Opor fiskalak
2020/09/24 - 13:21
Bilbok izoztu egingo ditu 2021eko udal zergak eta tasak
Zergadunentzat dauden onura fiskalak eta ordaintzeko erraztasunak ere mantenduko dira.
2018/09/19 - 18:13
Aldundiek ez diete enpresei kalte-ordainik eman beharko opor fiskalengatik
Foru Aldundiek ondare-erantzukizun moduan erantzuteko baldintza legalak ematen ez direla ebatzi du Auzitegi Gorenak.
2015/05/26 - 21:04
Opor fiskalengatik ogasunen aurka aurkeztutako salaketa artxibatu dute
2014ko uztailaren 8an hasitako ikerbidea horrela ebatzi du Juan Calparsoro fiskalburuak. ELA sindikatuak hiru ogasunetako arduradunen kontra salaketa aurkeztu zuen.
2014/07/21 - 21:59
De Andres: 'Isunaren % 30 ordaintzea adostu dute hiru aldundiek'
Finantza Publikoen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da, baina akordioa lehenago ixtea espero du De Andresek. Eusko Jaurlaritzak isunaren % 70 ordaindu behar duela errepikatu du Garitanok.
2014/07/20 - 18:03
Opor fiskalengatik jarritako isunaren % 70 Jaurlaritzak ordainduko du
Proposamen hori eramango du Jaurlaritzak asteazkenean Finantzen Euskal Kontseilura, eta antza denez, hiru aldundiek onartu egingo dute.
2014/06/11 - 17:13
Arabako Batzar Nagusiak, isunaren %70a Jaurlaritzak ordaintzearen alde
De Andresek gainerako % 30a hiru foru erakundeek pagatzea eskatu du, Ekarpen Legeagatik markatutako koefizienteen arabera.
2014/05/15 - 14:48
Bilbaori opor fiskalengatik kargu hartzeko eskatu dio EH Bilduk
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak, berriz, enpresariak EAJk opor fiskalen inguruan egindako "kudeaketa txarra"ren biktima direla salatu du.
2014/05/14 - 23:00
Opor fiskalen inguruko isuna neurriz kanpokoa dela esan du Urkulluk
Beste iragarpen ekonomiko bat ere egin du. Azken urteetan eginiko ahaleginaren ondorioz, hiru urtean defizita zerora jaitsi daitekeela esan du.
2014/05/14 - 19:13
Urkullu: 'Opor fiskalen isuna barrenik gabeko EBtik dator'
Halaber, Euskadin 2017rako defizit zero helburua lortzea "zentzuzkoa" dela adierazi du lehendakariak.
2014/05/14 - 15:25
'Opor fiskalen' afera betiko ixteko eskatu du Montorok
Espainiako Ogasun ministroak esan du Gobernua oraindik isunaren ondorioak aztertzen ari dela.
2014/05/13 - 18:34
Espainiari opor fiskalengatik jarritako isuna txalotu du Bruselak
Gobernu europarra pozik azaldu den arren, Auzitegiak ezarritako isuna Bruselak berak eskatutakoaren erdia baino gutxiago da.
2014/05/13 - 15:51
Opor fiskalen isuna 'neurrigabea' dela uste du Jaurlaritzak
Isunak euskal erakundeetan izango lukeen eragina aztertu eta “balizko aginduak” nola bete erabakitzeko Finantza Publikoen Euskal Kontseilua deitzea proposatu du Gatzagaetxebarriak.
2014/05/13 - 12:24
30 milioi euroko isuna, opor fiskalengatik
Erabakia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hartu du. Isuna Espainiari jarri dio, opor fiskalen dirua berreskuratzeko zazpi urteko atzerapena izateagatik.
2014/05/13 - 12:03
30 milioi euroko isuna jarri die Europak aldundien 'opor fiskalei'
Espainiak laguntza horien % 100 berreskuratu du jada (500 milioi euro inguru), baina zati handi bat denboraz kanpo bueltatu ziren (12 urterainoko atzerapenaz), Europako erakundeen arabera.
2014/05/13 - 09:19
EBk gaur erabakiko du opor fiskalengatik isuna jarri ala ez
Europako Batzordeak 64 milioi euroko isuna proposatu zuen. Aldundiek oraindik ez dute adostu nola ordaindu isuna jartzea erabakitzen badute.
2014/05/08 - 13:29
De Andres:'Jaurlaritzak opor fiskalen isunaren % 70 ordaindu behar du'
Ezarritako epean "opor fiskaletako" dirua ez berreskuratzeagatik euskal aldundiei isuna jarriko dien erabakiko du Europako Justizia Auzitegiak maiatzaren 13an.
2014/05/06 - 13:55
Europak maiatzaren 13an erabakiko du opor fiskalak zigortzen dituen
Diru-laguntzak legez kanpokotzat jo zituzten 2001ean, eta 2006an kontrako epai bat ere izan zuten. Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak Espainiari 50 milioi euroko isuna jartzea eskatu zuen.
2013/09/11 - 12:30
EAEko 'opor fiskalen'auziaren kronologia
EAEko 'opor fiskalen' auziak 12 urte daramatza Europar Batasuneko erakundeetan.
2013/09/11 - 01:30
EAEko ogasunek zuhurtzia eta baikortasuna agertu dute
Jaurlaritzari dagokionez, Josu Erkorekak ere zuhurtziaren alde egin du eta EBko Justizia Epaitegiaren behin betiko erabakia Euskadiren "aldekoa" izango delako itxaropena adierazi du.