Opor fiskalengatik jarritako isunaren % 70 Jaurlaritzak ordainduko du
Opor fiskalengatik Europak jarritako 30 milioi euroko isunaren % 70 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Hala, Eusko Jaurlaritzak 21 milioi ordainduko ditu guztira. Dena den, oraindik ikusteke dago nola banatuko den gainerako 9 milioi euroren ordainketa.
Proposamen hori eramango du Eusko Jaurlaritzak asteazkenean Euskal Finantzen Kontseilura, eta itxura guztien arabera, hiru aldundiek onartu egingo dute.
Eusko Jaurlaritzak astelehenean deituko du, ofizialki, Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera datorren asteazkenerako, uztailaren 23rako.
Espainiako Ogasun Ministerioak joan den astean ondokoa proposatu zuen: Arabak isunaren % 65 ordaintzea, Bizkaiak % 21 eta Gipuzkoak % 12 ordaintzea. Proposamenarekin ez ziren bat etorri aldundietako ordezkariak, eta horren aurrean, Cristobal Montorok zuzentzen duen departamentuak erabaki zuen euskal erakundeek eurek erabaki dezatela isuna elkarren artean nola banatu.
Asteazkenean adostasuna egongo balitz, bileraren ostean jakinaraziko ditu horren xehetasunak Gasteizko Gobernuak.
Zure interesekoa izan daiteke
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako