Ortuella
2022/10/28 - 14:05
Suhiltzaileek Zugaztietako sutea kontrolatzea lortu dute
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, suhiltzaileek eta mendietako teknikariek lanean jarraitzen dute Zugaztietan, sua berriro zabal ez dadin eta lurra freskatzeko. Hala ere, sutea kontrolpean dago.
2022/10/28 - 13:23
Suhiltzaileek lan egin dezaten datozen orduetan haizea baretzea espero du Jaurlaritzak
Ricardo Ituartek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak, adierazi du Berangoko eta Zugaztietako suteak baso-eremu batean piztu direla, eta oraingoz ez dagoela inolako arriskurik etxebizitzetarako.
2022/10/28 - 12:17
Suteak Zugaztietan eta Berangon
Zugaztietako (Trapagaran) sutea "handia" da eta hego haizearen eraginez, garrak Arbaltzaga mendi tontorrera zabaltzen ari dira. Berangokoa mendi eremu batean hasi da, Muinarrekolanda eta Martiartu artean, eta haizeak Sopela eta Urduliz aldera eraman ditu garrak.
2022/10/28 - 11:27
Josu Erkorekak baieztatu duenez, Jaurlaritzak aire baliabideak eskatu dizkio Ministerioari suteetan laguntzeko
Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, une honetan hirugarren sute bat ere piztu den susmoa dute Larrondo inguruan. Berangoko sutea zortzi etxebizitza hustu behar izan dituzte.
2022/10/28 - 11:14
Zugaztietako sutea ''zabala'' da eta lau parketako suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira
Sua 03:40an piztu da, Peñas Negras inguruan, eta garrak Kurutzaga aldera doaz. Hori dela eta, mendi horretarako sarbidea itxi dute.
2022/10/28 - 10:17
Kezka Bizkaian, Zugaztietan eta Berangon piztutako bi suteren ondorioz
Peñas Negraseko (Zugaztieta) sua 04:00ak aldera piztu da, eta lau parketako suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira. Berangoko suteari dagokionez, sugarrek Muinarrekolanda eta Martiartu arteko inguruneari eragiten diote.
2022/05/18 - 22:47
Hala eskatzen duenari etxera itzultzeko babesa eskaini dio Ortuellako Udalak
Ortuellako Udalak neurriak hartu ditu jaietarako. Udalak erabaki du datorren asteburuan emakumeei etxera joateko laguntza eskaintzea. Nahi duenak udaltzainek lagunduta egin ahal izango du etxerako bidea.
2022/05/16 - 19:48
Ortuellan emakume baten aurkako sexu-erasoa egotzita atxilotutako gizona Basaurin espetxeratu dute
Atxilotua astelehen honetan izan da epailearen aurrean, eta Basaurin espetxeratzeko agindua eman du. Gizona arratsaldean sartu duten presondengian.
2022/05/16 - 16:38
Samina eta amorrua ahaztu gabe, Ortuellako jaiak itzul daitezela eskatu du bortxaketaren biktimaren familiak
Ortuellan jaiak bertan behera utzi dituzte asteburuan emakume batek sexu eraso bat salatu ostean. Gaur, biktimaren senideek, eskutitz bat bidali diote Udalari, jaiei berrekiteko eskatuz. Herriak, dio eskutitzak, ilusioa berreskuratzeko eskubidea du.
2022/05/15 - 15:01
Ortuellako sexu-erasoagatik atxilotutakoak komisarian jarraitzen du
Herriko jaietan parte hartzen duten erakunde guztiek asteburu honetako ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute, eraso matxista gaitzesteko eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazteko.
2022/05/14 - 22:39
Ehunka lagunek salatu dute bart Ortuellan izandako sexu erasoa
Jendetza batu da gaur arratsaldean Udalak deitutako elkarretaratzera, biktimari elkartasuna adieraztera. Gainera, tokiko jai-batzordeak eta Udalak jakinarazi dutenez, txosna guztiak itxita egongo dira asteburuan, protesta gisa, eta programatuta zeuden ekitaldiak bertan behera utzi dituzte.
2022/05/14 - 21:25
Gizon bat atxilotu dute Ortuellan, emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Ondorengo orduetan eramango dute atxilotua epailearen aurrera. Jendetza agertu da Udalak deitutako elkarretaratzera, biktimari elkartasuna adieraztera. Txosna guztiak itxita egongo dira asteburuan, protesta gisa, eta programatuta zeuden ekitaldiak ez dira egingo.
2022/05/13 - 13:31
Ochandiano: “Ortuellara lekualdatzea handitzen jarraitzeko beharretik dator”
Mercabilbaok Basauri utziko du Ezkerraldean ezartzeko. Xabier Ochandiano, Mercabilbaoko zuzendari nagusia, Radio Euskadiko “Boulevard” irratsaioan egon da lekualdaketaren erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.
2022/05/12 - 21:18
Mercabilbao Basauritik Ortuellara lekualdatuko dute 2027an
Hain zuzen ere, Ezkerraldea-Meatzaldea parke teknologikora eramango dute zentroa. Euskadiko Elikadura Campusaren parte izango da.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.