Ozeania
2023/01/19 - 11:38
Jacinda Ardernek dimisioa eman du Zeelanda Berriko lehen ministro karguan
Ardernek (42 urte) Alderdi Laboristaren bilera batean egin du iragarpena, eta guztiz hunkituta esan du: "Ez dut nahikoa energia lanarekin jarraitzeko. Unea da".
2023/01/19 - 09:15
Zeelanda Berriko lehen ministro Jacinda Ardernek dimisioa eman du
Ahots dardartiarekin esan du: "Ez dut lan honekin jarraitzeko nahikoa energia. Oraintxe da kargua uzteko unea".
2022/11/16 - 10:19
Tuvaluk herrialdearen erreplika birtuala egingo du krisi klimatikotik babesteko
Iragarpenean, Tuvaluko Atzerri ministroa, Simon Kofe, hondartza batean hitz egiten agertzen da, eta kamera urruntzen denean agerian geratzen da metaversoan birsortutako atoloi txiki eta urrun batean dagoela.
2022/11/08 - 13:57
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2022/10/12 - 13:47
Zeelanda Berriak ardi eta behien korrokak zergapetuko ditu
Herrialdeak bost milioi biztanle, 26 milioi ardi eta 10 milioi behi ditu. Bildutako diru guztia industriara itzuliko da, teknologia berriak, ikerketa eta nekazarientzako pizgarriak finantzatuz.
2022/10/08 - 20:17
215 bale pilotu hil dira Zeelanda Berrian, irla batean lehorreratuta geratu ostean
Chathamn irletan jazo da. Bizirik aurkitutako baleak sakrifikatu behar izan dituzte, "sufrimendu gehiago saihesteko". Ezin izan dituzte flotarazi marrazoen erasoen arriskuagatik.
2022/08/18 - 11:21
Ehunka pertsona ebakuatu dituzte Zeelanda Berrian euriteengatik
Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartea astintzen ari diren euri-jasek eragindako uholdeek hirurehun familia baino gehiagoren ebakuazioa behartu dute, eta zenbait herri larrialdi-egoera ezartzera eraman dituzte.
2022/05/02 - 11:12
Zeelanda Berriak 60 herrialdetako turista txertatuei zabaldu dizkie mugak
Zeelanda Berriak pandemiari aurre egiteko munduko politika zorrotzenetako bat aplikatu zuen. Orain mugak ireki dizkie covid-19aren aurkako txertoa hartu duten turistei.
2022/02/10 - 09:42
Txertoen derrigortasunaren aurkako 120 manifestari atxilotu dituzte Zeelanda Berrian
Poliziak piperbeltz gasa erabili du manifestariak kontrolatzeko, eta bi agente eta hainbat manifestari zauritu dira istiluetan, baina horietako bat ere ez dago larri.
2022/01/20 - 13:55
Laguntza humanitarioa heldu da Tongara, sumendiak eztanda egin eta bost egunera
Australiako eta Zelanda Berriko hegazkinak lurreratu dira premia biziko hornigaiekin. Edateko urak "erabateko lehentasuna" du; bihar bertan iritsiko da itsasontzi bat 250.000 litrorekin.
2022/01/18 - 19:53
Tonga "aurrekaririk gabeko hondamendi" batean murgildurik dago tsunamiaren ostean
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.
2022/01/18 - 10:20
Horrela suntsitu zuen Tonga sumendi baten erupzioak eragindako tsunamiak
Tongako irlak errauts geruza trinko batez estalita daude, eta itsasertzak suntsituta daude, larunbatean jo zuen hondamendi naturalaren ondoren.
2022/01/17 - 22:05
Tongako sumendiko uhartea ia erabat desagertu da
Desagertu egin da Hunga Tonga sumendia zuen uhartea. Erupzioa larunbatean hasi zen, eta 65 kilometrora dagoen hiriburuko uharteak inkomunikatuta jarraitzen du. Australiak eta Zeelanda Berriak hegazkinak bidali dituzte kalteak aztertzeko.
2022/01/15 - 10:27
Tsunami batek Tonga uhartea astindu du, sumendi baten erupzioa lehertu ondoren
Olatuek hondartzako lehen lerroko etxeak kolpatu dituzte eta ingurua berehala geratu da urpean. Oraingoz, ez dute biktimen berri eman bertako agintariek.
2022/01/10 - 13:44
Poliziak piper-gasa erabili du Novac Djokovicen jarraitzaileen aurka
Victoriako poliziak piper-gasa erabili du Novak Djokovic serbiarraren jarraitzaile batzuen aurka. Ustez tenislari serbiarra zihoan autoa inguratu dute jarraitzaileek eta tentsio uneak izan dira.
2021/12/31 - 10:44
AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"
Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".
2021/08/19 - 18:43
Zeelanda Berrian konfinamendua ezarri dute hiru egunez, herritar batek covid-19an positibo eman ondoren
Ia sei hilabetean lehen aldiz, Auckland hiriko biztanle baten positiboa baieztatu ondoren ezarri dute neurri murriztaile hori. Izan ere, positibo eman duen pertsona hori, asteburuan Coromandel penintsulara joan zen, kutsatuta.
2021/08/06 - 13:48
Melbourneko herritarrak konfinamendu berriaren kontra manifestatu dira
Ostegunetik aurrera, Melbournek konfinamendua izango du, berriro ere, covid kasuen gorakada dela eta. Erabaki horren aurka, manifestazio baketsuak izan dira Australiako hirian.
2021/01/27 - 08:48
Koronabirus kasuek 100 milioiren langa gainditu dute munduan
Koronabirusaren gaitza gehien pairatzen ari den herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira, Indiaren, Brasilen, Errusiaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren aurretik.
2020/12/11 - 09:39
Pandemiak giza eskubide guztiei eragin diela adierazi du Michelle Bacheletek
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi komisarioaren arabera, giza eskubideak gosearen, pobreziaren, desberdintasunaren eta klima-aldaketaren aurkako txertoa dira.