Oñati
2016/11/11 - 23:10
Lekaixoka!, 2017an Oñatin egingo den Kilometroak jaiaren leloa
Txantxiku ikastolak antolatuta, datorren urtean iraileko azken igandean egingo da Gipuzkoako Ikastolen jaia.
2016/10/22 - 14:49
Gomiztegiko harrobia handitzearen kontrako protesta, Arantzazun
'Arantzazu defenda dezagun' lelopean, herritar talde batek elkartaratzea egin du harrobiaren ustiapena bikoiztearen aurka.
2016/10/22 - 14:35
Arantzazuko inguruneak babesteko deia egin dute
Arantzazu Defenda Dezagun! herri plataforma harrobia handitzearen kontra azaldu da, eta bere arrazoiak plazaratu ditu.
2016/10/04 - 17:16
GipuzkoAround: Gipuzkoako herri guztiak, 6 minutuan
GipuzkoAround Proiektuak bideoa egin du, Gipuzkoako herri guztiak erakustea xede. Lurralde horretako edertasuna islatzen du.
2016/08/22 - 14:51
Gipuzkoako telefono-zenbaki berriek 843 aurrezenbakia izango dute
Probintzian beti erabilitako 943 hasiera duten zenbakiak amaitzen ari dira.
2016/08/11 - 22:39
Enpresen eta kulturaren munduek azken agurra eman diote Juan Celayari
Ehunka herritar bertaratu dira Oñatiko San Miguel elizara, enpresaburua zena agurtzeko.
2016/08/10 - 15:45
Juan Celaya enpresaburu eta euskaltzalea hil da
Oñatiarra Cegasa, Tuboplast eta Hidronor enpresen presidente izan zen, eta ikastolen eta UEZIren sorreran parte hartu zuen.
2016/06/04 - 14:11
Ekainaren 5eko galdeketetan parte hartuko duten herriak
Gipuzkoako 32 herritan, Ispasterren (Bizkaia) eta Aramaion (Araban) egingo dituzte galderak, 09:00etatik hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera.
2016/05/10 - 21:55
Langile bat zauritu da Oñatin, baso-lanak egiten ari zela
Pinu bat gainera erori zaio, eta konorterik gabe gelditu da, jasotako kolpearen ondorioz. Helikopteroz eraman dute Donostiara.
2016/04/12 - 20:48
Larri zauritu da txirrindulari bat Oñatin, autobus batek harrapatuta
Istripua San Prudentzioko biribilgunean jazo da. Zauritua Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute. Zornotzan ere beste istripu bat izan da, eta bi lagun zauritu dira.
2016/04/03 - 01:34
Pertsona bat hil da Galdakaon, sute baten eraginez
Oñatin beste sute bat izan da, eta horren ondorioz bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
2015/11/10 - 21:44
Langile bat zauritu da erorikoa izanda Oñatin
Gizonezkoa Debagoienako ospitalera eraman dute eta bere bizitza ez dago arriskuan.
2015/09/29 - 18:23
Urquijok presoen aldeko hiru ekitaldi debekatzeko eskatu du Oñatin
Oñatiko jaien baitan egitekoak diren bazkari bat, eta euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze eta ekitaldi bana debekatzea eskatu du.
2015/07/21 - 20:22
ULMA Taldeak 314 milioi euroko akordioa lortu du
Akordioak bi zati ditu; batetik, 150 milioi euroko mailegu bat, sei urterako, eta, bestetik, zirkulatzailea finantzatzeko lerro batzuk, 164 milioi euro balio dutenak, bi urterako.
2014/11/01 - 17:51
Ehiztari bat hil da Oñatin, basurdetan ari zela
Hildakoa 48 urteko Oñatiko bizilagun bat da. Beste hamar lagunekin batera ari zen basurdetan, Lezesarri auzoan.
2014/07/20 - 19:49
Oñatiren eta txokolatearen arteko loturak badu bere museoa
Anton Azpiazuk duela 28 urte hasitako ikerketa lanaren emaitza da. 60 koadrotan, margoak, grabatuak, marrazkiak eta txokolatea egiteko duela ia 400 urte erabiltzen ziren tresnak ikusgai.
2014/03/29 - 20:50
Cegasako langileek manifestazioa egin dute Oñatin
Datorren astean jasoko dituzte erregulazio txostenaren xehetasunak, baina, enpresa batzordearen arabera, Cegasa bideragarria da eta borrokan jarraituko dute.
2013/11/27 - 19:17
Gizonezko bat hil da Oñatin traktore batekin izandako istripu batean
Traktore batek kamioi baten kontra talka egin du eta amildegi batetik behera erori eta gidaria, 56 urteko gizon bat, bertan hil da.
2013/10/23 - 11:38
Garitanok Debagoieneko alkateekin bilera egingo du gaur
Bilera 09:30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan.
2013/10/21 - 19:15
Debagoieneko udalek banaka ikertuko dute Fagorren krisiaren eragina
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eskualdeko udaletako alkateekin bildu da, eta "udal bakoitzak ondorioak banan-banan neurtzeko lan ildoak sortzea" adostu dute batzarrean.