5.000 giltzurrun-transplante eginda, Euskadi erreferentea da organoak ematen eta transplantatzen
1979ko uztailaren 6an Gurutzetako Ospitalean giltzurruneko lehen transplantea egin zenetik, 5.000 pertsonari egin diote Euskadin giltzurruneko transplantea.
Horrez gain, giltzurruneko transplante pediatrikoan ere Gurutzetako Ospitalea erreferentziazko zentroa da, eta 1994tik, guztira, 201 trasplante egin zaizkie ospitalean pediatria-adinean dauden pazientee: EAEko 91 pazienteri, Nafarroako 16ri; Gaztela eta Leongo 20ri; Galiziako 25i; Asturiaseko 19ri; Kantabriako 19ri, Errioxako 7ri, eta Aragoiko 4ri.
Osasun Sailak azpimarratu duenez, hori guztia Euskadiko biztanleen ekarpen handiari esker izan da eta datuok transplanteen erreferente gisa kokatzen dute Osakidetza .
EAEn hildakoen 10 familiatik 9k onartzen dute hildako senitartekoen organoak ematea, eta nabarmentzekoa da, gainera, 2006az geroztik, emaile bizien giltzurrun-transplantea egiteko programa bat ere martxan dagoela. Azken horri esker 306 pertsonari egin diete transplantea, eta horien artean 34 transplante gurutzatuak izan dira.
Emaileei dagokienez, 2024an, EAEko organo- eta ehun-emaileen tasa milioi bat biztanleko 52,7 emailekoa izan da, nazioartean dagoen altuenetako bat; Europan, tasa milioi bat biztanleko 21 emaile ingurukoa da. Hala, Euskadi da 2000. urteaz geroztik milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiagoko urteko batez besteko tasa duen lurralde bakarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun