Txertaketa pauta osatzeko deia egin du Osasun Publikoko Batzordeak, covid-19aren aldaera berrien aurrean
Covid-19aren aldaera berrien aurrean, txertaketa zikloa osatzeko deia egin die herritarrei Osasun Publikoko Batzordeak, eta horretarako kanpaina bultzatzeko erakundeei, bereziki, pertsona zaurgarrienak babesteko. Batzorde horren hitzetan, txertoaren indartze dosiak aldaera berriei aurre egiteko egokituta daude.
Halaber, covid-19aren aldaera berrien agerpena goiz atzemateko baliabideak jartzearen eta "sekuentziazioa indartzearen alde" egin dute autonomia erkidegoek eta Espainiako Osasun Ministerioak, goizean egin duten bileran. Hain zuzen, Txinan covid-19 kasuek izan duten gorakada dela eta bildu da Osasun Publikoko Batzordea, egoera aztertu eta aurrera begirako erabakiak hartzeko.
Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, azken hilabete honetan Txinan agertu den XBB.1.1. aldaeraren —Kraken izenez ezaguna— hainbat kasu agertu dira, dagoeneko, EAEn eta Madrilen.
Aurreko astean baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Kraken aldaeraren zenbait kasu atzeman zituztela, baina "kasu isolatuak" zirela nabarmendu zuen, eta ez zutela Txinarekin loturarik.
Bestalde, Osasunaren Munduko Erakundeak toki itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu zuen atzo, Txinan izaten ari den covid-19 kasuen hazkundearen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da