Osasun larrialdia
2025/08/01 - 15:07
Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak
Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.
2025/03/15 - 06:00
Horrela hustu zituen konfinamenduak euskal hiriburuetako kaleak
Bost urte bete dira konfinamendua hasi zenetik. Pandemiak etxean giltzapetu gintuen eta gure bizitzak asaldatu zituen. Kale hutsak, plaza mutuak, haur parke bakartiak… Hauek dira euskal hiriburuetako irudi batzuk.
2025/02/28 - 09:30
Pandemia, zenbakitan
2020-2022 aldian sei olatu egon ziren, eta 800.000 kasu atzeman zituzten. 8.771 pertsonak galdu zuten bizia, eta 36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako ospitaleen sarean ingresatuta.
2025/02/28 - 06:00
EAEn lehen koronabirus kasuak atzeman zirenekoa, inor gutxik espero zuen pandemiaren hastapena
2020ko otsailaren 28ko 21:15 ziren azken orduko albiste bat iritsi zenean: Osakidetzak lehen bi covid kasuak baieztatu zituen. Une horretan, inork ez zuen espero gerora etorri zitzaigun guztia.
2024/08/21 - 18:13
Mpox kasuak dituzten herrialdeetara doazen bidaiari guztiak ez txertatzea erabaki du Osasun Batzordeak
Hala erabaki dute asteazken honetan Osasun Publikoko Batzordean. Bertan, Osasun Ministerioko eta erkidegoetako ordezkariak izan dira.
2024/08/20 - 15:22
Alerten lantaldeak mpox mota identifikatzeko bitartekoak areagotzea gomendatu du
Autonomia-erkidegoekin izandako bileran, hauek kasu guztien laginak aztertuko dituztela edo Mikrobiologia Zentro Nazionalera bidaliko dituztela erabaki da, infekzioaren adarra lehenbailehen identifikatzeko.
2024/08/15 - 20:12
Aurten bost mpox edo tximino-baztanga kasu izan dira EAEn
Guztira, 2022tik 251 kasu izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horietatik 245 urte horretan, eta bakarra 2023an.
2024/08/15 - 19:24
Zer da eta nola kutsatzen da mpox edo tximino-baztanga?
Gaixotasun infekziosoa da, Orthopoxbirusen generoko birus batek eragiten du, eta erupzio mingarria, gongoilen hantura eta sukarra eragin ditzake. Afrikako agerraldia birus horren bi aldaeretako batek, hilgarrienak, eragin du.
2024/05/24 - 14:42
Osakidetzako Larrialdi zerbitzuak 1.100 dei jasotzen ditu egunero
Bestalde, 2023an ia 600 joan-etorri egin zituzten anbulantzia edo helikopteroek larrialdiak artatzeko.
2023/05/24 - 11:45
Brasilek larrialdi zoosanitarioko egoera ezarri du, hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean
180 egunez egongo da indarrean neurria. Gaur-gaurkoz bost kasu atzeman dira hegazti basatietan herrialdearen hego-ekialdean eta bat ere ez gizakietan. Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, prebentzio-neurriak zorroztu dira etxaldeetan, Gobernuak adierazi duenez.
2023/02/07 - 22:51
Kronologia: Bi urte eta erdi musukoa jantzita
2020ko maiatzean ezarri zuen lehen aldiz derrigorrezkotzat musukoa Espainiako Gobernuak, eta harrezkero, ez dugu guztiz erantzi.
2023/02/03 - 08:52
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maskarak
Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.
2023/01/29 - 12:33
Felix Zubia: "Larrialdi publikoaren garaia bukatu da"
Donostia Ospitaleko medikuak jakinarazi du abuztutik abendura ez dela koronabirusarekin lotutako gaixorik izan ZIUetan, eta gaitz horrek jota, eta gaur egun bi besterik ez daudela.

2023/01/27 - 13:48
Covid-19ak eragindako larrialdi globala amaitutzat ematea aztertzen ari da OME
Covid-19aren Larrialdi Batzordeak gaur eztabaidatuko du egungo egoerak "larrialdi globala izaten jarraitzen duen". Batzordearen hamalaugarren bilera izango da 2020ko urtarrilean eratu zenetik. Gaurko bileraren emaitzak egun bat edo bi barru egingo dira publiko.
2022/08/23 - 19:19
Espainiako Gobernuak osasun-alerten sareen sarea izango den Osasun Publikoaren Agentzia sortzea onartu du
Zentro berriak Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionala ordezkatuko du, eta transmititu ahal diren zein transmititu ezin diren gaixotasunak jorratuko ditu, hala nola minbizia, diabetesa, gaixotasun kronikoak edo gizarte-determinatzaileak. Ez dute esan nork zuzenduko duen ezta non kokatuko den ere.