Osakidetzaren zerbitzuarekin lotutako kexak ia % 70 hazi ziren 2024an Arartekoaren bulegoan
Osakidetzaren zerbitzua dela eta Arartekoan jasotako kexa kopurua % 69,6 hazi zen 2024an, eta horien laurdenak inguru Lehen Arretako eta espezialisten kontsultetarako hitzorduen itxaronaldiekin zuten zerikusia.
Manu Lezertua arartekoak gaur utzi du bere erakundearen iazko jarduna biltzen duen memoria Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren presidentearen esku, eta Osakidetzari buruz aipatutako datua da nabarmentzen denetako bat. Denera, 14.608 jarduera egin zituzten, aurreko urtean baino % 7,4 gehiago; horietatik 4.310 kexak eta kontsultak izan ziren.
Gizarte-inklusioarena da kexa eta espediente gehien izan zituen arloa: 523, izapide guztien % 15,82, eta 2023an baino % 10 gehiago. Sail horren barruan, bereziki Lanbidek kudeatzen dituen prestazio ekonomikoekin (DSBE eta BGDS) daude lotuta espedienteen hamarretik zazpi baino gehiago (403).
Errenkadan bigarren lekuan osasungintzaren arloarekin lotutako kexak daude, eta atal horrek izan du gorakadarik handiena. Orotara, 441 kexa jaso zituen iaz Arartekoak Osakidetzak ematen duen zerbitzua dela eta, espediente guztien % 13,34. Kasu gehienetan hitzorduen itxaronaldi luzeekin agertu ziren kexu herritarrak, bereziki, Lehen Arretako eta espezialitateetako kontsultetan.
Tokiko zein lurraldeetako administrazio publikoen zerbitzuek ere badute zer hobetua, herritarren arabera. Horien funtzionamenduarekin lotuta zeuden aurkeztutako 266 kexa, eta kasuen % 90 inguru bideratzea lortu zuen Arartekoak.
Bestalde, hezkuntzaren alorrari buruzkoak izan ziren Lezertuaren bulegoak iaz bildutako espedienteen % 6,6 (221). Gehienak eskoletako izen-emateen ondoren izandako onarpen prozesuekin (49) eta bekekin (44) zuten zerikusia. Onarpen prozesuen inguruan, Arartekoak esan du ikastetxea edota hizkuntza eredua aukeratzea ez direla eskubide absolutuak, "eskola plangintzari eta eskaintzari egokitu beharreko" eskariak baizik.
Azkenik, etxebizitzaren alorrak kexa iturri izaten jarraitzen du: iaz 218 espediente zabaldu zituen Arartekoak atal horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.