Osasunbidea
2023/01/12 - 21:38
Nafarroako medikuen sindikatuak dedikazio esklusiboaren sistema kentzea nahi dute
Nafarroako Gobernuak ez dio atea ixten aldaketa horri. Ez da iritzi berekoa, ordea, Nafarroako osasun plataforma. Esklusibitatea kentzeak sare publikoa ahulduko lukeela uste dute. 1.000 euroko osagarria kobratzen dute hilero medikuek Osasunbidean bakarrik lan egiteagatik.
2023/01/12 - 16:07
Txertaketa pauta osatzeko deia egin du Osasun Publikoko Batzordeak, covid-19aren aldaera berrien aurrean
Txinan covid-19 kasuek izan duten gorakada dela eta, bilera egin du, gaur goizean, Osasun Publikoko Batzordeak —autonomia erkidegoek eta Espainiako Osasun Ministerioak eratzen duten taldea—, egoera aztertu eta aurrera begirako erabakiak hartzeko.
2023/01/12 - 15:26
Nafarroako medikuek alor pribatuan lan egin ahal izateko aukerak hautsak harrotu ditu
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz atea zabaldu du medikuak zerbitzu publikoan ez ezik, pribatuan ere aritu daitezen. Orain arte, batera-ezintasunean oinarrituta, medikuek alor batean edo bestean aritzea aukeratu behar zuten: bietan ezin zuten.
2022/12/22 - 15:07
60 urtez azpikoei laugarren dosia ematen hasi da Osakidetza
Laugarren dosi hau jaso nahi duen pertsona orok ohiko bideak erabilita eskatu ahal izango du txertoa jartzeko txanda.

2022/12/19 - 15:35
Nafarroako Lehen Arreta hilzorian dagoela uste dute medikuek
Osasunbideako Lehen Arretako medikuek bilkura bat deitu dute urtarrilerako, sistemak dituen balioak eta gabeziak mahai gainean ipini eta hobekuntzak bilatzeko.
2022/12/15 - 19:22
60 urtetik beherakoek covid-19aren aurkako laugarren dosia jarri ahalko dute
Osasun Publikoko Batzordeak heldu guztiei zabaldu die txertoaren bigarren errefortzu dosia emateko aukera, eta arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako pediatriako txertoa jartzea gomendatu du.
2022/10/28 - 23:23
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
2022/10/19 - 16:36
2.000 emakumeri baino gehiagori atzematen diete urtero bularreko minbizia Hego Euskal Herrian
Bularreko Minbiziaren Mundu Egunean, ikerketa eta baliabide gehiago eskatzeko aldarrikapenak izango dira nagusi. Dena dela, bada itxaropenerako tarterik; biziraupen tasa % 80tik gorakoa da, eta gora egiten du urtez urte.