Pablo Casado Blanco
2025/05/14 - 12:23
Rufian: ''Gustatuko litzaidake Feijoo eta Mazonen arteko mezuen berri izatea, hura Ventorron zegoenean''
Esquerra Republicanak Kongresuan duen bozeramaileak azpimarratu duenez, "Cayetana Alvarez de Toledo eta Casado, Ayuso eta Frank de la Junglaren arteko" mezuen berri izan nahiko luke.
2023/03/20 - 15:18
Casadok onartu du ez zituela katalanari buruz esandakoak kontrastatu, baina "berriro" egingo lukeela
PPko presidente ohiak epailearen aurrean deklaratu du, Katalunian irakasleek gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei komunera joaten ez uzteko jarraibideak dituztela esateagatik deitu baitzuten.
2022/11/09 - 14:40
Epaile batek Casado deitu du deklaratzera ikertu gisa, ustez katalana iraintzeagatik
Bideokonferentzia bidez deklaratzera deituta dago urtarrilaren 30ean, "gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei" komunera joaten ez zietela uzten esateagatik.
2022/04/02 - 19:42
Espainian "aldaketa gosea" dagoela esan du Feijook, PPko presidente izendatu berritan
Alberto Nuñez Feijo galiziarra aukeratu dute PPren presidente alderdiaren XX. Kongresuan, botoen % 98,35ekin.
2022/04/02 - 01:15
Feijook Galiziako PPko nukleo gogorra sartu du bere Batzorde Betearazlean
Aznarrek, "itxaropentsu, erreparorik gabeko" babesa adierazi dio Feijoori. Hala ere, "ezin dugu huts egin", ohartarazi du. Rajoyk gogorarazi duenez, bere alderdiak "batasunari eutsi behar" dio. Rajoyren hitzetan, batasun hori mantentzea "guztien erantzukizuna da".
2022/04/01 - 22:05
Casadok iragarri du diputatu izateari utziko diola
Gainera, PPn ere kargu bat izateari uko egin dio orain arte alderdiko presidentea izandakoak. Bere agintaldian zehar utzitako ondarea aldarrikatu du Casadok, "alternatiba fidagarri eta sinesgarria" eraiki duelako, eta orain Feijoori "Moncloaren atarian" dagoen Alderdi Popularra emango diolako.
2022/03/31 - 16:18
Feijook Cuca Gamarra proposatu du PPren idazkari nagusi kargurako
'Popularrek' Kongresuan duten bozeramailea eta alderdiko koordinatzaile nagusia Feijooren 'bigarrena' izango da, hortaz, asteburuan egingo duten kongresuaren ostetik alderdiak abiatuko duen garai berrian.
2022/03/02 - 10:39
Garrido: "Argi dago gehiengo bat Feijooren hautagaitzaren alde dagoela, erreferentzia baita gure alderdian"
"Etorkizunera begira jarri behar gara. PPren proiektua sendoa da. Argi dago Sanchezen Gobernuari aurre egin diezaiokeen alternatiba bakarra garela", nabarmendu du.
2022/03/01 - 15:39
Pablo Casadoren agurra; denak Feijoori begira
Madrilen, PPko zuzendaritzaren Batzar Nazionalak bilera egin du Casadoren ordezkoa aukeratuko duten biltzarra antolatzeko. Begi guztiak Nuñez Feijook bihar aurkeztu dezakeen hautagaitzari begira daude.
2022/03/01 - 13:53
Casadok zorte ona eta "behar duen babesa lortzea" opa dio PPko hurrengo presidenteari
PPko presidenteak esan du alderdiaren esanetara jarraituko duela "aro berri honetan", eta agintean jarraitzen duenari babesa emango diola.
2022/03/01 - 10:19
Casadoren Zuzendaritza Batzordea azkenekoz bilduko da, Feijoori bidea irekitzeko
Alberto Nuñez Feijoo presidente izendatuko duen ezohiko kongresurako bide-orria onartuko du PPk gaur. Pablo Casadok bere azken hitzaldia emango du Zuzendaritza Batzordean.
2022/02/24 - 11:35
Casadok apirilera arte jarraituko du PPko presidente izaten, eta hautagaitza aurkezteko eskatu dio Feijoori
Kongresua egin arte, Cuca Gamarra Kongresuko Talde Parlamentario Popularraren bozeramailea izendatuko dute PPko koordinatzaile nagusi.
2022/02/24 - 11:01
Feijoorekin PPn aldi "itxaropentsu eta indartsu" bat hasiko dela espero du Iturgaizek
EAEko PPren buruzagiaren arabera, orain "Feijooren teilatuan dago pilota", eta presidentea izatea onartzen badu, "ilusio hori iritsiko da PPko boto-emaileengana eta irabazi ahal izango ditugu datozen hauteskundeak".
2022/02/23 - 22:48
Baroiek babesa agertu diote Feijoori, PPko hurrengo presidentea izan dadin
Apirilaren 2an eta 3an ezohiko kongresua egiteko asmoa dute PPn. Hala ere, alderdi barruan kongresu hori gehiago atzeratzea espero dute beste batzuek, Alberto Nuñez Feijook Galizian bere ondorengotza hobeto antolatu ahal izateko.
2022/02/23 - 16:07
Kongresua agurtu eta arratsaldeko bileran jarri du arreta Casadok "irtenbide duin" baten esperoan
20:00etatik aurrera, erkidegoetako PPko presidenteekin bilduko da Casado martxoaren 1erako deitu duen ezohiko kongresuaren baldintzak zehazteko.
2022/02/23 - 15:25
Pablo Casadok Diputatuen Kongresuari agur esan dio, bizkar eman diotenenen txaloen artean
PPko buru bezala kongresuan izan duen azken agerraldian normaltasun irudia eman nahi izan du Casadok, baina normaltasunetik gutxi zeukan gaurkoak. Tonua ohi baino askoz bareagoa izan da eta mezua muturretik aldendua.
2022/02/23 - 15:15
Noiz eman behar du dimisioa politikari batek?
Jule Goikoetxea politologoak argi du Pablo Casadok dimititu beste aukerarik ez duela. "Partida galdu du, eta beste aldea, Diaz Ayusorena, ez da oso zaurituta atera", arrazoitu du. Buruzagiek gehiago dimititu beharko luketela uste du, kultura politikoa falta dela zentzu horretan.
2022/02/23 - 10:25
Pablo Casadok Kongresua utzi du Pedro Sanchezi galdera egin eta bere taldearen txalo zaparrada jaso ondoren
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "onena" opa dio Casadori, kontrol-saioetan izan duten desberdintasunen eta desadostasunen gainetik.
2022/02/23 - 10:23
Esperanza Aguirreren ustez, Casadok dimisioa eman beharko luke: "Dimisioak ohoragarriak dira"
Madrilgo Erkidegoko presidente izandakoak alderdiko "krisi larria lehenbailehen konpontzeko" deia egin, eta Feijoori buruz honakoa esan du: "Pertsona egokiena hau konpontzeko".
2022/02/23 - 10:09
Pablo Casado Kongresuan joan da, PPko presidente gisa azken bilkura izan litekeenera
Pablo Casado PPko presidentea Ana Pastorrekin eta Cuca Gamarrarekin batera joan da Kongresuko osoko bilkurara.