Ondarroa
2018/04/25 - 13:35
20 marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan, arrantza ontzi batean
'Lamna nasus' espeziea babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordearen gomendioen arabera.
2018/03/23 - 16:00
Asturiasen desagertutako emakumeetako batena da EAEko kostaldean aurkitutako gorpua
Gorpua Concepción Barbeira emakumearena da, Castrillon (Asturias) desagertutako martxoaren 2an.
2018/03/22 - 22:28
Emakume bat hilda topatu dute itsasoan, Lekeitio eta Ondarroa artean
Urpekari batek topatu du gorpua, kostaldetik gertu.
2018/03/19 - 12:44
Zunbeltz Larrea preso ondarroarra aske gelditu da
Castelloko kartzelatik irten da goizean, espetxean 15 urte egin ostean.
2018/03/12 - 11:14
Izurde artean arraunean
Lea Artibai Arraun Taldeko neskak larunbatean Ondarru parean entrenatzen ari zirela izurde talde bat gerturatu zitzaien (Lea Artiba Arraun Taldean grabatutako irudiak).
2018/02/20 - 19:58
Transexualitatearen inguruko hezkuntza plan bat eskatu dio Chrysallisek Jaurlaritzari
Institutuan horren berri eman bezain pronto ikaskideek eta irakasleek Ekairen sexu-nortasuna onartu zutela azaldu du elkarteak. Berak erabakitako izenarekin deitzen zioten, gaineratu duenez.
2018/02/17 - 21:31
Jendetza bildu da Ondarroako plazan, Ekairen familiari babesa adierazteko
Triste dago Ondarroako herria, negar malkotan, 16 urteko Ekai gazte transexualaren heriotza dela-eta.
2018/02/17 - 20:39
Ekai gogoratzeko elkarretaratzea egin dute Ondarroan ehunka lagunek
Udalak hiru eguneko dolua deitu du heriotza salatzeko, eta ostadar bandera jarri du masta erdian.
2018/02/17 - 20:10
Chrysallis: 'Nerabe transexualek zailtasun anitz dituzte'
Ehunka lagunek parte hartu dute Ondarroan, bere buruaz beste egin duen Ekai gazte transexuala gogoratzeko, Chrysallis Euskal Herria adingabe transexualen familien elkarteak deitutako elkarretaratzean
2018/01/17 - 22:08
Ibon Iparragirre gaixorik larri dagoen presoa datozen orduetan iritsiko da Arrasatera
Preso ondarrutarra Alcalako espetxetik atera eta Aita Menniko Psikiatria legaleko eremuan sartuko dute.
2018/01/05 - 19:25
Espainiako Arartekoa Ibon Iparragirreren egoera ikertzen ari da
Iparragirre preso mantentzeko darabilen irizpidea zein den argitu dezala eskatu dio Arartekoak Espetxeetako Zuzendaritzari. Iparragirrek hiesa du, azken fasean.
2017/12/29 - 15:44
Ostiral honetan itzuli dira etxera Kamiñalde auzoko azken familiak
2016ko martxoan, mendi-magalean izandako luizi baten ondorioz, 176 familiak euren etxeak utzi behar izan zituzten; 21 hilabete eman dituzte, hortaz, etxetik kanpo.
2017/12/29 - 12:55
Ondarroan etxetik irtenarazi zituzten azken zazpi familiak itzuli egin dira
Lur-jauzi baten ondorioz, 176 familiak etxetik atera behar izan zuten, 2016ko martxoan, Kamiñalde auzoan, baina pixkanaka-pixkanaka itzultzen joan dira.
2017/12/26 - 08:35
Gaur hasiko dituzte Ibon Iparragirre Aita Mennira eramateko tramiteak
Ondarroako presoaren familiak ez du "begionez" hartu epailearen erabakia, ospitale batera eraman arren, Iparragirrek preso jarraituko duelako.
2017/12/22 - 19:52
Ibon Iparragirre presoa Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindu du epaileak
Etxeratek adierazi du neurri "krudela" dela, zentro horretara eramanda "muturreko egoeran" dagoen presoaren osasun beharrizanak asetzen ez direlako.
2017/12/17 - 14:54
Hiru edukiontzi erre dira goizaldean Ondarroan
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 05:00etan piztu da sua Sabin Arana kalean kokatutako edukiontzietan.
2017/11/14 - 21:34
Ekintza sinbolikoa Alcala Mecon, gaixotasun larriak dituzten presoen alde
Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate presoen amak anbulantzian joan dira espetxe atariraino, mediku eta erizain talde batek lagunduta.
2017/10/22 - 20:31
Larri gaixo dagoen Iparragirre presoa aske uztea eskatu dute Ondarroan
Kalera Kalera ekimenak deituta, jendetza batu da Ondarroan. Iparragirre oso larri dagoela salatu dute berriro haren senideek eta lagunek, eta berehala askatzeko eskatu dute.
2017/10/15 - 15:20
Ibon Iparragirre presoa etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea, Ondarroan
Bilkuran salatu dutenez, bere osasun egoera "muturrekoa" da. Izan ere, Iparragirre hiesak jota dago, gaixotasunaren azken fasean.
2017/10/14 - 00:09
Ibon Iparragirre presoak bizi duen 'muturreko egoera' salatu du Etxeratek
Presoen senideen elkarteak adierazi duenez, gaixo larri dagoen presoak infekzio bat izateko arrisku handia du eta edozein infekziok heriotzara eraman lezake.