Osakidetza
2024/11/24 - 11:09
Bi enpresa berri arduratuko dira astelehen honetatik aurrera Arabako eta Bizkaiko anbulantzia zerbitzuaz
Zerbitzua orain arte eskaintzen zuen La Pau Kataluniako kooperatiba ordezkatuko dute Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak.
2024/11/22 - 14:33
Kirurgiako eta kontsultetako itxaron-zerrendak 60 egunetik behera murriztu ditu Osasun Sailak
Ebakuntza kirurgikoak uztaileko batez besteko 67,7 egunetatik 56,7ra igaro dira; eta kanpo-kontsulta espezializatuetakoak 70,6tik 57,7ra.
2024/11/20 - 11:33
Azaroaren 25etik aurrera bi enpresa berri arduratuko dira Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateaz
Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak ordezkatuko dute, beraz, Kataluniako La Pau kooperatiba.
2024/11/18 - 20:16
Alberto Martinez: ''Aurten iaz baino indartsuago dator gripea''
Osasun sailburuak gizarte osoari gomendatu dio txerto jartzea, baina, batez ere, haurdun dauden emakumeei, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei eta osasun-langileei.
2024/11/18 - 14:40
Eusko Jaurlaritzak abendu hasieran aurkeztuko du Lehen Arreta hobetzeko plana
Pradales lehendakariak berretsi du Lehen Mailako Arreta indartzea dela Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna, osasun-sistema publikoaren ardatz nagusi bihurtzeraino.
2024/11/18 - 13:14
Osakidetzak antibiotikoen erabilera egunero kontrolatzeko aplikazio informatikoa kaleratu du
Aplikazio informatiko horrek (WASPSS) antibiotikoak agintzen eta ematen laguntzen die osasun-profesionalei, antibiotikoen erabilera arrazional eta segurua sustatzeko.
2024/11/15 - 14:04
Osakidetzak baremoa ezarri beharko dio berriro lan-eskarmentuari bere lan-eskaintza handienean
Satsek ezarritako helegite batetik dator ebazpena; izan ere, sindikatuak iritzi zion Osasun Sailak ez zuela zuzen jokatu bi prozesuak (20-21-22 Lan Eskaintza Publikoa eta ezohiko egonkortze prozesua) bakarrean batuta.
2024/11/15 - 12:01
Haur goiztiarren pronostikoa eta bideragarritasuna asko hobetu da azken 20 urteetan
Haur goiztiarrak urteko jaiotzen % 6 inguru izan ohi dira EAEn eta Nafarroan. Donostia Ospitaleko profesionalen aburuz, haur horien kalitatea hobetu egin da, batez ere, euren garapenean eta familietan oinarritutako zaintzari eta teknologiaren aurrerapenei esker.
2024/11/11 - 12:08
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa programa 70 eta 74 urte bitarteko herritarrei zabaldu die Osakidetzak
Kolon eta ondesteko baheketari esker, 70-74 adin tartean koloneko tumoreen detekzioa % 25 handitzea aurreikusten du Osasun Sailak.
2024/11/11 - 11:21
Lan Eskaintza Publikoaren oinarriak zuzentzeko eskatu dio Satse sindikatuak Osakidetzari
Satse sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Donostiako Ospitaleko atarian. Amaia Mayor Satseren idazkari nagusiaren hitzetan, "lanpostuen artean aukeratzeko langileen eskubidea urratzen dute" Osakidetzaren LEParen egungo oinarriek.
2024/11/07 - 13:08
Pintadak agertu dira La Pau enpresaren bi anbulantziatan, Gasteizen
Asteon LAB eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, urriko soldata eta udako aparteko soldataren zati bat zor die enpresak langileei. Hil honetan bertan utziko dio La Pauk Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateari, atzemandako "gabezien" ondorioz.
2024/11/06 - 17:32
Alberto Martinez: ''Aurrekontua badugu, baina medikuak falta ditugu''
Profesionalen gabezian arreta jarrita, Alberto Martinez sailburuak LEP bat iragarri du datorren urtearen amaierarako. Lan eskaintzak 2023koa, 2024koa eta 2025ekoa bilduko ditu, eta 3.000 lanpostu eskainiko dira.
2024/11/04 - 11:44
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa herritar guztiei zabalduko die gaurtik aurrera
Joan den urriaren 7an arrisku taldeen txertaketarekin kanpaina hasi zenetik, 349.066 dosi baino gehiago eman dituzte.
2024/10/30 - 13:46
Osakidetzaren egoerari buruzko diagnostikoa adostu du Osasun Itunaren aldeko Mahaiak
Mahaian ordezkaritza duten eragile guztiek babestu dute txostena, ESK sindikatuak izan ezik. Are gehiago, aipaturiko sindikatuak foro horretan parte hartzeari utziko dio.
2024/10/30 - 10:17
Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian
Koalizio subiranistaren arabera, "jauzi kualitatiboa" egin da duela hiruzpalau aste Osasun Itunaren aldeko Mahaian aurkeztu zen dokumentutik azkenekora.
2024/10/30 - 09:18
Diagnosi fasea itxita utzi nahi dute gaur, Osasun Mahaiaren hirugarren bileran
10:00etan elkartuko dira mahaia osatzen duten eragileak, Gasteizko Europa Jauregian.
2024/10/28 - 17:30
Medikuntzako euskarazko graduan 40 plaza gehiago egotea adostu dute EHUk eta Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, EHUn 368 plaza dago Medikuntzako Graduan, 200 gaztelaniaz eta 168 euskaraz.
2024/10/28 - 12:51
''Osasun itunaren lehen diagnostikoaren dokumentua asteazken honetan bertan onartuko dela uste dugu''
EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (Leioa) izan da Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, eta han bertan oso baikor azaldu da osasun itunaren inguruan. Gainera, akordioan parte hartuko duten eragile guztien "lankidetzarako eta lanerako jarrera" azpimarratu du.
2024/10/24 - 19:59
Bihotzekoak jota hiltzeko probabilitate bikoitza dute emakumeek gizonek baino
Gizon edo emakume izateak eragina du gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen heriotza-tasan. Gizonen artean, heriotza-tasa % 6,7koa da, eta % 17koa emakumeen kasuan. Beñat Urruzolak Donostia Ospitalean egindako ikerketa baten emaitzak dira.
2024/10/23 - 18:13
Erietxe birtuala inauguratu dute Galdakaoko Ospitalean, egoera klinikoak simulatzeko
Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortutako erietxe birtuala abangoardiako zentroa da, punta-puntako teknologia eta guzti. Ingurune kliniko errealista bat sortzea du helburu, ikasleek eta profesionalek praktikak egin ditzaten, pazientearen segurtasunerako arriskurik gabe.