Osakidetza
2025/04/29 - 19:47
Itzalaldiak eragin txikia izan zuen EAEko ospitaleetan, energia-sorgailuei esker
Sorgailuok elektrizitatea sortzen duten motor handiak dira. Diesel bidez funtzionatzen dute eta 36 eta 48 ordu arteko autonomia dute. Gurutzetako Ospitaleko sorgailuek nola funtzionatzen duten ikusi dugu.
2025/04/28 - 19:47
Alberto Martinez: ''Zuhurtziagatik, prozedura anbulatorio asko atzeratu egin ditugu''
Osasun sailburuak adierazi du premiazko ebakuntzak eta ebakuntza onkologikoak normaltasunez egin dituztela, gailu elektrogenoek behar bezala funtzionatu dutelako gaur eguerdian Iberiar penintsula osoan gertatu den itzalaldian zehar.
2025/04/23 - 15:29
Martinezek dei egin die EAEkoak ez diren medikuei Osakidetzan izena eman dezaten
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, gaur-gaurkoz 657 pertsona daude izena emanda betetzeko zailak diren postuen lan-eskaintzan, eta, orain, beste erkidego batzuetako profesionalak erakarri nahi dituzte. "Medikuak nahi eta behar ditugu, eta edonon bilatuko ditugu", nabarmendu du.
2025/04/11 - 16:41
Osakidetzako Genero Identitatearen Unitateak 2.000 eta 2.500 kontsulta artean artatzen ditu urtero
Trans pertsonen aurka "indarkeria mediko instituzionalizatua" erabiltzea leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.
2025/04/11 - 13:05
Astebetean, 400 medikuk eman dute izena betetzeko zailak diren plazen EPEan
Deialdia apirilaren 30era arte dago zabalik, eta Lehen Mailako Arreta indartzea du helburu, 143 plazarekin. EITBk Radio Euskadiren bitartez jakin ahal izan duenez, hautagai gehienek Osakidetzan lan egiten dute jada.
2025/04/11 - 12:40
Parkinson gaitzaren 400 kasu diagnostikatzen dira urtero EAEn, eta guztira 8.000 dira
Horren intzidentzia 100.000 biztanleko 8-18 pertsonakoa da EAEn. Datu horien arabera, parkinsona bigarren gaixotasun neurodegeneratibo ohikoena da EAEn, alzheimerraren ondoren.
2025/04/04 - 15:57
Gazako bost adingabe laguntza medikoa jasotzen ari dira Gurutzetan eta Donostia Ospitalean
Ume bakoitzari balorazio klinikoa eta analitikoa egin dizkiote, baita tratamendua zehazteko beharrezko probak ere. Haurrek 13 urte inguru dituzte, eta horietako hiru ez dituzte ospitaleratu.
2025/04/03 - 15:15
Euskadin 49 eutanasia egin dira 2024an, eta eskatzaileek 74 urte zituzten, batez beste
100 urte zituen eskatzaile zaharrenak, eta 33 urte, gazteenak. Eskatu egiten denetik eutanasia burutu arte, batez beste, 49 eguneko epea dago.
2025/04/03 - 13:53
Ostiralean abiatuko da betetzeko zailak diren Lehen Arretako lanpostuen Eskaintza Publikoan izena emateko epea
Guztira 143 lanpostu eskainiko dira; Familia Mediku izateko 108 plaza, Pediatriako 18, Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza eta ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5. Izena emateko epea datorren apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
2025/04/03 - 10:36
Gaixotasun onkologikoa duten Gazako bost ume iritsi dira Euskal Herrira, Osakidetzak artatzeko
Gaixotasun onkologikoren bat duten bost adingabe (1-13 urte artekoak) artatuko ditu Osakidetzak; hiru, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta bi, Donostiakoan.
2025/04/03 - 09:43
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 19:11
Gaixotasun onkologikoa duten Gazako bost ume iritsiko dira gaur Euskal Herrira, Osakidetzak artatzeko
13 urtez azpiko haurrak dira, eta gaur goizaldean iritsiko dira Euskal Herrira, euren senideekin batera.
2025/04/02 - 13:09
EAEn dira Gazako 9 haurrak eta emakumea, ostiraletik aurrera osasun laguntza jasotzeko
Gaixoak, senitartekoak ondoan dituztela, harrera-etxeetan daude. Ostiralean ekingo diete tratamenduari, bostek Gurutzetako Ospitalean eta beste bostek Donostiakoan. Nafarroara ere gaur zen heltzekoa arreta behar duen beste adingabe gazatar bat.
2025/04/01 - 18:50
ELAk salatu du eraso fisiko bat izan dela Basurtuko Larrialdietan, eta "zerbitzuaren gainkarga" kritikatu du
"Gaur eraso fisiko larri bat gertatu da, baina egunero gertatzen dira hitzezko erasoak, zerbitzuak duen gainkargaren ondorioz", ohartarazi du sindikatu abertzaleak. ELAk gogorarazi du beharginak asteartero mobilizatzen ari direla.
2025/04/01 - 13:53
Osakidetzaren zerbitzuarekin lotutako kexak ia % 70 hazi ziren 2024an Arartekoaren bulegoan
Manu Lezertua arartekoak 2024ko jarduera biltzen duen txostena eman dio gaur Barkartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren presidenteari.
2025/03/31 - 11:40
Osakidetzak Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzua jarriko du abian aurten, lurralde bakoitzean bat
Gurutzetako Ospitalean dagoen erreferentziako Genero Identitateko Unitateak (GIU) 1.308 pertsona artatu ditu sortu zenetik. ZIUn arreta eskatu duten pertsonen kopuruak gora egin du azken urteetan, batez ere adingabeen kasuan.
2025/03/31 - 10:06
Santiago Ospitaleko larrialdiak gaur irekiko dituzte berriro, bi box gelekin baina langile kopuru berarekin
Hiru urte eman ditu zarratuta zerbitzuak. Larrialdiek gutxienez bi kontsulta izango dituzte, eta 24 orduz egongo dira zabalik.
2025/03/28 - 19:53
''Ikerketa honi esker, Lasarteko 13 bizilagun kolon minbiziak jota hil izana saihestu dugu''
Kolonoskopia eta gorozkietan ezkutatutako odolaren proba baliokideak dira kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartu duen eta Lasarte-Oriako 4.700 bizilagunekin egin den ikerketa baten arabera.
2025/03/28 - 09:12
Zein baldintza eskaintzen ditu Osakidetzak betetzen zailak diren 143 plazak betetzeko?
Apiriletik aurrera, familia-medikuntzako, pediatriako eta psikiatriako lanpostuetarako izen-ematea irekiko da, eta pizgarriak emango dira, besteak beste, joan-etorrietako denbora lanaldi gisa zenbatzea, prestakuntza lehentasunez eskuratzea eta etorkizuneko prozesuetan aparteko puntuak ematea.
2025/03/26 - 16:33
Osakidetzak eta Medikuen Sindikatuak betetzeko zailak diren 143 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa adostu dute
Izena emateko epea apirilean irekiko da eta plazak eskainiko dira Familia Medikuntza eta Pediatria kategorietan, baita Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatria kategorietan ere. Gainera, lanpostu horietarako neurri pizgarriak ezarri dituzte.