Osasun larrialdia
2021/11/11 - 15:15
Gaueko aisialdian covid ziurtagiria ezartzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Osasun Departamentuko arduradunak ostalaritzako ordezkariekin bildu berri dira, eta neurria "aztertzekotan" geratu dira eurak ere. Santos Indurain kontseilariak ere aukera hori aipatu du Parlamentuan.
2021/11/11 - 13:59
Covid pasaportea indarrean jartzea ez du baztertzen Indurain sailburuak
Santos Indurainen hitzetan, pandemiaren bilakaeraren aurrean "lasaitzea eta lortutakoa mantentzea" tokatzen da. "Edozein eszenatoki eta balizko neurri kolektibo balioesteko prest" agertu da sailburua, covid pasaportea kasu.
2021/11/10 - 12:52
Nafarroak 124 koronabirus kasu atzeman ditu egun batean, abuztu amaieratik izandako daturik altuena
Foru Gobernuak aitortu du "kezkaz" ikusten duela igoera hori, eta zehaztu du ez duela "inolako egoerarik ixten" epe labur edo ertainean eta Gabonei begira har daitezkeen neurriei buruz.
2021/11/09 - 21:48
Frantziak hirugarren dosia eskatuko du, 65 urtez gorakoek eta zaurgarriek osasun-ziurtagiria berritzeko
Neurria abenduaren 15ean sartuko da indarrean. Macronek txertoa jartzeko eskatu die oraindik jaso ez duten 6 milioi herritarrei. Frantzian asteko intzidentziak % 40 egin du gora.
2021/11/09 - 21:29
65 urtetik gorakoek hirugarren dosia hartu beharko dute Frantzian osasun ziurtagiria mantendu nahi badute
Frantziako presidenteak positibi kasuen gorakadari aurre egiteko neurriak iragari ditu. 65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia hartu beharko dute Frantzian osasun ziurtagiria mantendu nahi badute. Abenduaren 15ean sartuko da indarrean neurri berria.
2021/11/08 - 14:50
Intzidentzia 100 kasutik gorakoa da Euskadin, Gipuzkoa buru dela, 174raino iritsita
Aste honetan hamar pertsona hil dira covid-19aren ondorioz, eta R0a 1,06tik 1,22ra igo da. Hala ere, ospitaleko presioa mantentzen da: 24 pertsona zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta daude eta 90 gela arruntetan.
2021/11/07 - 19:14
Jaurlaritzak ez du baztertzen Gabonetan neurri murriztaile gehiago ezartzea egoerak okerrera eginez gero
Sagarduik jakinarazi du egunero 200dik gora COVID-19 kasu atzematen ari direla. Bestalde, iragarri du Osasun Saila astelehen honetan hasiko dela Janssenen txertoa jaso dutenekin harremanetan jartzen beste dosi bat emateko.
2021/11/07 - 15:53
Sagarduik ez du baztertzen Gabonetan COVID-19aren aurkako neurri gehiago hartzea
Osasun sailburuak aitortu du "hobeto" dagoela pandemiaren egoera, baina ez dagoela "nahi genuen moduan". Horregatik, egoerak okerrera eginez gero, neurriak har ditzaketela ohartarazi du. Bestalde, Janssen jaso zutenei dosi gehigarria emateko kanpaina bihar hasiko dela iragarri du.
2021/11/06 - 16:25
Intzidentzia metatuak 100.000 biztanleko 100 kasuko langa gainditu du EAEn
Duela hilabete 56koa zen intzidentzia, eta beraz, datua ia bikoiztu egin da hilabetean. Azken astean egunero 200 covid kasu berri atzeman ditu Osasun Sistemak.
2021/11/05 - 11:45
"Mundu mailako seigarren olatu baten aukeraz" ohartarazi du lehendakariak
Euskadin intzidentzia metatua gorantz doala eta, "lehen arretan presioa" ez igartzea espero du Iñigo Urkulluk.
2021/11/04 - 15:23
Aguraingo Udalak umeen parkeak eta skate guneak ixtea erabaki du intzidentzia altuagatik
Urriaren 18ko astean sartu zen Agurain eremu gorrian eta bi astetan 1.000tik gora jarri da intzidentzia metatua. Bi aste hauetan 57 lagunek eman dute positibo, herriko gazteenek kasu askotan.
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/11/01 - 14:17
Intzidentzia metatuak 10 puntu egin du gora EAEn, eta 86 kasutan dago
Gainera, zazpi pertsona hil dira covid-19ak jota azken astean. Gaixo larrien kopuruak apur bat egin du gora (26), baita ospitaleen gela arruntetan daudenak (86) ere aurreko astearekin alderatuta.
2021/11/01 - 12:41
Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago gazteenak birusaren aurrean erlaxatzen ari direlako
Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi duenez, gero eta udalerri gehiago daude gorrian, eta intzidentzia metatuak goranzko joerari eusten dio. Hori dela eta, zuhurtziaz jokatzeko eta oinarrizko babes-neurriak errespetatzeko deia egin du.
2021/10/29 - 16:34
Jaurlaritza erne dago intzidentziaren gorakadaren aurrean, baina ez du prebentzio neurri gehiago aurreikusten
PP+Cs eta Vox alderdiek pandemiaren kudeaketa kritikatu dute berriro, azken egunetako kutsatzeen hazkundearen aurrean.
2021/10/27 - 20:35
Covid-19ak eragindako kutsatzeak % 40 hazi dira astebetean Nafarroan
Bestalde, Osasun departamentuak baieztatu du Nafarroan antzemandako Delta Plus aldaeraren lehen kasuak ez duela inolako agerraldirik eragin.
2021/10/27 - 17:05
Auzitegi Konstituzionalak legearen aurkakotzat jo du bigarren alarma-egoera
Epaimahaiaren arabera, alarma-egoera sei hilabetez luzatzeko erabakia ez zen behar bezala justifikatu. Halaber, erabaki hori epealdi horretan erkidegoetako gobernuek zein neurri murriztaile ezarriko zituzten jakin gabe hartu zutela kritikatu du.
2021/10/27 - 11:11
Osasun Ministerioak eta erkidegoek kirol ekitaldien neurri murriztaileak aztertuko dituzte
Gaur-gaurkoz, harmailak beteta jokatu ahal dira partidak aire zabaleko estadioetan, eta % 80ko edukierarekin, azpiegitura itxietan.
2021/10/24 - 22:32
Gora egin du intzidentziak EAEn osasun larrialdia amaitu zenetik
Astelehenean 63koa zen intzidentzia, eta 69koa ostiralean. Jaurlaritzak kezka agertu du okerrera egiteko joera nagusitu delako, baina Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen arduradunak esan du ez dagoela horretarako arrazoirik. Nafarroan ere gora egin dute kasuek.
2021/10/22 - 15:47
Intzidentziaren gorakadak olatu berri bat eta LABIren itzulera ez ekartzea espero duela esan du lehendakariak
Urkulluk gogorarazi du "duela 15 egun eskas" indarrik gabe utzi zela osasun larrialdiko egoera, eta pandemiaren egungo bilakaera "kezkagarria" dela.