Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, isunaren ordainketa adosteko
Eusko Jaurlaritzak astelehenean deituko du, ofizialki, Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera datorren asteazkenerako, uztailaren 23rako. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 milioiko isuna ezarri zion Espainiari, 90eko hamarkadan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 300 enpresak jaso zituzten laguntzak (gerora legez kanpokotzat jo zituzten laguntzak) berandu itzultzeagatik. Isun horren ordainketa nola banatu erabaki beharko dute aldundiek eta Jaurlaritzak. Oraingoz, ez dago ezer erabakita. Asteazkenean adostasuna egongo balitz, bileraren ostean jakinaraziko ditu horren xehetasunak Gasteizko Gobernuak.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak deituko du asteazkeneko hitzordua.
Espainiako Ogasun Ministerioak joan den astean ondokoa proposatu zuen: Arabak isunaren % 65 ordaintzea, Bizkaiak % 21 eta Gipuzkoak % 12 ordaintzea. Proposamenarekin ez ziren bat etorri aldundietako ordezkariak, eta horren aurrean, Cristobal Montorok zuzentzen duen departamentuak erabaki zuen euskal erakundeek eurek erabaki dezatela isuna elkarren artean nola banatu.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako