Toki itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak
Toki itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), Txinan izaten ari den covid-19 kasuen hazkundearen aurrean.
Hans Henri P. Kluge OMEren Europarako zuzendariak ohartarazi duenez, Txinan zabaldu diren covid-19aren aldaerak jada atzeman dira Europan eta beste hainbat tokitan, eta oraingoz, hedatze arriskurik aurreikusten ez badute ere, prebentzio neurriak hartzea "ez da zentzugabea". "Prebentziorako eta Gaitzen Kontrolerako Europako Zentroaren iritzia partekatzen dugu, eta, oraingoz, ez dago Txinan zabaldutako aldaera Europan hedatzeko arriskurik", gaineratu du.
Halere, egoeraren jarraipen epidemiologiko zehatza egin bitartean eta aldaera berrien gaineko informazioa izan bitartean, herrialde bakoitzak bere prebentzio neurriak hartzearen alde agertu du Kluge, "neurrizkoak eta baztertzaileak ez diren neurriak".
OMSeko ordezkariaren hitzetan, "berehalako mehatxurik" ez badago ere, balizko beste hedatze bat ekiditea ezinbestekoa da, osasun sistemak eta osasun langileak are gehiago ez presionatzeko, eta herritarrak babesteko.
Horregatik, Europako eta Asia erdialdeko herrialdeei zuzendu zaie bereziki Kluge, estrategia eraginkorrak abian jar ditzaten. Neurrien artean, leku itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea, txertaketa bultzatzea edota aireztapen egokiak ezartzea aipatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak eta EHUko errektoreak premiazko bilera egingo dute arratsaldean, Euskara azterketetako zeroen polemikagatik
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuak Joxerramon Bengoetxearekin bilduko dira gaur arratsaldean.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago ez Fiskaltzaren salaketarik, ezta biktimaren baten salaketarik ere; hala ere, salaketaren bat aurkeztuz gero, prozedura berriro ireki ahal izango litzateke.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.
Zubietako espetxearen inaugurazio ofizialak gizarteratzearekiko konpromisoa finkatu du, Martuteneko ereduaren aurrean
Pertsona erdigunean jartzen duen espetxe sistema propioa aldarrikatu du bertan Imanol Pradales lehendakariak, eta ETAk hil zituen espetxe funtzionarioei aitortza egiteko baliatu dute ekitaldia Pradalesek eta Fernando Grande-Marlaska ministroak.
EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea
Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.