Ortuella
2020/09/10 - 13:31
Gizon bat zauritu dute, sastadaz, Ortuellan
Ertzaintzaren arabera, sastakatu egin dutela baino ez du esan zaurituak, eta, hori dela eta, ikerketa abiatu dute erasoaren egileak identifikatzeko asmoz.
2020/04/28 - 13:53
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko jaiak bertan behera utzi dituzte laguntzak indartzeko
Abantoko, Barakaldoko, Muskizko, Ortuellako, Santurtziko eta Sestaoko udalek jaiak bertan behera uztea erabaki dute, normaltasunean ezingo direlako ospatu, eta horrela dirua behar dutenei bideratzeko.
2020/02/06 - 19:08
Bi urteko kartzela-zigorra, sexu-abusu batengatik eta emakume bat jipoitzeagatik
Emakumeari emandako jipoiaren ondorioz, besoetan, hanketan eta aldakan hematomak izan zituen, eta mediku arreta behar izan zuen.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/14 - 09:25
Suak etxebizitza bat suntsitu du Ortuellan
Sutea tximiniak su hartu duenean piztu da. Une horretan lau pertsona zeuden etxebizitza barruan, eta minik hartu gabe ateratzea lortu dute.
2020/01/02 - 12:59
Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi ditu, alokairuko parke publikoan kudeatzeko
Etxebizitza Sailak azaldu duenez, 50 milioi euro bideratu dituzte aurrekontuetan jasotakoez gain, alokairu publikora bideratutako etxebizitza gehiago erosteko.
2019/09/23 - 14:53
Euskal pentsiodunek Madrilera iritsiko den martxa abiatu dute, pentsio duinen alde
"Burdinaren Martxa" gogora ekarriz, euskal pentsiodunek 420 kilometroko ibilbidea egingo dute. Hala, pentsio-sistema duina aldarrikatuko dute Kongresuan, eta, urriaren 16an, manifestazioa egingo dute.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/04/11 - 13:27
Goizaldean jendetza elkartu da Ortuellan, Korrika igaro denean
21. Korrikak ez du etenik, eta goizaldean Ortuellara iritsi da. Beste behin ere, herriko kaleak jendez bete dira, euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
2019/03/20 - 12:12
Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian. Halaber, besteak beste, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia eta 5.600 marihuana landare atzeman dituzte.
2019/03/04 - 08:44
Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte
Azken orduotako suterik handiena Muskizkoa izan bada ere, beste hainbat piztu dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
2018/11/06 - 10:29
Gizon bat atxilotu dute, urrian Trapagaranen adingabe bati sexu-erasoa egin ziolakoan
13 urteko neskatoak jarritako salaketaren ondotik Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa Ortuellan, gertakariekin lotura duelakoan.
2018/10/29 - 13:55
Renferen Bizkaiko tren zerbitzua martxan da berriro
Goizeko 07:30etik 12:15era etenda egon da zerbitzua, linea elektrikoan izandako matxura bat konpontzen aritu direlako.
2018/08/31 - 11:47
Ortuellan bost katu hil direla salatu du animalien aldeko elkarte batek
Gureak elkartearen iritziz, animalien aurkako tratu txarren beste kasu bat da. Katuen gorpuak asteartean topatu zituzten.
2018/03/02 - 11:08
Elurra ez da oztopo 'El Dinamita'rentzat
Jose Angel Fernandez 'El Dinamita' Ortuellako 75 urteko jubilatua egunero irteten da 4-5 kilometro korrika egitera. Aste honetako elurteak ez du kikildu eta kamisetarik gabe atera da lasterka egitera.
2017/10/09 - 02:01
Ortuellako General Electriceko langileek greba mugagabea hasi dute
Multinazionalak Ortuellako fabrika itxi egin nahi du, 137 beharginetatik 115 kaleratuta.
2017/09/14 - 01:45
General Electric enpresak Ortuellako lantegia ixteko asmoari eusten dio
147 behargin ditu Bizkaiko lantegiak. Enpresa-batzordeko ordezkari bat multinazionaleko zuzendaritzarekin bildu da asteazken honetan, Parisen.