtatu du nahi duten erabiltzaileen txertaketa bermatuko duela. Horrelako gauzak gerta ez daitezen, zentro horiek publiko egiteko eskatu du EH Bilduk.
2020/12/26 - 13:44
Gizon bat hilda aurkitu dute Oiartzunen, aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, nazionalitate alemaniarra duen gizonezko bat dela uste dute. Joan den abenduaren 21etik desagertuta zegoen.
2020/12/24 - 14:26
Giza gorpuzkiak aurkitu dituzte Oiartzungo Landabarren industrialdean
Ikerketa abiatu dute jazotakoa argitze aldera, baina, lehen hipotesien arabera, ez omen du gertaera kriminal batekin zerikusirik.
2020/12/05 - 15:58
Lete antzerkilariaz, Lete kantariaz, Lete poetaz, Lete bertsozaleaz... Xabier Letez
Hil zela 10 urte bete berritan sortzailearen bizitza eta obra ezagutzeko ibilbidea egin dute Oiartzunen, "Hitzen Lihoa" elkarteak antolatuta.
2020/12/03 - 21:24
Euskalsis, jarduera sismikoa atzemateko eta neurtzeko sare propioa
Isolatutako eremuetan kokatutako 15 estazioko sarea izango da, eta lur azpiko mugimendu txikiena ere aztertzeko aukera emango du.
2020/11/18 - 11:23
Gipuzkoako merkatariak, kezkatuta Amazonek Oiartzunen irekiko duen zentroagatik
Udalak "saltoki txikien alde" agertu bada ere, ziurtatu du ezin diola AEBko multinazionalari "baldintza zorrotzagorik" ezarri.
2020/11/16 - 19:32
Amazonek logistika zentro berri bat irekiko du Oiartzunen
San Jose Lopez garraio enpresaren biltegian jarriko du zentroa, hain zuzen ere.
2020/11/15 - 14:24
Ertzaintzak 200 bat gazteko kale-edana handi bat desegin du Artxandan (Bilbo)
Gainera, 100 pertsona salatu dituzte larunbatean, Euskadin, gehienak etxeratze-aginduaren ostean, kale-zurrut eta festetan.
2020/11/07 - 13:33
Basoa botatzen ari zen gizon bat hil da Artikutzan
Dirudienez, zuhaitz bat gainean erori zaio. Abisua 09:00ak aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek. Hildakoak politraumatismoak izan ditu.
2020/10/24 - 11:10
Onik aurkitu dute perretxiko bila joan, eta Artikutzan galdu zen gizona
Larunbat honetan, 05:30 aldera, inguru horretatik zebilen mendizale batek aurkitu du 73 urteko gizona.
2020/10/24 - 01:21
73 urteko gizon bat desagertu da Artikutzan, perretxikotara joan ostean
20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.
2020/10/20 - 01:38
Ostiralean desagertu zen 38 urteko mendizale baten bila ari dira Aiako Harrian
Dispositiboa arratsaldeko lehen orduan jarri dute martxan, mendizalearen senideek salaketa jarri ondoren, eta iluntzean bilatzeari utzi diote. Astearte goizean berriro abiatuko dira bilaketa lanak.
2020/10/10 - 13:31
Onik aurkitu dute Aiako Harriak inguruan galduta zegoen 52 urteko emakumea
Goizaldean eman dute abisua emakumearen etxekoek. Atzo arratsaldean atera zen etxetik, mendi ibilaldi bat egitera.