Orio
2016/11/26 - 13:31
Espetxera bidali dute 8 urteko ume bati sexu-abusuak egiteagatik
Noticias taldeak argitaratutako informazioaren arabera, atxilotutakoaren bikotekidearen 8 urteko alaba da biktima, eta amak salatu du gertatutakoa.
2016/11/17 - 12:39
Gipuzkoak 843 aurrezenbakia izango du telefono-zenbaki berrietarako
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak uztailean ohartarazi zuenez, Gipuzkoan hamaika zenbaki-bloke gelditzen dira 943 aurrezenbakiarekin esleitzeko.
2016/10/19 - 23:59
Urola Kostako sei udalerrik galdeketak egingo dituzte 2017an
Zarautzek, Zumaiak, Getariak, Oriok, Zestoak eta Azkoitiak hautestontziak jaso dituzte, sinbolikoki, eta erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak egingo dituzte.
2016/10/04 - 17:16
GipuzkoAround: Gipuzkoako herri guztiak, 6 minutuan
GipuzkoAround Proiektuak bideoa egin du, Gipuzkoako herri guztiak erakustea xede. Lurralde horretako edertasuna islatzen du.
2016/08/29 - 22:01
Abelburu batek pertsona bat hil eta beste bat zauritu du Orion
Gipuzkoako udalerriaren eta Igeldoren artean dagoen Kukuarri inguruan gertatu da ezbeharra.
2016/08/29 - 13:05
Hauek dira Espainiako Itzuliak eragingo dituen trafiko aldaketak
Ostegunean eta ostiralean, Ertzaintzak aldaketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat errepidetan.
2016/08/22 - 14:51
Gipuzkoako telefono-zenbaki berriek 843 aurrezenbakia izango dute
Probintzian beti erabilitako 943 hasiera duten zenbakiak amaitzen ari dira.
2016/08/14 - 21:37
Basurde bat erreskatatu dute itsasoan, Getaria eta Zarautz artean
Bi urpekarik atera dute animalia itsasotik, eta Orioko portura eraman. Albaitari batek artatu ostean, mendi-zonalde batean askatu egin dute basurdea.
2016/08/13 - 15:30
Emakumeentzako traineru berria diseinatu du Orioko enpresa batek
Bere formari esker, arraunlariek erosoago astinduko dituzte arraunak. Lehenak probatzen Orioko neskak izan dira, eta pozik daude emaitzekin.
2016/08/02 - 20:38
Udako giroa Orion, astearte honetako goizean
Gaua atsegina izan da, eta termometroak 16 graduko minimoak izan ditu; gero, egunean, maximoa 25 gradukoa izan da; brisaren ondorioz, ez du bero handiegirk egin.
2016/07/23 - 13:08
Hilik topatu dute, Aloña Mendin, ostegunetik falta zen gizona
69 urteko gizona ostegun goizean atera zen Arantzazuko ostatutik eta, gauean bertara itzultzen ez zela ikusita, abisua eman zuten.
2016/06/16 - 20:54
Gipuzkoak 1,5 milioi euro bideratuko ditu hondartzak garbitzeko
Gainera, sei kamera jarriko dituzte hainbat hondartzetan. Hondakinei dagokienez, iazko denboraldian 423 tona jaso zituzten Gipuzkoako hondartzetan.
2016/04/29 - 11:33
Furgoneta bat kiskali da AP-8an, Orio parean
Sutearen ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Irunera bidean. Furgoneta garabiak eraman du, baina auto-pilaketak daude oraindik inguruan (Argazkia: @Aochokoa).
2016/03/20 - 15:15
PSEk 'nazio justuagoa' aldarrikatu du, Priede gogoan
Iñaki Arriola PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak esan du PSOE "saiatu" egingo dela Espainian gobernu "erreformista" bat osatzeko gehiengoa lortzen.
2016/02/09 - 19:31
Denboraleak duela bi urte baino kalte txikiagoak egin ditu
Kalte handienak ondoko herrietan izan dira: Bermeon, Ondarroan, Getxon eta Elantxoben, Bizkaian; eta Donostian, Hondarribian, Pasaian, Orion, Zumaian, Getarian eta Mutrikun, Gipuzkoan.
2015/12/19 - 19:15
Igeldoko sutea itzali, eta Igantzikoa kontrolpean dute
Haizeak sua itzaltzeko lanak zaildu baditu ere, Igeldokoa itzali dute jada, baina Donostiako suhiltzaile-talde bat geratu da, eta gauean ere bertan jarraituko du, badaezpada.
2015/12/19 - 11:51
Xabier Alberdi: 'Euskal ontzigintza munduko ontzigintzaren ondarea da'
Abendua hasieran Kolonbiako uretan aurkitu zuten XVII. mendeko San Jose galeoia Gipuzkoan egina da, eta bere iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dugu Albaolako Ikerketa Saileko arduradunarekin
2015/11/09 - 14:02
Igeldoko txakur etxearen jabea zigortu dute
Txakur eta katu etxea 2014ko irailean itxi zuten. Arduradunari zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote, animaliei tratu txarrak emateagatik.
2015/11/05 - 21:28
Urte bateko zigor eskaera Igeldoko txakur etxearen arduradunarentzat
Txakur baten zauria grapekin josi zuen, justifikaziorik ez zuten eutanasiak egin zituen, eta, askotan, janaririk eta edaririk gabe utzi zituen. Animaliei tratu txarrak ematea egotzi diote.
2015/09/11 - 20:20
Ugandako umeak, Orioren alde
Ugandako 480 haurrek Orioko kamiseta erabiliko dute uniformetzat asteon ikasturte berrian, gobernuz kanpoko erakunde bati eta Orioko Arraun Taldeari esker.