Orio
2020/05/22 - 16:21
EAEn ez dago biztanle dentsitatearen baldintza betetzen duen herririk
5.000 eta 10.000 biztanle artean dituzten 28 herri daude EAEn, baina kalera irteteko ordutegiekin jarraitu beharko dute, biztanle dentsitatearen baldintza betetzen ez dutelako.
2020/05/18 - 16:15
Barnekaldetik datozenak hartzeko prestatzen ari dira kostaldeko herrietan
Kostaldeko herrietan kezka apur bat eragiten du iritsi daitekeen jende kopuruak, baina orohar begi onez ikusten dute erabakia.
2020/05/12 - 13:14
Itsaskiak legez kanpo harrapatzeagatik ontzi bat salatu dute Orion
Guardia Zibilak egindako operazioan 20 kilo lanperna atzeman dituzte. Ontzian nekorak ere bazeuden eta itsasora itzuli dituzte.
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/03/04 - 11:21
Intoxikatu bat eta hainbat lagun etxetik kanpo Orion, gas-leherketa baten ondorioz
Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.
2020/03/04 - 11:15
Pertsona bat zauritu da Orion, gas leherketa baten ondorioz
Gizonezko bat Donostiako Ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik. Gainera, eraikineko 30 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.
2020/02/18 - 14:45
''Ortze'' ontziak Euskadin egindako lehen motor elektrikoa darama
Bertako hainbat enpresak garatu dute teknologia, eta horri esker, itsasontziek gas emisio kutsagarririk gabe egin ahal izando dituzte kotatik gertuko lanak edo portuetako sartu-irtenak.
2020/01/28 - 21:49
Eñautek lau musika eskola ditu Txinan, eta birusak bere ogibideari eragin dio
Shangai inguruetan lau musika eskola dituen Eñaut oriotarra koronabirusaren ondorioak ari da sufritzen zeharka. Txinako gobernuaren aginduz, eskolak itxi egin behar izan ditu.
2019/12/15 - 09:54
Arantzazuko apostoluak gorpuztu dituzte Orioko arraunlariek
Traineruko 14 arraunlariak gogoan egin omen zituen Oteizak Arantzazuko 14 apostoluak. Obraren 50. urteurrenean, Orioko emakume arraunlarien emaitzak txalotu nahi izan dituzte, ekimen berezi batekin.
2019/12/14 - 18:32
Gizon batek lau ordu eman ditu bere etxean gotortuta, Orion
Ertzaintzak gizona atxilotu du. Ondoren gizona Donostiako Ospitalera eraman dute. Gizona ez zaie ertzainei oldartu atxiloketaren unean.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/11/28 - 11:21
Lau pertsona zauritu dira AP-8an, Orion, zazpi autoren arteko talkan
Istripuaren ondorioz, hiru kilometro baino gehiagoko ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan.
2019/09/08 - 16:21
Kontxan, kolore guztietako marea nagusi
Kolorea izan da nagusi Kontxako Banderaren egun honetan. Bertaratu diren guztiek, Orioko neskek eta Hondarribiko mutilek jai giroan ospatu dituzte garaipenak.
2019/08/10 - 16:50
'Galería del Piano' tailerrean XIX. eta XX. mendeko pianoak zaharberritzen dituzte
'Galería del Piano' tailerrak mundu osoan saltzen dituen pianoak Europako iparraldetik ekarritakoak dira. XIX. eta XX. mendeko piano horiek Orion zaharberritzen dituzte.
2019/08/03 - 12:37
Donostia Klasikoak hainbat trafiko aldaketa eragingo hirian eta inguruko errepideetan
N-634 errepidea moztuko dute Orio parean; baita Igeldorako igoera zein Jaizkibeleko mendatea ere.
2019/07/26 - 15:51
Hondartzetan eta Loiolako Santutegian elkarretaratzeak egingo ditu Etxeratek
Presoen senideen elkarteak espetxe politikaren kontrako aldarrikapenak eramango ditu hondartzetara abuztuaren 4an eta 10ean, eta Loiolako Santutegian egongo da abuztuaren 1ean.
2019/06/23 - 11:56
'Xua, gurasoekin etxera' ekimena aurkeztu dute Usurbilen
Preso dauden gurasoek eta euren seme-alabak etxean egon behar luketeela aldarrikatu nahi du plataforma horrek.
2019/06/15 - 18:19
PSEk eta EAJk ituna bete eta Andoaingo eta Pasaiako alkatetzak eskuratu dituzte
PSE-EEk udal garrantzitsuak berreskuratuko ditu horrela, eta EH Bilduk Elkarrekin Podemosen babesa lortu du, alkatetzak bereganatzeko, Errenterian eta Ordizian.
2019/06/15 - 13:53
Udalen osaketa
Maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzak eskuan, udal gobernu berriak osatu dira larunbat honetan. Gehiengo osorik ez dagoen udalerri askotan, alderdi politikoen arteko itunak baldintzatu ditu Alkatetzak. Hauek dira udalen osaketak utzi dituen irudi esanguratsuenak.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.