Gaur egungo uda 80ko hamarkadakoa baino bost aste luzeagoa da
Espainiar estatuko 32 milioi herritar, hau da, biztanleen % 70, klima aldaketaren ondorioak pairatzen ari dira. Klima aldaketaren ondorioz, udak luzatzen ari dira, azken hamarkadan oso urte beroak izaten ari dira eta gau tropikalen maiztasuna igotzen ari da, Espainiako Meteorologia Agentziaren (AEMET) Open Data Klimatikoak emandako daten arabera.
Urtaro guztietako batez besteko tenperaturak gero eta altuagoak dira. Igoera hori udaberrian eta, batez ere, udan nabaritzen da. Uda da klima aldaketak gehien eragindako urtaroa, gero eta luzeagoa eta beroagoa bihurtzen ari baita.
Zehazki, uda bederatzi egun ari da luzatzen batez beste, hamarkada bakoitzean. Beraz, gaur egungo uda 80ko hamarkadako hasierakoa baino bost aste luzeagoa da. Orokorrean, orain, tenperaturak beroagoak dira apirila eta urriaren artean; hau da, lehenago hasi eta beranduago bukatzen da uda. "Denok nabaritzen dugu hori, eta orain datuek konfirmatu digute", azpimarratu du Aemeteko bozeramaile Ruben del Campok.
Datuen arabera, klima erdiaridoko azalerak gero eta zabalagoak dira Espainian. 1961-1990 aldian baino % 6 zabalagoak dira, hau da, 30.000 kilometro baino gehiago dituzte. Hori hedakuntza "nabarmena" da Beatriz Hervella bozeramailearentzat. Gaztela-Mantxa, Ebroko harana eta penintsulako hego-ekialdea dira inguru kaltetuenak.
Tenperaturei dagokienez, ikerketak baieztatu du 1971tik gero eta tenperatura altuagoak daudela, batez bestekoetan zein maximoetan eta minimoetan. Horrek zuzenean eragiten die biztanleei heriotza-indizean. Urterik beroenak XXI. mendean erregistratu dira.
Aztertutako 58 behatokietatik 37tan zera gertatu da: 2011tik bost urtetan batez besteko tenperaturak erreferentziazko aldiko (2011-2018) % 20 beroenen artean izan dira. Anomalia hauek erakusten dute gutxienez bost urte oso beroak izan dira. Bartzelonan izan da "kasurik muturrekoena".
Mediterraneo itsasoa, gero eta beroago
Hamarkadako 0,34ºC igotzen ari da Mediterraneo itsasoaren azalaren tenperatura. Horrek itsasoaren maila igotzera laguntzen du. Izan ere, 1993tik Mediterraneoaren maila 3,4 milimetro igo da urtean.
Open Data Klimatikoaren emaitzen arabera, Mediterraneoa gero eta beroagoak izatea eragina dauka gau tropikalen kopuruan. Tenperatura minimoak 20 gradutik gorakoak direnean izaten dira gau tropikalak.
'Bero uhartea' deituriko fenomenoaren ondorioak anplifikatzen ditu horrek. Hirietako erdiguneko tenperatura minimoak igotzen ditu, eta horrek herritarren erosotasuna kaltetzen du.
Hiri handiak eta Mediterraneoko kostaldea dira klima aldaketaren eraginpean egon litezkeen inguruak.
Azkenik, bero boladak eta hotz boladak ere ikertu dira. Hotz boladak gero eta laburragoak dira, eta bero bolada gehiago daude azken urteetan. Tenperatura altuen eta heriotzen arteko lotura nabarmendu Hervellak.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.