Oporrak
2019/06/25 - 13:39
Imsersoko turismo programan izena emateko epea hasi da
Uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Lehenengo aldiz izena ematen dutenek eta inskripzioan aldaketak egin nahi dituztenek baino ez dute jakinarazi behar.
2019/04/17 - 22:58
Hasi dira Aste Santuko oporrak
Euskal errepideetan ia milioi erdi joan etorri aurreikusten dira. Arratsaldeko 3retan hasi da irteera operazioa eta 5 kilometroko ilarak ere sortu dira Armiñonen eta Biriatun.
2019/04/17 - 15:53
Aste Santuan handia da autokarabana alokatzeko eskera
Egunotan prezioak bikoiztu egiten dira. Aukera merkea ez den arren, askok esperientzia errepikatu egiten dute urtero.
2019/04/12 - 20:17
EAEko errepideetako toki eta ordurik gorabeheratsuenak
Segur aski, zirkulazio-fluxurik handienak A-8 errepidean, Kantabriako mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko elkargunean, Armiñonen, izango dira.
2019/04/12 - 19:14
Oporretako egunik jendetsuenetakoa da aireportu eta tren eta autobus geltokietan
Gaurtik jada ohi baino tren eta hegaldi gehiago egongo dira aurreikusita. Loiun esaterako gaur bakarrik 157 hegaldi daude antolatuta.
2019/04/09 - 20:18
San Prudentzio efektua: Mahaiko 1.006 kide berri aukeratu dituzte Gasteizen
Apirilaren 1ean 2.781 pertsona zozketa bidez hautatu zituen Udalak, baina Hauteskunde-batzordeak pertsona askoren alegazioak onartu ditu.
2019/04/05 - 17:41
Aste Santuaren inguruko egunetan greba deitu dute Air Nostrumeko pilotuek
24 orduko lanuzteak egingo dituzte apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24an, Airelineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak iragarri duenez. Ekoizpena beste airelineetara ez desbideratzea eskatzen dute.
2019/03/26 - 17:23
Gaur egungo uda 80ko hamarkadakoa baino bost aste luzeagoa da
Aemeten ikerketa baten arabera, Espainiar estatuko biztanleek % 70i eragiten die dagoeneko klima aldaketa.
2018/12/30 - 15:26
Urte zaharra landetxe batean igaroko du jende askok gurean
Izan ere, norberaren etxearen estutasunak alde batera utzi eta familia eta lagunen artean lasai ospatzeko askoren aitzakia izaten da.
2018/12/30 - 15:21
Gabon zaharrean atzerrira doazen familia kopurua bikoiztu egin da
Gabon zahar gaua etxetik kanpo pasatzea gero eta ohikoagoa da. Gehienek hondartza bezalako leku beroak aukeratzen dituzte.
2018/12/10 - 11:32
Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du abenduko hainbat egunetan
San Tomas eta Gabon festak direla eta, abenduaren 14an, 21ean, 24an eta 31n gaueko zerbitzua eskainiko du Metro Bilbaok.
2018/12/06 - 18:27
Iazko abenduko zubian baino okupazio txikiagoa, nekazal turismoetan
Batezbesteko %76arekin, Araban izango da okupaziorik altuena; Gipuzkoan eta Bizkaian ordea, %66an izango dira beteta nekazal etxeak igandera bitartean.
2018/12/06 - 15:23
Ostalariak pozik Euskadin, zubian espero duten turista kopuruagatik
Lehenengo eguna hain jendetsua izango ez den arren, eguraldi ona lagun, asteburuari begira, bisitari kopurua gero eta handiagoa izatea aurreikusi dute.
2018/09/12 - 15:24
Bidaiarien kopuruak gora egin du Foronda, Hondarribia eta Loiuko aireportuetan
Guztira, 559.205 bidaiari igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuetatik abuztuan.
2018/09/02 - 21:47
Kontxako Bandera, airetik
Arraun lehiaketak Kontxako Badiaren irudi paregabeak utzi ditu. ETBk zuzenean emititu du, eta gure helikopteroak honako irudi ederrak hartu ditu. Youtube Audio Library musika (Albis, 'New Land').
2018/08/27 - 11:53
Tiobibo bat zigilatu dute Mendabian, neskato bat lurrera bota ostean
Neskatoa zeraman zaldiko-maldikoaren parte bat askatu, eta hiru metrora erori da, buruz behera. Adingabea onik atera da.
2018/08/26 - 22:11
Ohiz kanpoko beroa izan da aurtengo udan
Gainera, denetarik izan dugu: zaparrada handiak (uztailean bereziki), oskarbia eta batez ere, ohi baino beroagoak izan ditugu egunak.
2018/08/24 - 19:33
Apartamentu turistikoen okupazioa igo egin da uztailean
2017an baino %3,2 pertsona gehiago etorri dira Euskal Herrira eta geroz eta gehiago dira, hoteletan ezik, apartamentu turistikoetan geratzen direnak.
2018/08/12 - 19:17
Amaia Monterok bere laugarren diskoa aurkeztu du Donostian
Irungo abeslariak Sagueseko kontzertuak ireki ditu bart, atzo bertan abiatutako Donostiako Aste Nagusian.
2018/08/04 - 13:52
Normaltasuna Euskal Herriko errepideetan, goizeko auto-pilaketak amaitu ostean
Pilaketak izan dira Armiñonen, Araban; A-8 autobidean, Portugaleten eta Irunen, Kantabriarako noranzkoan. Gipuzkoan, Zarauzko ordainlekuan ere izan dira pilaketak, nahiz eta egoera kontrolpean dagoen.