Imsersoko turismo programan izena emateko epea hasi da
Imsersoko turismo programan izena emateko epea irekita dago, ekainaren 25etik uztailaren 10era. 2019-2020 denboraldian erretiratuentzako 900.000 toki izango dira, urrian hasita.
Hiru atal daude: kostalde penintsularreko turismoa, kostalde uhartetarreko turismoa eta barnealdeko turismoa (zirkuitu kulturalak). Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioaren arabera, azken ataleko tokiak dira eskatuenak. Beraz, % 7 igo da horien eskaintza.
4, 5, 6, 8, 10 edo 15 egunekoak dira aukerak. Salneurriak bidaiatzeko lekuaren eta luzeraren araberakoak dira. Ordaindurakoaren araberakoa ez den erretiro edo baliaezintasun prestazioaren mailako baliabideak edo gutxiago dutenentzat tokien % 1 erreserbatu dute, prezio erdian. Parte-hartzaileen % 65ek 1.050 euro baino gutxiagoko pentsioa du.
Nola egin eskaera?
Oraindik programa honetan parte hartu ez duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko dute.
Lehenago parte hartutakoek soilik datuak aldatu badira jakinarazi beharko dute. Bidaien lehentasunak aldatu nahi badituzte ere esan beharko dute.
Lehenagotik akreditatutako pertsonei eskutitz bidez bidali die informazioa Imsersok. Guztira, programak 2,5 milioi gutun bidali ditu ekainetik.
Aldaketak jakinarazteko edota lehenengo aldiz izena emateko, interesa duten pertsonek gutun bidez, Imserson, Correosen edo beste bulegoetan inprimaki bat aurkeztuz edota Internet bidez egin dezakete. Internet bidez egiteko hiru aukera daude: helbide zehatz baten bidez, Imsersoko Atari Elektronikoan edo telefono mugikorraren bidez QR kodigo bat eskaneatuta.
Ministerioaren arabera, modu telematikoek "oso harrera ona" izan dute. Horrek erakusten du "adinduek gero eta ezagutza zabalagoa dute teknologia berriei dagokienez", eta horien bitartez "hau bezalako kudeaketak egin ditzakete, modu erraz eta eraginkorrean, beharrezkoak ez diren izapideak eta lekualdaketak saihestuz".
Zenbait kasutan "belaunaldien arteko harremanak" garatu direla nabarmendu du ministerioak, senide gazteagoek, "Internet errazago erabiltzen dituztenek", kudeaketa hauetan adinduei laguntzen dietelako.
Informazioa eskatzeko bide hauek jarri ditu Imsersok: 901 10 98 99 telefonoa, buzon@imserso.es helbide elektronikoa eta www.imserso.es webgunea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.