215 bale pilotu hil dira Zeelanda Berrian, irla batean lehorreratuta geratu ostean
Zeelanda Berriko talde ekologista batek larunbat honetan jakitera eman duenez, 215 bale pilotu hil dira, Chatham irleetako hondartza batean lehorreratuta geratu ostean, Zeelanda Berriko Hegoaldeko Irlatik 840 kilometrora.
"Lehorreratze masibo horiek oso estugarriak dira, eta berriz flotarazi ahal izatea espero dugu beti, baina kasu honetan ez da posible izan", azaldu du Project Jonah taldeak.
Kalderoi izenarekin ere ezagutzen diren bale pilotu horietako asko hilik aurkitu dituzte, eta bizirik zeudena sakrifikatu behar izan dituzte, "sufrimendu gehiago saihesteko", Zeelanda Berriko Kontserbaziorako Saileko arduradunen hitzetan.
Bare Itsasoan kokatuta dauden Chatham irletan 800 pertsona baino gutxiago bizi dira, eta baleak aurkitu dituzten lekua sarrera oso zaila du. "Marrazoen erasoak izateko arriskua oso handia da gizakientzat eta baita baleentzat ere", azaldu dute.
Australiako eta Zeelanda Berriko hegoaldean sarritan lehorreratzen dira baleak eta bestelako itsas ugaztunak, eta arrazoiak ez daude argi: gaixotaunak, erroreak nabigazioan, harrapakarien jazarpenak, bat-bateko aldaketak itsasaldietan nahiz muturreko baldintza meteorologikoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda