Osakidetza
2024/06/11 - 10:35
Osakidetzak aparteko orduen ordainsaria handituko die etengabeko arretako eta larrialdietako erizainei
Proposamena SATSE erizainen sindikatuak bakarrik onartu du. Bestalde, ELAk, LABek eta CCOOk kritikatu dute Osakidetzak langile falta konpontzeko egitasmorik gabe jarraitzen duela. Salatu dutenez, zuzendaritzak proposatzen duen neurri bakarra aparteko ordu gehiago egitea da.
2024/06/10 - 22:34
Bilera irekia eta elkarretaratzea Zumaian, herriko osasun zentroak bizi duen egoera ''kezkagarria'' salatzeko
Zumaia Osasun Publikoaren Alde (ZUOPA) izeneko plataformak bilera irekia egin du arratsaldean, euren burua aurkeztu eta dituzten eskariak partekatzeko. Ondoren, Osakidetzak euren aldarriak entzun ditzan mobilizatu dira, jubilatuen eta pentsiodunen elkartearekin batera.
2024/06/08 - 18:49
Txagorritxuko Larrialdietako langileek langile falta eta ''kudeaketa txarra'' salatu dituzte
Gero eta lantalde murritzagoa dela diote, "eta gaizki kudeatua". Gainera, Santiagon zuzeneko arreta itxi izanak zerbitzua "ezegonkortu" eta "okertu" du. Salatu dutenez, behar diren bitartekorik gabe langileek ezin dute lana behar bezala egin, ezta herritarrek merezi duten arreta eskaini ere.
2024/06/06 - 19:22
Donostiako protoiterapia unitatearen eraikina uda amaieran hasiko da eraikitzen
Ferrovial, Moyua eta Construcciones Intxausti enpresek osatutako ABEE-ari (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) esleitu dizkio obrak Eusko Jaurlaritzak.
2024/06/06 - 17:17
Pediatrek aztertuko dituzte teknologiaren erabilera desegokiak; kasu zailenak osasun mentalera bideratuko dira
Ingurune digitalean adingabeak babesteko legearen aurreproiektuaren arabera, pediatren egitekoa izango da teknologiaren erabilera desegokiak hautematea aldizka egiten zaizkien azterketetan. Ruben Garcia pediatrak dio denbora daramatela honetan lanean, eta legeak hori sistematizatu egingo duela.
2024/06/05 - 22:19
''Pediatria zerbitzu duina'' eskatu dute dozenaka herritarrek Abadiñon
Abadiñoko Udalak deituta, "Pediatria zerbitzu duin baten alde" lelopean, herritar ugari bildu da gaur Abadiñon. Pasa den azaroan geratu ziren Traña-Matienako osasun zentroan pediatriarik gabe, jubilatu egin zelako.
2024/06/05 - 13:28
Euskadik ez du parte hartu Osasun Ministerioak uda garaian medikuen eskasia eztabaidatzeko deitutako bileran
Osasun Ministerioak argituko du zer egin ahal izango duten barneko mediku egoiliarrek uda honetan, baina uste du erkidegoetako batek ere ez duela legea urratuko, baten bat bere profesionalen segurtasun juridikoa "arriskuan" jartzeko prest ote dagoen zalantzan jartzen duelako.
2024/06/05 - 12:52
Euskadik ez du parte hartu Lurralde arteko Osasun Kontseiluan
Gotzone Sagardui jarduneko Osasun sailburuak azaldu duenez, Espainiako Osasun Ministerioari neurri zehatzak eskatzen jarraitzen dute profesionalen urritasun-egoera errazteko. Sagarduik azpimarratu du ez duela ulertzen zertarako deitzen dieten udarako plangintza eginda dutenean.

2024/06/04 - 12:46
Medikuen 1.000 txanda gera litezke udan bete gabe, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren arabera
Era berean, Euskadiko Medikuen Sindikatuak kritikatu du EAGko eta Larrialdietako medikuek, beren borondatez aparteko txandak egiten dituztenek, 33 euro gordin kobratuko dituztela orduko, orain arte kobratzen zenaren erdia.
2024/06/04 - 00:20
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte
Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
2024/06/03 - 18:50
Udako ordutegia murriztuko dute Lehen Mailako Arretako zentroen % 21ean, zenbaitetan aste honetatik bertatik
ELA eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, langileen "lan-karga gehitzen" eta herritarrei "zerbitzua murrizten" jarraitzen da, "Lehen Mailako Arretaren gabeziei aurre egiteko" planik gabe.
2024/05/31 - 14:53
Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan
Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.
2024/05/27 - 17:37
Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Urdulizko Ospitaleko fentaniloa zuten zenbait farmako desagertu ondorengo barne-ikerketari buruz hitz egin du.

2024/05/27 - 16:03
Azken sei urteetan laukoiztu egin da bapeatzaileen kopurua EAEn eta lautik batek 15-21 urte ditu
Eusko Jaurlaritzak bapeatzeak osasunean dituen arrisku larriez ohartarazteko kanpaina abiatu du, bereziki gazteei zuzenduta.
2024/05/24 - 14:42
Osakidetzako Larrialdi zerbitzuak 1.100 dei jasotzen ditu egunero
Bestalde, 2023an ia 600 joan-etorri egin zituzten anbulantzia edo helikopteroek larrialdiak artatzeko.
2024/05/24 - 12:59
Larrialdietako langileek zerbitzuaren kudeaketa kaskarra eta euren ''prekarietate'' egoera salatu dute
Zerbitzu horren 30. urtemuga ari dira ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertantxe bildu dira beharginak bizi duten egoera "jasangaitza" salatzeko.
2024/05/24 - 00:39
Berrizko bizilagunak kalera atera dira osasun-arreta duin baten alde
Berrizko bizilagunak arratsaldean atera dira kalera, bihartik aurrera osasun-zentroan 3 familia-mediku izatetik bakarra izatera igaroko direla salatzeko. Mediku bakar bat 4.500 biztanleko herri honetan, eta, gainera, medikuak presazko kasuak baino ez ditu artatuko.
2024/05/23 - 12:33
Covidaren FLiRT aldaeraren hainbat kasu atzeman ditu Osakidetzak EAEn
Omicron aldaeraren mutazio bat da FLiRT izenekoa, eta azken hilabeteotan, AEBn zein Europako zenbait herrialdetan azkar ari da zabaltzen. Munduko Osasun Erakundeak jada farmazeutikei eskatu die txertoak aldaera berri horretara egokitzeko.
2024/05/22 - 14:36
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
2024/05/17 - 13:52
Osakidetzak proba ez-inbaditzailea egingo die anomalia kromosomikoen "arrisku ertaina" duten haurdunei
Proba odol-analisi soil bat da, eta % 99eko fidagarritasuna dauka. Arriskutsua den amniozentesia egitea saihestuko da, horri esker.