Giza gorpuzkiak aurkitu dituzte Oiartzungo Landabarren industrialdean
Giza gorpuzkiak aurkitu dituzte ostegun honetan Oiartzungo (Gipuzkoa) Landabarren industrialdean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Iturri berak zehaztu du, lehen hipotesien arabera, jazotakoak ez omen duela gertaera kriminal batekin zerikusirik.
07:30ean jaso du abisua Ertzaintzak. Dirudienez, bidean bertan aurkitu dituzte giza gorpuzkiak.
Gauzak horrela, ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitze aldera, baina badirudi ez dela hilketa bat izan.
Antza denez, "ibilgailu handi" bat egon liteke inplikatuta. Dena den, oraindik ere hipotesi guztiak zabalik daudela zehaztu du Segurtasun Sailak.
Gorpuzkiak aurkitu dituzten lekura Ertzaintza, mediku forentsea eta epaile bat bertaratu dira, eta Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan aztertuko dituzte orain.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak