Pertsona bat hil da Galdakaon, sute baten eraginez
79 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Galdakaon, larunbat honetako zortzi eta erdiak aldera etxebizitza batean jazo den sute baten ondorioz.
Suteak ke handia eragin du, eta suhiltzaileak bertaratu direnean eta hilda topatu dute biktima.
Galdakaoko Aranzelai kaleko bederatzigarren zenbakian izan da ezbeharra. Etxeko beste bizilagunak kalera aterarazi dituzte.
Epailearen esku geratu da auzia, eta suhiltzaileak ere ikertzen ari dira nola eta zergatik gertatu den sutea.
Baserri batean sutea, Oñatin
Oñatiko Olabarrieta auzoko baserri batean (tximinian, hain zuzen ere) sua piztu da arratsaldeko 19:30ak bueltan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea ez da handia izan, baina ke handia sortu du eta 51 eta 71 urteko bi gizonezko Arrasateko ospitalera eraman dituzte bertan artatzeko, kea arnastu baitute.
rnastu baitute.Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak