Orio
2018/07/15 - 16:00
Orioko emakume talde batek arraunean zeharkatu du kostaldea
32 emakume hauek 40 urte bete eta zerbait berezia egin nahian, Oriotik Bilbora arraunean joatea erabaki zuten. Lau egunetan 198 kilometro arraunean egin eta gero, Orion ongi etorri beroa jaso dute.
2018/07/12 - 17:13
Koldo Almandozen 'Oreina' filma Zinemaldian lehiatuko da
Irailaren 28an zinema-aretoetan estreinatuko da. Filma Txintxua Films etxearen ekoizpena da; ETBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritzaren, ICAAren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza izan ditu.
2018/07/08 - 17:09
Motor-gidari bat larri zauritu da Orion, furgoneta baten aurka talka egin ostean
Ezbeharra 10:30 aldera gertatu da, N-634 errepidean. Motorreko gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zauriak artatzeko.
2018/07/06 - 16:54
Marea Urdina zeharkaldia egingo dute asteburuan, autismoa dutenekiko elkartasunez
Marea Urdina taldea lau igerilarik osatzen dute eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuko dute, autismoa ikusgarri egiteko, kontzientziazio lana egiteko eta sozializazioa sustatzeko.
2018/06/17 - 22:30
Emakume talde batek Orio-Bilbo-Orio ibilbidea egingo du arraunean
Orioko emakume talde batek urte bat darama entrenatzen erronka berezi honi aurre egiteko. Askorentzat arraun egiten duten lehen aldia izan arren, uztailaren 12an Orio-Bilbo-Orio ibilbidea egingo dute.
2018/05/21 - 11:17
Gozategi: 'Zingel'
Oholtza gainean 26 urte daramatzala, taldea "G puntua" disko berriaren, beren ibilbideko zortzigarren lanaren, lehen aurrerapenarekin itzuli da: 'Zingel'.
2018/05/08 - 17:34
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
2018/03/25 - 15:42
Duela 16 urte ETAk hildako Juan Priede zinegotzi sozialista omendu dute
Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten buruak ETAri behingoz desegiteko eskatu dio, eta ezker abertzaleari indarkeriak ez zuela inolako zentzurik izan onartzeko.
2018/02/10 - 19:45
Barajasen atzemandako 310 kilo angula askatu dituzte Gipuzkoako ibaietan
Guardia Zibilak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zizkion angulak eta Urnietako Arizmendi haztegian egon dira. Gipuzkoako arro guztietan bota dira, Bidasoa salbu, espeziea birpopulatu asmoz.
2018/02/10 - 14:44
Madrilen atzemandako 310 kilo angula Gipuzkoako ibaietara eraman dituzte
Legez kanpoko trafiko honen helmuga Vietnam zen.
2018/02/02 - 22:24
Elurrak eta txingorrak arazoak eragin dituzte errepideetan
Arazo larrienak Usurbilen, Lezon eta Orion izan dira. Nafarroan ere zenbait istripu gertatu dira.
2018/02/02 - 13:29
Nahaspila AP-8an Orio eta Zarautz artean, kazkabarraren eraginez
Goizean kazkabarra gogotik bota du Orio eta Zarautz inguruan. Ondorioz, istripuak izan dira AP-8an eta auto-ilarak luzeak izan dira. Une honetan egoera normaltasunera itzuli da.
2017/12/03 - 18:29
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura-bonu ipiniko ditu salgai astelehenean
Aldundiaren arabera, Gipuzkoako 20 herritan egongo dira eskugarri bonuak, 51 dendatan.
2017/08/03 - 17:23
Ugandako haurrak 'Txoria txori' kantatzen, Orioko arrauneko kamiseta dutela
Musikarekin eskertu dute Euskadiko Mukwano-Lagun gobernuz kanpoko erakundeak bertan egiten duen lana, osasuna eta hezkuntza bultzatzeko.
2017/06/13 - 00:21
Ertzaintzaren auto batek turismo bat jo eta hiru lagun zauritu dira, Orion
Bi ertzain eta turismoaren gidaria zauritu dira, eta Gipuzkoa Poliklinikara eraman dituzte.
2017/06/01 - 20:51
Gurutze Gorriko 170 sorosle izango dira Gipuzkoako hondartzetan, udan
Hondartza denboraldia ekainaren 3an hasiko da Orion eta ekainaren 15ean Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.